Gandiaga Topagunea

Koordenatuak: 42°58′48″N 2°24′04″W / 42.98005926°N 2.40122931°W / 42.98005926; -2.40122931
Wikipedia, Entziklopedia askea
Gandiaga Topagunea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaOñati
Koordenatuak42°58′48″N 2°24′04″W / 42.98005926°N 2.40122931°W / 42.98005926; -2.40122931
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2003
Izenaren jatorriaBitoriano Gandiaga

Gandiaga Topagunea 2005ean erikitako eraikin abangoardista da, Arantzazu auzoan (Oñati) kokatutakoa. Miguel Angel Alonso del Val arkitektoak egin zuen, eta hori dela-eta 2007an COAVN-en saria lortu zuen[1].

1960ko hamarkadan eraikitako seminarioaren ondarren gainean dago eginda, Arantzazuko santutegiaren ondoan, Duru auzunearen azpian eta Gomiztegiko gaztandegia eta artzain-eskolaren bidean.

Erabilpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gandiagan hainbat biltzar eta topaketa antolatu dute sortu zutenetik. Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak adibidez birritan burutu du haren urteroko biltzarra bertan, 2010 eta 2018an.

2017an, aterpetxe bat egokitu zen eraikinean, batez ere taldeak hartzeko prestatua[2].

Baketik elkartearen egoitza izan zen 2006tik 2013 arte, Tolosara aldatu zutenean. Azken urte hartan ere Jonan Fernandezek laga zuen elkartearen lehendakaritza.

2021ean Arantzazulab izeneko zentroak hartu zuen egoitza bertan, Naiara Goia Imazen zuzendaritzapean[3][4].

Parketxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aizkorri-Aratz parketxea 2011an sortu zuten bertan. 640 m2-ko azalera dauka eta 3 solairutan dago banatuta. Aizkorri-Arazko natura parkearen inguruko informazioa ematen dute, izan ere Arantzazu ohiko abiapuntua da Aizkorri mendira igotzeko. Natura parkeari lotutako beste parketxe bat ere badago Araian (Asparrena), Aratz mendiaren magalean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Cultura y encuentro» www.arantzazu.org (Noiz kontsultatua: 2021-01-28).
  2. «Batez ere taldeei zuzendutako aterpetxea egingo dute Arantzazun - Oñati» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-28).
  3. «Naiara Goia Imaz será la directora del Laboratorio de Innovación Social de Arantzazu» www.arantzazu.org (Noiz kontsultatua: 2021-01-28).
  4. Guri buruz - Arantzazulab. (Noiz kontsultatua: 2021-01-28).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]