Garalarranaga/Proba orria oihana garatea
Garalarranaga/Proba orria oihana garatea | |
---|---|
Bizitza | |
Jarduerak |
Oihana Garatea Sustaeta (Lekeitio, Bizkaia, 1971ko abenduaren 14a.) Arrantza munduan murgildurik hazi zen. Ikusentzunezko ikasketak egin zituen arren, bere ama, Ane Miren Sustaeta Badiola, jubilatu zenean, kamera baztertu eta saregile eta dei-egite lanetan hasi zen [1]2009.urtean. Lekeitioko azken saregilea da. [2]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oihana, Ane Miren Sustaeta eta Faustino Garatearen alaba da. Ama, neskatila eta dei-egiteko lanetan aritzen zen eta aita, "Kalamuako" patroia zen.[3]
Lanbide hori aukeratzeko arrazoien artean badira erabakia hartzera bultzatu zuten hiru arrazoi nagusi. Alde batetik, Itsasoa beti presente izan du Oihanak eta garai hartako saregileek asko animatzen zuten orratza hartu eta ofizioa ikastera. Bestalde, Lekeition edonon zabaltzen ziren sareak, portuan, plazan, elizapean, eta Oihanak beti izan zuen gustuko sare tartean ibiltzea. Azkenik, bere ama, Ane Miren Sustaeta jubilatu zenean, erreleboa hartzeko eskatu zion alabari[3]. Oihanak ikusentzunezko ikasketak egin zituen eta garai hartan Bilboko Itesa produktoran lan egiten zuen. Lan hori asko gustatzen zitzaion arren, 2009.urtean haurdun geratu zenean, behin betiko erabakia hartu zuen.
Oihana ez da inoiz damutu erabaki hura hartu beharraz, "Bilbo etxetik ordu batera geratzen da eta lan hau, gogorra den arren, oso aberasgarria" dela esaten du harrotasunez.
Hemen Ane Mirenek bere alabari buruz "Ezkutuko amandreak" liburuan esaten duena:[4]
...sareginen munduan ezagutu dot, nik neuk eztot sekula ein esan dotsuten moduan baina... On alabia hasikeran, hartukeran biharra nire alabiak, ontxe pizkatxu bat. Sare batzuk apurtuta-ta ibili danian bodegan-eta, neu be pizkatxu bat inbolukra ein naiz eta estrena ein naiz asunto horretan eta benetan da biharra, txapela kentzekua e! Horrek andrak horretan urtietan zapatu-domeka barik, hainbeste bapor hamen euanian, hogetak baporak. Orduan igual ekarten eben hiru edo lau baporek traina apurtuta. Ta ez euan, zapa-tua, domekia... Ordutegi barik eitten eben biharra. Ze horixe da bene-benetan bihar artesanala. Orduan harek bai meritua! Nik eitten neban hamen biharra eta igual brutotxuago, baina harek, ordu guztijak han jesarritta. Nire alabiak-eta daukezen postiak-eta sujetateko-ta, sillak-eta... Harek behinganian botata train bustijen ganian eitten eben biharra. Hotza, berua, eurija... ha zan biharra! Benetan e! Sareginak txapela kentzeko biharra...[5]
Dei egitekoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]"Julian, gora jaungoikoaren izenean". Lekeition, emakumeak izaten ziren dei- egitekoak, hau da, gizonak itsasora joan behar zutenean, haien etxe azpira joan eta dei egiten zioten, itsasoratzeko.[6] Itsaso txarra zegoenean, seineruarekin "sarrastadia" egiten zen. Seinerua egurrezko makila zen eta lurren kontra joten zuen aldea burdinezkoa zuen.
Lan gogorra, baina merezi duena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaberrian, antxoa garaian sareak apurtzen direnean, eguneko ordu guztiak izaten dira lanerako saregileentzat. Ordezko sareak izaten dituzte zuloak konpontzeko, eta hari zuriarekin markatzen dute non dagoen zulatuta jakiteko. Apurtuta badator, konpondu egin behar da ordutegiari begiratu gabe. Sarearen hezetasuna, lan egiteko gorputzaren postura, orduak…Lan gogorra da baina Oihanaren esanetan “asko ematen duena".
Antzina lurrean lan egiten zuten, jarlekurik gabe, sarea behatzei lotuta, mugi ez zedin. Gaur egun, eserlekuak, sareak lotzeko euskarriak eta berokiak dituzte, hezurretaraino isurtzen den hotza eramangarriagoa izan dadin.[7]
Urtean bederatzi hilabete egiten dute lan bajurako itsasontziek eta hiru hilabetetan arrantzaleek “paroa” kobratzen dute. Saregileak neguan egunero dauka lana ziurtatuta eta bere erritmora lan egiten du.
Saregileen arteko elkarlana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orio eta Getarian saregile talde eder bi daude eta elkarri laguntzen ibiltzen dira. Sareak asko apurtzen direnean, elkarlana egiten dute sarritan. "Kalamua Bi"[8], Oihanaren itsasontziko sarea ere, asko zulatzen denean, kanpora eramaten dute. Bermeora, Getariara edo Oriora eraman behar izaten dute eta Oihana bertara joaten da beste saregileekin batera, sarea konpontzera.
Sarea konpontzeko teknika ez da batere erraza. Lehenengo zuloaren garbiketa egiten da eta Oihanaren hitzetan, "garbiketa egin ondoren, sareak berba egiten dizu jakiteko nondik nora josi behar den, zuloa bete arte".[6]
600 metro luze arteko sareak manipulatzen dituzte: “Eskuek asko sufritzen dute, arrakalatu egiten dira, askotan sareak bustita iristen direlako, itsasotik zuzenean, eta belaunean jarri behar izaten ditugu lehenbailehen konpondu ahal izateko”
Erreleborik ez
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lana badago Gipuzkoan, baina ez dago erreleborik ordutegiak ez direlako batere erakargarriak belaunaldi berrientzako. “2007an 80 ginen eta 2024an 27 bakarrik gara”.[2]
Etxeko itsasontzia bada, orduko 14 euro kobratzen dute sareak konpontzea eta kanpokoa bada, 16 euro. Lan baldintza eta soldata duina aldarrikatzen dute, sarerik gabe ez dagoelako arrantzara joaterik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01etpd158aa64558419b9ec5ed77644af02263cda. (2022-12-16). «'Geu be bagara itsasoa'» www.kulturklik.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-15).
- ↑ a b «Oihana Garatea: Lekeition geratzen den saregile bakarra naiz» EITB 2021-05-25 (Noiz kontsultatua: 2024-12-15).
- ↑ a b «Itsasoaren eboluzioa bi generazioren ahotik entzunda» EITB 2021-06-11 (Noiz kontsultatua: 2024-12-15).
- ↑ Goikoetxea vazquez- Izagirre Bengoetxea, Alejandra- Aitziber. (2015). Ezkutuko amandreak. Lekeitioko Udala, 141orr or. ISBN 978-84-606-9041-2..
- ↑ Goikoetxea Vazquez- Izagirre Bengoetxea, Alejandra-Aitziber. (2015). Ezkutuko amandrea. Lekeitioko Udala, 141or. or. ISBN 978-84-606-9041-2..
- ↑ a b «Josi eta josi jarri du Oihanak Pagadi» EITB 2022-01-09 (Noiz kontsultatua: 2024-12-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) Artime, Mirari. (2024-01-26). «La última redera de Lekeitio» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-12-15).
- ↑ (Ingelesez) Kalamua Bi itsasontziaren kokapena momentuan. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dia historico para las mujeres de la mar" Diario Vasco, 2023.03.09
Heriotza gai Euskadi Irratiko Faktorian (2021-02-08) aita Faustino hil zenean
https://hilargi.eus/tag/oihana-garatea/
"Geu be bagara itsasoa"Akaitze Kamiruaga
https://www.kulturklik.euskadi.eus/sorkuntzak/2022/geu-be-bagara-itsasoa-/webkklik01-detnewpr/eu/
Herri txiki
Eztabaidan ilazki serrano: Oihana Garatea, "Lekeition geratzen den saregile bakarra naiz"
Correo Mirari Artime Viernes, 26 de enero 2024, "La ultima redera de Lekeitio"
Julio Arrieta. Domingo, 28 de enero 2024, "La falta de relevo generacional preocupa a las rederas vascas"
Faktoria elkarrizketa: "Itsasoaren eboluzioa bi generazioren ahotik entzunda"
Ezkutuko amandreak. Alejandra Goikoetxea Vazquez- Aitziber Izagirre Bengoetxea
https://www.argia.eus/multimedia/dokumentalak/ezkutuko-amandrea
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2452/emakumeak-xx-mendean
Arrantzarako sareen jostunak
https://www.berria.eus/mantangorri/gaiak/arrantzarako-sareen-jostunak
Arrantzarako sareak eta teknikak.Florentino Legorburu Etxebeste
https://ahotsak.eus/pasaia/pasarteak/pas-023-026/
Arrantzarako sareak birziklatzeko BIRSARE proiektua
https://www.spri.eus/ekintzailetza/arrantzarako-sareak-birziklatzeko-birsare-proiektu-berria/
https://www.leartiker.com/index.php/berriak/2655
Sareen bizitza nola saretu. Enekoitz Telleria Sarriegi. Artikulua Berria egunkaria.
https://www.berria.eus/bizigiro/sareen-bizitza-nola-saretu_1312742_102.html
Baimendutako arrantza tresnak
Arrantza ontzi
Bajurako itsasontziak.Iñaki Goikoetxea Sorondo
https://ahotsak.eus/pasaia/pasarteak/pas-051-040/
kalamua Bi itsasontzia. Ezaugarriak.
Kalamua Bi itsasontzia kokatzeko web orria
- Datuen parametrorik ez dituzten infotaulak
- 1971ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Emakumeak
- Itsasoko emakumeak
- Saregileak
- Arrantza
- Arrantza-teknikak
- Arrantzako lanbideak
- Itsasoarekin lotutako lanbideak
- Lekeitioko ekonomia
- Lekeitioko historia
- Lekeitiarrak
- Lea-Artibaiarrak
- Bizkaitarrak
- Euskal Herria
- Euskaldunak
- Euskal herritarrak