Garagardo ketu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Schlenkerla Rauchbier garagardoa upeletik.

Garagardo ketu edo garagardo keztatua (alemanez Rauchbier) ke-zapore bereizgarria duen garagardo mota bat da. Hori lortzeko, garagar-malta sugarren gainean lehortzen uzten da leku ireki batean. Alemaniako Bamberg aldeko Rauchbier-ak dira garagardo keturik ezagunenak, baina batez ere Schlenkerla garagardotegiarenak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garagar-malta sugarretan jartzeak maltari ke-zapore bereizgarria eman liezaioke. Aro modernoa baino lehen, malta sugarretan lehortzen uzteaz gain, eguzkitan ere uzten zen.

XVIII. mendearen hasieran malta kiln labeetan lehortzen uztea apurka-apurka ohikoa bilakatu zen eta XIX. mendearen erdialderako, kiln bidezko maltaren lehortzea ia-ia metodo nagusiena zen mundu mailan. Alabaina, kiln-bidezko lehortzeak malta hezeari ke-zaporerik ematen ez zionez, garagardoen ke-zaporea desagertuz joan zen.

Bambergeko Rauchbier[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hala ere, garagardotegi batzuk garagardo ketua sortzen jarraitu zuten malta sugarretan lehortzen utziz leku ireki batean. Bambergeko bi artisau-garagardotegik, Schlenkerla eta Spezial izenekoak, garagardo ketua sortzen jarraitu zuten bi mendez. Bi garagardotegi hauek oraindik ere zabalik diraute.