Gangster Squad (filma)
Gangster Squad 2013. urteko akziozko polizia filma da Ruben Fleischerrek zuzendua. Protagonista nagusien roletan daude Josh Brolin, Ryan Gosling, Nick Nolte, Emma Stone eta Sean Penn aktoreak. Bigarren mailako roletan Jack Conley aktoreak Eugene Biscailuz Los Angelesko jatorri euskalduneko sheriffaren papera betetzen du. Warner Bros etxeak ekoiztu zuen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Benetako pertsonaia izenak eta gertaera batzuk daude filmaren argumentuaren oinarrian, baina fikzio elementu asko jaurtita gainera.
1949. urtean Los Angeles hirian, Mickey Cohen mafia eta gaizkintzaren figurarik bihurtu da. Jatorri juduko Cohen gaizkileak erosita ditu hiriko zenbait botere gune, nahi bezala bere negozio ilunak garatzeko. Los Angelesko Poliziako Bill Parker buruzagiak talde berezi bat antolatuko du Cohenen aurka egiteko.
Eugene Biscailuz sheriff eusko-estatubatuarra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bigarren mailako pertsonaietako bat da Eugene Biscailuz Los Angelesko jatorri euskalduneko sheriffa. Sheriffaren polizia atala ez da Los Angeles hiriko bera, konderrikoa baita, eta filmaren argumentuan Cohen gaizkileak erosita duen polizia gorputza da. Biscailuz bera Cohenen lagun gisa ageri da eszena batzuetan, eta beste batzuetan bere nahiak ez betetzeagatik mesprezatzen duen panpin gisa ageri da,
Eugene Biscailuzen biografian ez dago puntu honen egiazkotasunerako zantzurik. 1949. urtetik aurrera sherif postuan jarraitu zuen, eta ohorez erretiratu zen 1956. urtean, bizi osorako sheriff postu ohorezkoa eman ziotelarik[1].
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Josh Brolin: John O'Mara sarjentua.
- Ryan Gosling: Jerry Wooters sarjentua.
- Sean Penn: Mickey Cohen.
- Emma Stone: Grace Faraday, Cohenen neskalaguna.
- Nick Nolte: Bill Parker, polizia burua.
- Anthony Mackie: Coleman Harris, polizia.
- Giovanni Ribisi: Conwell Keeler, polizia.
- Michael Peña: Navidad Ramirez, polizia.
- Robert Patrick: Max Kennard, polizia.
- Jack Conley: Eugene Biscailuz sheriffa.
- Sullivan Stapleton: Jack Whalen.
- James Carpinello: Johnny Stompanato.
- Jon Polito: Jack Dragna.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Rasmussen, C.. (2007-10-21). «L.A. Then and Now: Long arm of this lawman bridged a city's history; Eugene Biscailuz was descended from settlers; his long, colorful career as sheriff was marked by modernization» Los Angeles Times (Noiz kontsultatua: 2015-02-24).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2013ko filmak
- Ruben Fleischerrek zuzendutako filmak
- Will Beallek idatzitako filmak
- Ryan Goslingek antzeztutako filmak
- Josh Brolinek antzeztutako filmak
- Sean Pennek antzeztutako filmak
- Nick Noltek antzeztutako filmak
- Emma Stonek antzeztutako filmak
- Robert Patrickek antzeztutako filmak
- Michael Peñak antzeztutako filmak
- Giovanni Ribisik antzeztutako filmak
- Anthony Mackiek antzeztutako filmak
- Mireille Enosek antzeztutako filmak
- Josh Pencek antzeztutako filmak
- Frank Grillok antzeztutako filmak
- Brandon Molalek antzeztutako filmak
- Jon Politok antzeztutako filmak
- Troy Garityk antzeztutako filmak
- Holt McCallanyk antzeztutako filmak
- Jack McGeek antzeztutako filmak
- James Carpinellok antzeztutako filmak
- Jonny Coynek antzeztutako filmak
- Maxwell Perry Cottonek antzeztutako filmak
- Sullivan Stapletonek antzeztutako filmak
- Derek Mearsek antzeztutako filmak
- Jim Fitzpatrickek antzeztutako filmak
- Wade Williamsek antzeztutako filmak
- Austin Abramsek antzeztutako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Gangster filmak
- Polizia filmak
- Los Angelesen girotutako filmak
- 1949an girotutako filmak
- Eusko-estatubatuarrak agertzen diren filmak