Galiziar Herriaren Batasuna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Unión do Povo Galego (UPG)
Idazkari nagusia Néstor Rego
Sorrera 1963
Egoitza nagusia Lugoko etorbidea, 219 -1º 15703 Santiago de Compostela
Ideologia politikoa Marxismo leninismoa
Galiziar nazionalismoa
Independentismoa
Nazioarteko afiliazioa Europako Aliantza Askea
(BNG-ko kide bezala)
Agerkaria Terra e Tempo
http://www.uniondopovogalego.org

Galiziar Herriaren Batasuna (galizieraz eta jatorrizko izenaz: Unión do Povo Galego edo UPG) Galiziako alderdi politiko nazionalista galiziarra eta komunista da. Galiziako fronte zabal ezberdinen sorreran parte hartu du, besteak beste Galiziako Bloke Nazionalistaren eta Galiziar Herri Asanblada Nazionalaren sorreran. Galiziako Bloke Nazionalistaren parte da 1982. urtetik gaurdaino. Diputatuen kongresuko BNG-ko (Galiziako Bloke Nazionalista) bozeramailea den Francisco Rodríguez Sánchez alderdiko kide da. "Terra e Tempo" (euskaraz: Lurra eta Denbora) agerkaria argitaratzen du eta alderdiko presidentea Bautista Goyel Álvarez Domínguez du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alderdia 1964ko uztailak 25ean sortu zen Rochako Kafean (Santiago de Compostela), sortze prozesu horretan Xosé Lois Méndez FerrínCelso Emilio FerreiroUxío Novoneyra, Raimundo Patiño, Xosé Antonio Arjona, Lois Soto, María Xosé Queizán, Lois González Blasco Foz, Manuel Caeiro (Morrazako Gazteri Komunista Batuen buru) eta Bautista Álvarez (1930) parte hartu zuten. 3. munduko tendentziako ideologia antikolonialista eta marxista-leninista bereganatu zuten eta hasiera batean alderdi edo fronte izaerakoa izateko zalantzan zebiltzan. Siglak Xosé Antonio Arjona-k asmatu zituen 1963ko azaroan eta denbora tarte batez UPGko konstituzio dokumentuan UPG frontezale bezala definituko zen, Federazio penintsular batu baten barruan Galiziako askatasuna defendatuko zuena.

Galiziar Herriaren Batasunak 10 sortze puntu izango zituen, zeinetan Galizia nazio gisa aitortzen zen eta Leninismo zantzu handiko irizpideak jasotzen ziren, baita auzi nazionalean ere. 10 puntu horietan besteak beste, enpresa handien sozializazioa, landa eta lurraren kolektibizazioa eta Galiziako auzi nazionala konpondu ahal izateko autodeterminazio eskubidea defendatzen zen. Hasiera batean intelektualei erreserbatuta zegoen alderdia baina 1965ean, "Terra e Tempo" agerkaria Mexikotik argitaratu zutenetik, Galiziako herri langilea hartu zuten subjektu eta erreferentetzat. Bertan Castelao-ren irudia bereganatzen da eta burgesia gogor erasotu ez ezik NBEn estatus politiko bat izatea aldarrikatuko da. Hortik aurrera Galiziako gainontzeko alderdi Galiziazaleak kritikatzen hasiko da, "erregionalismoan eta folklorekerian sartuak" zirela salatuz eta leporatuz.

1986-ko uztailaren 25ean alderdiak oniritzia agertu zion V. kongresuan BNG-k Galiziako parlamentuan parte hartzeari, horren ondorioz Galiziar Herriaren Batasuneko 13 kide alderdia utzi eta Askapen Nazionalerako Alderdi Komunistan (1990. urtean banandu eta desagertua) sartuko ziren.

Ideologia politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galiziar Herriaren Batasuna Galiziako Bloke Nazionalaren kide da, Galiziako independentzia aldarrikatzen du ikuspegi komunista batetik.

Gazte antolakunde gisa Galiziar Gazteriaren Batasuna du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

 - López García, Xosé; Vilela, Xosé Luis. Elecciones generales: Junio-86: hacia la recomposicion del mapa politico (gaztelaniaz). La Voz de Galicia, 1986, 104. orria.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]