Garamante

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Garamanteak[1] (beharbada amazigerako igherman / iɣerman hitzetik, "hiriak" amazigera modernoan; edo igerramen hitzetik, "santuak, jende sakratua" amazigera modernoa) berbere jatorriko saharar herri bat izan zen, Libiako hego-mendebaldean zibilizazio aurreratua garatu zuena. Lurrazpiko ureztatze sistema konplexua sortu zuten, eta berbere erreinu eta hiri-estatu aberatsak sortu zituzten gaur egungo Libiako Fezzan eskualdean, Saharako basamortuan. Botere garrantzitsua osatu zuten Saharan K.a. 500. eta K.o. 700. urteen artean.

Garamateei buruzko idatzizko informazio gutxi dago. "Garamante" hitza bera grezieratik etorri eta ondoren erromatarrek erabili zuten. Informazio gehiena greziarren eta erromatarren iturrietatik dator. Indusketa arkeologikoak egin dira eskualdean, baina aurrien gune asko oraindik ez dira aztertu. Garamante erreinuen sorrera baino lehenagoko labar arteak ere informazio nabarmena eman du.

Garamanteen bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1960ko hamarkadan arkeologoek garamanteen hiriburuaren zati bat induskatu zuten eta Garama deitu zuten. Gaur egungo Germa (Libia) hirian daude aurriak. Gaur egungo ikerketek diote garamanteek zortzi hiri nagusi izan zituztela. Horrez gain, kokaleku txikiagoen multzo handi bat ere sortu zuten. Garamak 4.000 biztanle inguru zituen, eta inguruko 5 kilometrotan zeuden beste herrixka batzuk guztira beste 6.000 biztanle zituzten.

Garamanteak nekazariak eta merkatariak ziren. Haien elikabidea mahatsak, pikuak, garagarra eta garia ziren. Garia, gatza eta esklaboak saltzen zituzten, eta ardoa, oliba olioa, lanparak eta mahairako ontziak erosten zituzten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]