Gametogenesi
Gametogenesia gametoen formazio eta hazkuntza prozesua da, honetan hasierako ernetze zelulak fekundaziorako prestatzen dira. [1]
Hasierako ernetze zelulak, zeinetatik gero gametoak garatuko diren. 3. astearen amaieran enbrioiaren zaku bitelinoaren horma abdominalean agertzen dira. 6. asterako, zelula hauek alantoidesa jarraituz gonadetara heltzen dira. [2] Behin gonadetan daudela, gametogenesiaren bitartez desberdintzen hasiko dira.
Zelulen desberdintzapen prozesuan, material genetikoa diploide(2n) izatetik haploide (n) izatera igarotzen da, hau da, hasierako ernetze zelula hauek kromosoma kopurua erdira zatitzen dute, hortaz, 46 bikote izan beharrean, 23 kromosoma bikote dituzte. [3] Horretarako, bi zatiketa kromosomiko eta zitoplasmiko gertatzen dira: meiosis I eta meiosis II. [4] Zatiketa hauek beharrezkoak dira, gonadek kromosoma kopuru erdia izateko, bestela ernalketa gertatzerakoan sortako indibiduoa kromosoma kopuru bikoitza izango luke. [2]
Emakumezkoen kasuan obozitoak lortzen dira, obogenesia izena duen prozesuaren bidez eta obuluetan ematen da. Aldiz, gizonezkoen kasuan testikuluan leku hartzen duen espermatogenesiaren bitartez espermatozoideak lortzen dira.[2]
Obogenesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Obogenesia, ernalkuntzarako prest egongo den obulua sortzeko prozesua da .Jaio aurretik , enbrioiak 3 hilabete dauzkanean, bere obulutegietan obogenesia hasten da. Aurre hipofisiak jariatutako hormona gonadotrofikoei esker, bertan dauden obogoniak zatitzen hasten dira. Obogonia horietako batzuk obozito primario bihurtzen dira, bere lehenengo zatiketa meiotikoa hasi eta profasean geldituz, ez dute lehenengo zatiketa meiotikoa bukatzen obozito sekundario bihurtzeko.
Jaiotzerakoan, 400.000 obozito primario inguru egoten dira obulutegietan, lehenengo zatiketa meiotikoan sartuta.
Obozito primario horien inguruan lauak diren zelula epitelialak (zelula folikularrak) kokatzen dira hasierako folikulua eratuz.
Pubertaroa iristean, hormona gonadotropikoen eraginez, ziklo obarikoak (hilerokoak) hasten dira. Ziklo obariko bakoitzean, 10-15 hasierako folikuluk heltze prozesua hasten dute. Heltze prozesuan, obozito primarioen inguruko zelula folikularrak ugaldu eta zatitu egiten dira eta zelula kubikoak bihurtzen dira (pikor zelula) eta geruza anitzeko epitelioa sortzen dute. Obozito primarioaren eta pikor zelulen artean geruza berri bat agertzen da: mintz peluzidoa, glukoproteinez osaturik.
Heltze prozesu honetan, obozito primarioak, mintz peluzidoak eta inguruko pikor zelulek folikulu primarioa sortzen dute. Folikulu primarioak heltze prozesuarekin jarraitzen du eta pikor zelulen artean folikuluaren antroa barrunbea sortzen da. Antroa handitu eta folikulu sekundarioa edo de Graaf-en folikulua deitzen da
Folikulu sekundarioan, obozito primario eta mintz peluzidoaren inguruko pikor zelulek kumulo oboforo deituriko egitura sortzen dute.
Behin folikuluen heltze prozesua amaituta, folikuluaren barruan dagoen obozito primarioak lehenengo zatiketa meiotikoa bukatzen du eta obozito sekundarioa bihurtzen da.
Obozito sekundarioa zelula haploidea da eta 23 kromosoma bikoitz ditu, eta bigarren zatiketa meiotikoa hasten du, metafasean gelditzen delarik.
Ziklo obarikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ziklo obarikoak 28 egun irauten ditu,
14. egunean obulazioa gertatzen da. Folikulu heldu bat obulutegiaren azalera hurbiltzen da, apurtu eta barruan daukan obozito sekundarioa(zatiketa meiotikoaren metafasean sartuta dagoena) askatzen du. Obozitoa obulutegitik ateratzean uterorantz zuzenduko da umetoki-tronpa zehar.Obozito sekundarioa, ernalkuntza gertatu eta gero bigarren zatiketa meiotikoa bukatutakoan, bihurtuko da behin betiko ernetze zelula, obulua.
Ernalkuntza gertatzen bada, bigarren zatiketa meiotikoa bukatuko du eta gero, behin betiko haploide eta n den obulua bihurtuko da; baina ez bada ernalkuntza gertatzen, metafasean gelditzen da zatiketa eta obozito sekundarioa kanporatua izango da.
Espermatogenesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pubertaroan hasten da. Aurre hipofisiak jariatutako hormona gonadotrofikoen eraginez, tubulu seminiferoetan dauden hasierako ernetze zelulak,a espermatogoniak, hasten dira ugaltzen . Aldaketa morfologiko batzuk gertatzen dira eta beste motatako zelulak agertzen dira, b espermatogoniak. Aldaketa horiek eta zatiketa mitotikoek prozesu osoan zehar jarraitzen dute, zelula horiek espermatozito primarioak bihurtuz; azken hauek diploideak (2n) dira.[1][2]
Jarraian, espermatozito primario hauek beren lehenengo zatiketa meiotikoa hasten dute, espermatozito sekundarioak bihurtuz.Hauek haploideak 2n dira (23 kromosoma dituzte baina kromosoma horiek oraindik bikoitzak dira). Espermatozito sekundarioek bigarren zatiketa meiotiko bat hasten dute espermatidak bihurtzeko. Zelula hauek haploideak eta n dira. Espermatidak 2 motatakoak izan daitezke eta horren arabera gizaki berriaren sexua determinatzen da:
- 22 (autosomak) + x (sexu kromosoma): NESKA
- 22 (autosomak) + y (sexu kromosoma): MUTILA
Espermatidak, haploideak eta n direlarik, espermatozoideak bihurtu behar dira espermiogenesi prozesuaren bitartez. Espermatida zelula hauek aldaketa morfologiko desberdinak jasaten dituzte:
- Akrosoma deituriko eskualde bat hedatzen dute, eta bertan entzima litikoak aurkitzen dira
- Nukleoa trinkotu eta kondentsatu egiten da
- Buztana edo flageloa eratzen da
- Zitoplasmaren zati handiena eliminatzen da
Hala, espermatozoide (gizonezkoen behin betiko zelula germinal edo ernetze zelulak) bihurtzen dira, zelula haploideak eta n direnak.[2][1]
Obogenesiaren eta espermatogenesiaren arteko desberdintasunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek dira ezberdintasun nagusiak:[5]
Obogenesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Obarioetan gertatzen da.
- Obogoniatik sortzen da.
- Obogoniak obozito II bat sortzen du, ernalduz gero bakarrik bihurtuko da obulo, harekin bi gorputz polar I eta gorputz polar II bat eratuz.
- Meiosi I-ean ez da zitoplasma berdintsuki banatzen, zelula alaba bat (obozitoa II) zitoplasma gehienarekin geratzen da.
- Emakumea folikulu kantitate finko batekin jaiotzen da, 400.000 inguru, folikuluetatik obozitoak eta gero obuluak sortu.
- Obozito I-etik obulu funtzionala sortu.
Espermatogenesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Testikuluetan gertatzen da.
- Espermatogonietatik sortzen dira.
- Espermatogonia bakoitzetik lau espermatozoide irtengo dira.
- Meiosian materiala zuzenki banatzen da, material genetiko kantitate bera emanez zelula alaba bakoitzari.
- Espermatozoideak gizonaren bizitza osoan zehar sortuko dira.
Obulo eta espermatozoide arteko desberdintasuna [5]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Obuloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Giza gorputzeko zelularik handiena.
- Biteloa (gordekin nutritiboa) du.
- Ez du mugimendurik.
- Zelula germinal bakoitzeko batek bakarrik balio du.
Espermatozoidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Obozito II eta obuluarekin alderatuta txikia da.
- Ez du elikagai gordekinik.
- Bere kabuz mugitzen da flagelo luzeari esker.
- Zelula germinal bakoitzeko 4 sortzen dira.
Ezohiko gametoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Batzuetan foliku obarikoak bi edo hiru obozito ditu. Ondorioz, bizkiak jaio daitezkeen arren, ohikoagoa da obozito hauek heldu aurretik endekatzea. Kasu arraroagoetan, obozito primarioak bizpahiru nukleo izan ditzake baina normalean obozito hauek degradatu egiten dira.[2][6]
Espermatozoide anormalak frekuentzia handiagoz ager daitezke, anomalia buru edo buztanean gerta daitezke, badaude espermatozoide erraldoi eta txikiegiak, baita elkartuta daudenak.[2][6]
Gizon baten espermatozoideen %10a anormalak izan daitezke horrek antzutasun arazorik sortu gabe. %25ean arrarotasunak egonez gero ordea, arazoak egon daitezke ernalkuntza gertatzeko.[2][6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c L., Moore, Keith. (1999). Embriología clińica. Interamericana/McGraw-Hill ISBN 9701022467. PMC 42388263. (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
- ↑ a b c d e f g h Jan., Langman,. (1993). Embriología médica. (7a. ed.. argitaraldia) Editorial médica panamericana ISBN 8479032650. PMC 632938409. (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
- ↑ Rosalino., Vázquez Conde,. (2016). Biología 2 (2a. ed.).. Grupo Editorial Patria ISBN 9786077444763. PMC 986212644. (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
- ↑ Amparo, Badía Vila, María. (2013). Imagen corporal y hábitos saludables : [Imagen personal, Peluquería y cosmética capilar, Estética y belleza. ] (1ª ed. argitaraldia) Paraninfo ISBN 9788497328999. PMC 864155835. (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Gametogénesis. 2019-02-27 (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «GAMETOS ANORMALES» Scribd (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).