Gamue

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gamue
Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Château de Camou.JPG
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Nafarroa Beherea
Herria Aiziritze-Gamue-Zohazti
Koordenatuak 43° 22′ 09″ N, 1° 01′ 09″ W / 43.36916667°N,1.01916667°W / 43.36916667; -1.01916667Koordenatuak: 43° 22′ 09″ N, 1° 01′ 09″ W / 43.36916667°N,1.01916667°W / 43.36916667; -1.01916667
Gamue hemen kokatua: Euskal Herria
Gamue
Gamue
Gamue hemen kokatua: Nafarroa Beherea
Gamue
Gamue

Gamue Aiziritze-Gamue-Zohazti udalerriko herri bat da, Nafarroa Behereko Amikuze eskualdean. 1842 arte aparteko udalerria osatu zuen.

Herritarrei "gamuar" deitzen zaie. Donibane Garazi herrialdeburura 36 km daude.

Izenaz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantsesez bi herri homonimo daudenez, desberdintzeko Amikuzeko honi Camou-Mixe deitzen zaio. Aldiz, euskaraz ez dago honen beharrik: hau Gamue baldin bada, Zuberoan dagoena Gamere da.

Bi horiez gain Bearnon ere Berrauta-Camun izeneko udalerria dago; etimologikoki, balizko jatorri desberdin batzuk aipatzen badira ere, badirudi hauek eta Kanbo bezalakoek esanahi bera izan dezaketela: "ibai baten ertzeko lur emankorra". Camou abizen gisa ere erabilia da eta okzitaniera normalizatuaz Camon da; horren lekuko, herri honen iparraldean (Gabadiko lurretan) dagoen basoari IGN frantsesaren 1444O mapak (Salies-de-Béarn) Camonco Oyhena deitzen dio, euskaraz "Kamonko oihana" idaztekoa.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amiküze eskualdea historikoki zatituta zegoen hiru eremuetatik Biduze-haraindi izenekoan kokatuta dago; izenak adierazten duen gisan Biduze ibaiaren ekialdean dagoen zonaldeari deitzen zitzaion horrela. Hauexek dira beste herri amikuztar mugakideak: mendebaldean Gabadi, ibaiaz beste aldera. iparraldean ere udalerri bera topatzen da, Biduzeren ibarreskuinean dituen lur bakanak hain zuzen; ipar/ipar-ekialdean Arboti dago (herriak oso hurbil daude) eta hegoaldean udalerrikide den Zohazti.

Orografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Altuera apaleko lurrak dira: herritik ipar-ekialdera, Arbotiko mugetatik hurbil, 110 mko muino bat dago. Punturik baxuenak Biduzeren ertzean dago (32 m). Herria bera 46 mtan dago.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errepideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

D 29 departamendu mailako errepideak herria zeharkatzen du, hego-ipar zentzuan Donapaleu eta Aiziritzetik Bastidaxarrera eta hortik Bearnoko hainbeste lekutara heltzeko. Errepide lokal batzuek lotzen dute Arboti eta Zohaztirekin.

Desagertutako Donapaleu-Salbaterra trenbidea ere bertatik pasatzen zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dokumentatutako lehen izena Sanctus Petrus de Camono da, 1160an.

Eraikin historikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gamueko gaztelua[1] XVII. mendeko etxe-gotorlekua da, XII. mendekoa zen beste baten gainean eraikia. Historia luzearen lekuko, 1850eko hamarkadan erre egin zen; Herriko Etxeak jabeari 1983an gaztelua eta 1997an inguruak erosi eta gero, udal bulego batzuk ezarri zituzten. Ekintza kulturalak bertan antolatu nahirik, "Gamue Jauregia" deritzon elkartea sortu zuen. 1993tik ofizialki "monumentu historikoa" da.
  • Hilerrian tamaina handiko hainbat hilarri diskoidal daude; zaharrenak diruditenek ez daukate datarik.

Udalerri-aldaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1842 arte herri honek udalerri propioa izan zuen; urte horretan auzo-herri batekin fusionatu eta Gamue-Zohazti izenekoa osatu zuen. 1972an Aiziritzekoarekin batu zuten; 1984 arte udalerri berriak "Aiziritze" izena baino ez zuen izan baina harrezkero, berriro hiru herrien ikusgarritasuna agerian uztearren, "Aiziritze-Gamue-Zohazti" du izena.

Egungo udalerriko armarrian[2] herriari dagokiona goiko aldeko eskuinekoa da.

Kultura eta euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ahozko tradizioak herriko Otzibarre haitzuloan "txahalgorri" bat bizi zela kontatzen digu.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garai batean nekazaritza eta abeltzaintza tradizionalera ia erabat dedikatuta, azken hamarkadetan dibertsifikazio bat bizi izan du, gehienbat eskualdean (Lur Berri kooperatiba eta beste) sortu diren enpresen bidez.

Gamuarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Nafarroa Beherea
Artikulu hau Nafarroa Behereko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa