Epoka (geologia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Garai (geologia)» orritik birbideratua)

Epoka, geologian, denbora neurtzeko erabiltzen den unitate geokronologiko formal bat da. Epoka baten iraupenak, serie geologiko baten iraupena ere adierazten du. Hainbat epoka geologikok periodo geologikoak osatzen dituzte, eta epoka geologikoak edade geologikoetan banatzen dira.

Gaur egun, 38 epoka geologiko daude ofizialki onartuta Fanerozoikoan. Aurrekanbriarrean, ezin izan da epokarik ezarri, datu eta informazio faltarengatik. Epokaen arteko bereizketak, normalean, epoka batetik bestera dauden harrien kosnposizioarengatik zehazten dira. Epoka bakoitzak, gutxi gorabehera, 13 eta 35 milioi urteko iraupena du.

Epoka batzuen izena leku baten izenetik dator: Guadalupearra eta Lopingiarra adibidez. Beste batzuena, denbora horretan izan zen faunatik dator: Paleozenoa, Eozenoa, etab. Baina epoka geologiko gehienen izena haien periodoaren barnean duten posizioari dagokio, adibidez, Jurasiko Berantiarra edota Jurasiko Goiztiarra.

Denbora neurtzeko erabiltzen diren unitateen taula[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jarraian, geologian, Lurraren historia azaltzeko erabiltzen diren unitateen taula.

Geologian erabiltzen diren unitate geokronologiko

eta kronoestratigrafikoak

Geokronologikoak

(Denbora Neurtu)

Kronoestratigrafikoak

(Harroka motak sailkatu)

Eoia Eonotema
Aroa Eratema
Periodoa Sistema
Epoka Seriea
Edadea Pisua
Krona Kronozona

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]