Galveston uhartea
Galveston uhartea | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 6 m |
Mota | barrier island (en) |
Luzera | 43 km |
Zabalera | 5 km |
Azalera | 165 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 29°13′20″N 94°54′32″W / 29.222222222222°N 94.908888888889°W |
UTC ordua | Erdialdeko Ordu Estandarra |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | Texas |
Ur-gorputza | Mexikoko golkoa |
Galveston uhartea Ameriketako Estatu Batuetako Texasko kostaldean dagoen uharte bat da, [1] 50 mile (80.5 km) inguru Houstoneko hego-ekialdean. Uharte osoa, Jamaica hondartza (Jamaica Beach) izan ezik, Galveston hiriaren mugen barruan dago. Bere izena Espainia Berriko erregeorde eta militar Bernardo de Gálvezegandik, Gálvezeko kondearengandik jasotzen du, Ameriketako Estatu Batuen Independentzian zeresan handia izan zuenarengandik, eta horregatik jaso zuen Nazioaren Ohorezko Herritarren aitorpena.
Uharteak 27 mile (43.5 km) luze ditu gutxi gorabehera eta gehienez 3 mile (4.8 km) bere punturik zabalenean. Orokorrean ipar-ekialdetik hego-mendebaldera orientatuta dago, Mexikoko Golkoa ekialdean eta hegoaldean, West Bay mendebaldean eta Galveston badia iparraldean. Kontinentetik uhartera iristeko gune nagusia 45 errepidea da, estatu artekoa, West Baytik doan galtzada batekin gurutzatzen duena, uhartearen ipar-ekialdean. Uhartearen iparraldeko muturra Bolivar penintsulatik Galvestongo portuak, Galveston badiako sarrerak eta Houstongo nabigazio-kanalak banatzen dute.