Ganbera gorriko ametsa

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ganbera gorriko ametsa
Hongloumeng2.jpg
Datuak
IdazleaCao Xueqin (en) Itzuli
Argitaratze-data1792, XVIII. mendea eta 1868
Generoazhanghui eleberria, xiaoshuo (en) Itzuli eta family saga (en) Itzuli
Jatorrizko izenburua紅樓夢 eta 石頭記
HerrialdeaQing dinastia

Ganbera gorriko ametsa (txineraz: 红楼梦; pinyinez: Hónglóumèng; hitzez hitz «Dorre gorriko ametsa»), Cao Xueqin idazleak egina, Txinako lau eleberri klasiko handietako bat da. XVIII. mendearen erdialdean idatzi zen, Qing dinastiaren garaian. Txinako literaturako maisulantzat jotzen da; oro har, txinatar fikzioaren gailurra dela onartzen da.[1][2]

Eleberria eskuizkribuzko kopiekin zabaldu zen, hainbat izenbururekin, harik eta 1791n argitalpen inprimatua egin zen arte. Gao Ek prestatu zituen lehen eta bigarren edizio inprimatuak, bere bazkide Cheng Weiyuanekin, 1791 eta 1792. urteetan, eta 40 kapitulu gehitu zituen, eleberria osatzeko.[3]

Uste da Ganbera gorriko ametsa erdi-autobiografikoa dela, Cao Xueqin egilearen familiaren gorakada eta gainbehera islatzen duena, eta, hedaduraz, Qing dinastiarena. [4] Lehenengo kapituluan egileak zehazten duenez, gaztaroan ezagutu zituen neskatoen oroitzapena izan nahi du: adiskide, senide eta zerbitzari izan zituen neskatoena. Eleberria aipagarria da, bere pertsonaia kopuru itzelagatik eta irispen psikologikoagatik ez ezik, XVIII. mendeko txinatar gizarteko bizitzaren eta gizarte egituren behaketa zehatzagatik ere.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «From West to East: Conservation of the Chinese novel 'Dream of the Red Chamber'» British Library.
  2. (Ingelesez) Jonathan Spence, The Search for Modern China (New York: Norton, 1990), 106-110.
  3. (Ingelesez) David Hawkes, «Introduction», Story of the Stone, Volume I (Penguin Books, 1973), 15-19.
  4. (Ingelesez) Jonathan D. Spence, Ts'ao Yin [Cao Yin] and the K'ang-Hsi Emperor: Bondservant and Master (New Haven: Yale University Press, 1966), Caoren aitonari buruzko ikerlana.
  5. (Ingelesez) «About Dream of the Red Chamber: Introduction» CliffsNotes.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]