Ganoderma pfeifferi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ganoderma pfeifferi
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaPolyporales
FamiliaGanodermataceae
GeneroaGanoderma
Espeziea Ganoderma pfeifferi
Bres., 1889

Ganoderma pfeifferi Ganodermataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jateko modukoa, haragi zurkara du eta erretxinadun azala.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: Ederra, 25 cm arteko zabalerakoa, kontsola gisa, erretxinadun azala, gaineko aldea, zarakartsua eta kolore arre-gorrixka ikusgarri batez lakatua (gaztetan tonu argiagoak izaten ditu eta helduaroan kobre kolorearen antzekoagoak)

Tutuak: Arrexka kolorekoak.

Poroak: Finak eta biribilduak, espora-jausian kolore zuria izaten dute eta horixka gainerakoan

Haragia: Zurkara, arrexka kolorekoa.[2]

Etimologia: Ganoderma terminoa antzinako grekozko "ganos" hitzetik dator, distira esan nahi duena eta azala esan nahi duen "derma" hitzetik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria. Haragi zurkara eta erretxinadun azala duelako.

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argizari geruza batez estalitako Ganoderma bakarra da. Ganoderma resinaceum delakoak kolore arre iluna du eta haritzen gainean hazten da. Fomitopsis pinicola espeziearen antza ere badu, honek hori-laranja tonuak izaten ditu.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batez ere udazkenean, baina urte osoan egon daiteke zuhaitzaren gainean. Pagoen eta beste zuhaitz hostogalkorren saprofitoa, penintsularen iparraldean. Usteldura zuria sortzen du, hori da bere funtzio ekologikoa

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Australia.

Espeziearen egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aranzadi Elkartearen arabera, Ganoderma pfeifferi desagertzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[3] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
  3. Zerrenda Gorria, Aranzadi Zientzia Elkartea

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]