Ganimedesen bahiketa
| Ganimedesen bahiketa | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Sortzailea(k) | Peter Paul Rubens |
| Sorrera-urtea | 1630(e)ko hamarkada |
| Izenburua | De roof van Ganymedes (Ovidius, Metamorfosen, X, 155) eta The rape of Ganymede (Ovid, Metamorphoses, X, 155) |
| Ezaugarriak | |
| Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
| Dimentsioak | 181 ( |
| Genero artistikoa | margolaritza mitologikoa |
| Egile-eskubideak | jabari publiko |
| Deskribapena | |
| Oinarritua | Study for the Abduction of Ganymede (en) |
| Iconclass | 92BB121, 9 eta 25F33(EAGLE) |
| Kokapena | |
| Lekua | Pradoko Museoa Madrilgo Errege Jauregia (1814) |
| Bilduma | Pradoko Museoa |
| Inbentarioa | P001679 |
| Jabea | Fernando VII.a Espainiakoa |
| Argumentu nagusia | Rape of Ganymede (en) |
Ganimedesen bahiketa Peter Paul Rubens margolariak 1636-1638 artean egindako lana da. Olio mihise gaineko teknika erabili zuen. Madrilgo Pradoko museoan erakusten da.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Rubensek Espainiako errege Filipe IV.a Espainiakoaren enkargu bat jaso zuen 1636an, Madril kanpoaldean zegoen erregearen ehiza-pabiloi bat, Paradako dorrea, apaintzeko 60 pintura mitologikoko serie bat sortzeko. Sailean irudikatutako eszena mitologikoak, neurri handi batean, Ovidioren Metamorfosietan oinarritu ziren.
Rubensek enkargu garrantzitsu hau Anberesko margolari askoren laguntzarekin egin zuen, hala nola Jacob Jordaens, Cornelis de Vos, Jan Cossiers, Peter Snayers, Thomas Willeboirts Bosschaert, Theodoor van Thulden, Jan Boeckhorst, Jacob Peter Gowy, Jan Baptist Borrekens eta beste batzuk, Rubensen diseinuen arabera lan egin zutenak. Rubensek saileko azken pinturetako batzuk egin zituen. Horixe da Ganimedesen bahiketaren kasua.[2]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Publio Ovidiok Metamorfosiak liburuan azaltzen duen kondaira jasotzen du margolan honek. Jupiter Ganimedes ederraz maitemindu eta bahitu egiten du. Jainkoen jainkoa arrano bihurtzen zen eta gaztea lurretik kendu zuen Olinpora eramateko; han bere kopari eta maitale bihurtu zuen.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.museodelprado.es/coleccion/obra-de-arte/el-rapto-de-ganimedes/6e81bf30-a422-4c69-88af-c0368c7bf17c?searchMeta=el%20rapto%20de%20ganimedes
- ↑ https://www.museodelprado.es/aprende/enciclopedia/voz/torre-de-la-parada/78f1c689-b905-4189-a80b-a9c97a32303e
- ↑ https://www.museodelprado.es/coleccion/obra-de-arte/el-rapto-de-ganimedes/6e81bf30-a422-4c69-88af-c0368c7bf17c?searchMeta=el%20rapto%20de%20ganimedes
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Margolanaren fitxa museoaren webgunean.