Galtzerdi autofinkatzaile

Wikipedia, Entziklopedia askea
Galtzerdi autofinkatzaile
galtzerdia

Galtzerdi autofinkatzaileak (ingelesez: hold-ups, stay-ups edo thigh highs) izterrari bere kabuz finkatzeko goiko aldean zerrenda elastikoak dituzten galtzerdiak dira. Zerrenda elastikoari esker galtzerdiak izterrari finko eusten dio, galtzaririk edo galtzari-eustekorik ere erabili beharrik gabe.

Zerrenda elastikoaren barrualdean silikonazko bandak egon ohi dira. Era horretan, zerrendaren elastikotasunari eta silikonaren eta larruazalaren arteko marruskadurari esker galtzerdia izterrari finkatzea lortzen da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]