Edukira joan

Gammalsvenskby

Gammalsvenskby
Старошведське
herrixka
Administrazioa
Estatu burujabe Ukraina
Oblast Khersongo oblasta
Ukrainako raionBeryslav Raion
Izen ofizialaСтарошведське
Jatorrizko izenaСтарошведське
Geografia
Koordenatuak46°52′14″N 33°34′38″E / 46.87056°N 33.57732°E / 46.87056; 33.57732
Mapa
Demografia
Biztanleria735 (1907)
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+02:00
Hiri senidetuakGotland udalerria

Gammalsvenskby (bertoko suedieraz: Gammölsvänskbi, euskaraz: «suediar herri zaharra»; ukraineraz: Старошведське, translit.: Staroshvedske; alemanez: Alt-Schwedendorf) hegoaldeko Ukrainako herri ohia da, egun Zmiivka (ukraineraz: Зміївка) udalerriko auzo bat dena. Egungo udalerrian bildu baino lehen, Verbivka (ukraineraz: Вербівка) zioten. Gammalsvenskby bere suedo-estoniar jatorrigatik ezaguna da.

Zmiivkak Baltikoko alemaniarrek sortutako beste herri ohiak ere baditu: Schlangendorf eta Mühlhausendorf luterotarrak eta Klosterdorf katolikoa.

1781ean, Hiiumaako suediar biztanleria, Katalina II.a Errusiakoak hala aginduta, gaur egungo Khersongo oblastera desplazatua izan zen, lurralde hau, Otomandar Inperioari konkistatua izan zelarik eta birpopulatu beharra zegoelarik.[1][2] Lur emankorrak izan arren, etorri berriek ez zuten bizitzeko etxerik aurkitu. Bidaiaren eta lehen urteko gabezien artean milaka pertsona hil ziren, eta 135 pertsona inguru geratu ziren Gammalsvenskbyn.

2022ko apirilean, Ukrainako inbasioan zehar, errusiar indar armatuek Gammalsvenskby hartu zuten. Okupazioa 2022ko azaroaren 11ra arte iraun zuen, noiz ukrainiar armadak berreskuratu zuen.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Bartlett, Roger. (1993). «The Russian and the Baltic German nobility in the eighteenth century» Cahiers du monde russe et soviétique 34 (1/2): 233–243.  doi:10.3406/cmr.1993.2349..[Betiko hautsitako esteka]
  2. Malitska, Julia. (2017). Negotiating Imperial Rule Colonists and Marriage in the Nineteenth-century Black Sea Steppe. Huddinge: Södertörngo Unibertsitatea ISBN 978-91-87843-93-8..
  3. (Suedieraz) TT News Agency. (2022-11-11). «Gammalsvenskby i Ukraina har befriats» Aftonbladet.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]