Edukira joan

Ganglioi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ganglioi
Deskribapena
Motakistea
Espezialitateaerreumatologia
Identifikatzaileak
GNS-10M67.4
GNS-9727.4
DiseasesDB31229
MeSHD045888
PubMed29262133

Ez nahastu nerbio- edo linfa-gongoilekin.

Ganglioia artikulazioen, eskuaren edo oinaren inguruan tumore onbera osatzen duen kiste sinobiala da.

Kiste sinobialak idiopatikoak dira, kausa ezezagunekoak alegia. Uste denez artikulazioen forma normalaren aldaera baino ez dira, edo tendoiaren zorroaren funtzioarena. Halere, teoria batzuek traumatismo artikularrekin lotzen dituzte, praktika gimnastikoarekin adibidez.[1]

Ganglioia tumore kistiko onbera bat da (histologikoki, sinobialaren endekapen mixoide bat), tendoi- edo giltzadura-sinobialen kontura eratzen dena, aponeurosietan edo tendoietan. Onartuen dagoen hipotesiak mintz sinobialaren hausturarekin lotzen ditu,[2] tendoi edo artikulazio baten barruko materialaren herniazioa ekartzen duena.[3] Halere, ehun konektiboaren higadura postraumatikoa eta hantura ere kausa posible bezala aipatu izan dira.[4]

Gehienetan (%80) eskumuturraren eta hatzen inguruan izaten dira, batez ere eskugainean,[1] eta eskafoide- eta ilargi-hezurren eremuan. Gainontzean, ez da arraroa izaten oinetako artikulazioetan[5], belauneko aurreko lotailu gurutzatuaren inguruan, [6] muskulu biki eta soleoaren insertzioetan, Hoffaren errotula azpiko koipe-kuxinaren aurrean,[7] akromion-klabikula artikulazioan, besoko bizepsaren tendoietan.[8] Ganglioiaren tamaina aldatu egin daiteke denborarekin.

Tumorea zenbait hilabetetan garatzen da; normalean ez du sintomarik ematen. Emakume gazteetan gehiago gertatzen da. % 33 inguru 5 urtean desagertzen dira, % 50 inguru 10 urtean, eta batzuk iraunkorrak dira. Tratamendua ez da beharrezkoa, minik edo eragozpenik ez badago. Zenbait kasutan konplikazioak egon daitezke: arteria erradialaren konpresioa, karpoko kanalaren sindromea, edo artikulazioen zurruntasuna.[2][9]

Kiste sinobial edo gongoil baten diagnostikoa kokapena, itxura klinikoa eta trinkotasuna zehaztuz egin ohi da. Forma biribila edo obala dute, eta biguna zein oso sendoa izan dezakete, ilar baten tamainakoa gutxi gorabehera. Gehienetan, mingarriak dira sakatzean. Tumorearen barnean kolore argiko likido bat egon ohi da, likido sinobial normalaren antzekoa, baina lodiagoa, eta argi-iturri bat aplikatzean, argiak tumorea zeharkatzen duela ikus daiteke. Inoiz irudi bidezko diagnostiko-probak egin daitezke (erradiografiak, ekografiak, erresonantzia magnetikoak, etab.) beste lesio artikular batzurengandik bereizteko[10] (lipoma, kiste epidermoidea, hezueria, hemangioma...).[1]

Lehen kistearen zapalketa mekanikoa gomendatzen zen (txanpon batekin presioa eginez, liburu handi batekin -Biblia, eskuarki[11]- kolpatuz...). Halere, gaur egunean ez da horrelakorik gomendatzen.[12]

Hasieran haren eboluzioa jagotearekin nahikoa izaten da (udenoterapia), beharrezkoak ez diren operazioak saihestuz. Baina kistea mingarria bada, artikulazioen mugikortasuna mugatzen badu, edo itxura onartezina bada gaixoarentzat, beste tratamendu batzuk baloratu daitezke:

  • Kistea likidoz hustea deskonprimatzeko; orratz batekin xurgatu, eta ferula baten bidez artikulazioa immobilizatu.
  • Kirurgia irekia: kistearen jatorria desagerraraztea, batzuetan artikulazio-kapsula zati bat edo tendoi-zorro bat erauziz. Errekuperazioaren ostean emaitza ona izaten bada ere, kasuen %50etan kisteak berriro agertzen dira.
  • Kirurgia artroskopikoa: artikulazioan ebaki milimetriko batzuk eginez, erauzten da tumorea. Prozedura horrek errekuperazioa bizkortzen du, orbain txikiagoak utziz.[13]

Kirurgiak berez dituen konplikazio-arriskuez gain,[14] ez du bere aldeko ebidentzia sendorik. Ikerketa batek ganglioien hustea, extirpazioa eta tratamendurik eza konparatu zituen. Sei urtez eginiko jarraipenean, ez zen alde esanguratsurik aurkitu hiru taldeen artean. Tratatu ez ziren ganglioien artean, %58a berez hobetu ziren; operatu zirenen artean, berriz, %39an ganglioia berriro agertu zen.[15]

Askotan "ganglioi" hitza desegokiro erabiltzen da nerbio-gongoila izendatzeko, azken hau ingelesez ganglion esaten baita (eta ganglioia, ganglion cyst).

"Ganglioi" hitza ("gongoil" edo "gaingila" bezala), antzinako grezierazko γάγγλιον hitzetik dator, azal azpiko "korapilo" bat izendatuz.[16] Askotan gertatzen den bezala, antzinako kontzeptu inespezifiko honek gaur egunera arte iraun du, eta jatorri oso ezberdineko egitura anatomiko/patologikoak izendatzean nahasmena sor daiteke.[17]

Ikus, halaber

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 «W» Ferri's Clinical Advisor 2013 (Elsevier): 1488. 2013 ISBN 978-0-323-08373-7. (kontsulta data: 2025-10-24).
  2. 1 2 «Ganglion Cyst of the Wrist and Hand-OrthoInfo - AAOS» orthoinfo.aaos.org (kontsulta data: 2025-10-24).
  3. ↑ Craig A. Camasta, DPM (1993). "excision of the ganglion cyst" (PDF). Podiatry Institute.
  4. ↑ (Ingelesez) Kim, Sang Woo; Choi, Joon Hyuk; Kim, Min Su; Chang, Chul Hoon. «A Ganglion Cyst in the Second Lumbar Intervertebral Foramen.» Journal of Korean Neurosurgical Society 49 (4): 237–240.  doi:10.3340/jkns.2011.49.4.237. ISSN 2005-3711. PMID 21607185. PMC 3098430. (kontsulta data: 2025-10-24).
  5. ↑ Degeneración mixoide. Manual de patología general. Universidad Católica de Chile. Consultado el 02/04/2015.. (kontsulta data: 1 de abril de 2015).
  6. ↑ Mao, Yongtao; Dong, Qirong; Wang, Yi. (2012-08-03). «Ganglion cysts of the cruciate ligaments: a series of 31 cases and review of the literature» BMC musculoskeletal disorders 13: 137.  doi:10.1186/1471-2474-13-137. ISSN 1471-2474. PMID 22862803. PMC 3493367. (kontsulta data: 2025-10-24).
  7. ↑ (Ingelesez) Jacobson, Jon Arthur. (2007-01-01). Fundamentals of Musculoskeletal Ultrasound. Elsevier Health Sciences ISBN 978-1-4160-3593-0. (kontsulta data: 2025-10-24).
  8. ↑ «www.shoulderus.com» www.shoulderus.com (kontsulta data: 2025-10-24).
  9. ↑ «Clinical treatments for wrist ganglia» ROYAL AUSTRALASIAN COLLEGE OF SURGEONS.
  10. ↑ Quiste Sinoviales o Gangliones. Sociedad Americana de Cirugía de la Mano. 2006.. (kontsulta data: 11 de agosto de 2012).
  11. ↑ Dacombe, Peter Jonathan; Robinson, James. (2012-03-27). «Falling up the stairs: the equivalent of 'bashing it with a bible' for an ACL ganglion cyst of the knee» BMJ case reports 2012: bcr0120125591.  doi:10.1136/bcr.01.2012.5591. ISSN 1757-790X. PMID 22605799. PMC 3316796. (kontsulta data: 2025-10-24).
  12. ↑ (Ingelesez) «Should you bash a ‘bible bump’?» www.bbc.com 2013-02-05 (kontsulta data: 2025-10-24).
  13. ↑ «Tengo un bulto que duele en la muñeca» Traumatopedia 14 de enero de 2019 (kontsulta data: 5 de septiembre de 2019).
  14. ↑ «Kyste du poignet | ICMMS» www.icmms.fr (kontsulta data: 2025-10-24).
  15. ↑ (Ingelesez) DIAS, J. J.; DHUKARAM, V.; KUMAR, P.. (2007-10-01). «The Natural History of Untreated Dorsal Wrist Ganglia and Patient Reported Outcome 6 Years after Intervention» Journal of Hand Surgery (European Volume) 32 (5): 502–508.  doi:10.1016/J.JHSE.2007.05.007. ISSN 1753-1934. (kontsulta data: 2025-10-24).
  16. ↑ «myEtymology.com: Greek etymology of ganglion» www.myetymology.com (kontsulta data: 2025-10-24).
  17. ↑ Segen, Joseph C., ed. (1992). The dictionary of modern medicine [a sourcebook of currently udes medical expressions, jargon, and technical terms]. (1. publ. argitaraldia) Parthenon Pub. Group ISBN 978-1-85070-321-1. (kontsulta data: 2025-10-24).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]