Galizismo
Itxura
Galizismoa frantsesetik euskarara edo beste hizkuntza batera igaro den hitza da: adibidez, charmant > "xarmant"; vite > "fite" edo arriver > "arribatu".
Ez da frantseskadakekin nahasi behar, horiek frantsesaren eraginez, euskara mordoiloa sortzen dutelako: esate baterako En 2005, je suis allée à Rome > "2005ean, Erromarat joan *naiz", "2005ean, Erromara joan nintzen" zuzenaren ordez, edo Le Gouvernement vous paye > "Gobernuak ordaintzen *zaitu", *Gobernuak ordaintzen dizu"" esan beharrean.