Garapen Jasangarrirako 3. helburua: osasuna eta ongizatea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Garapen Jasangarrirako 3. helburua: osasuna eta ongizatea
Nazio Batuen Erakundearen helburua
Garapen Jasangarrirako Helburuak
1: Pobrezia desagerraraztea
2: Goserik ez
3: Osasuna eta ongizatea
4: Kalitatezko hezkuntza
5: Genero-berdintasuna
6: Ur garbia eta saneamendua
7: Energia irisgarria eta ez kutsagarria
8: Lan duina eta hazkunde ekonomikoa
9: Industria, berrikuntza eta azpiegitura
10: Desberdintasunak murriztea
11: Hiri eta komunitate jasangarriak
12: ekoizpen eta kontsumo arduratsuak
13: klimaren aldeko ekintza
14: itsaspeko bizitza
15: lehorreko bizitza
16: bakea, justizia eta erakunde sendoak
17: helburuak lortzeko aliantza

Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea da Garapen Jasangarriko Helburuetako 3. atala. Gaur egun, bizimodua bizi kalitateak baldintzatzen du. Izan ere, maila edo modu askotarikoa izan daiteke, eta horren baitan izango dira gertatzen diren aldaketa, erabaki edo gertakariak. Badirudi, urteen ondorioz bizimodua asko aldatu dela eta ez duela zer ikusi handirik atzera begira. Lehen bizimodu osasungarria baloratzeko erabiltzen ziren parametroak aldatu egin dira eta beste aldagai batzuei erreparatzen zaie. Horrekin batera lotuta dator ongizatea; ongizatea ere bizimoduak baldintza dezake, betiere bizimodu osasungarritik gertuago egonik ongizatea.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aisia eta osasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendean zehar, gero eta handiagoa izan da osasunari eman zaion garrantzia, batez ere 50eko hamarkadatik aurrera. Gaur egun, arlo horri buruzko kezkak kontzeptu tradizional pasiboa gainditu egin du eta bizi-kalitatea hobetzeko ikuspegi aktiboa erabiltzen da, edo modu arruntean esanda, “sasoian egoteko”.

Tradizioz, medikuntza arduratu da zeregin horretaz; osasuna ulertzeko eredu jakin bat izan du oinarri lortutako arrakastak: osasuna zaindu edo lortu beharreko egoeratzat hartu da, istripuak, infekzioak edo toxikazioak bezalako erasoen aurrean; eta, horretarako, esku hartzeko baliabide indartsu bi garatu dira: kirurgia eta farmazia. [1]Bizitza osasuna kontzeptu zabal bat da, eta ikuspuntu askotatik ikusi edo interpretatu daiteke. Osakidetzaren hitzetan, bizitza osasungarria osasun fisiko ona izateaz gain, ager daitezkeen eragozpenei modu hobean aurre egin ahal izateko osasun emozional ona eta ingurune sozial eta ingurumen onuragarria izatea ere beharrezkoa da. [2]

Seguraski, lehen eta orain ez da berdin baloratzen bizitza osasungarria. Urte batzuk atzera eginez gero, osasunaren arloan ezjakintasun handia zegoen. Eta horren erantzuna da, horrenbeste izurrite, gaixotasun eta bestelako arazo fisiologikoak egotea, horren adibide da, HIESAren gaixotasuna sortu zela eta ez zegoela sendabiderik. Garai haietan, jende asko hiltzen zen ez zelako jakiten zer gaixotasun zegoen edo zegoelako tratamendurik. Azken finean, mundua kate bat da, eta gauza batek bestea dakar, hau da, ez ikerketa ez ikasketa ez jakinduriarik ez zegoenez, guztiz osasuntsu egotea ez zen erraza.

Baina gauza guztiek bezala, osasunak ere aurrera egin du eta hobekuntza izugarriak izan ditu. Gaur egun, teknologiari eta ikasketei esker aurrerakuntzak lortu dira, hala nola, gaixotasunak detektatzeko aparatu edo frogak, edota ebakuntzak egiterakoan erabiltzen diren anestesiak eta bestelako tresnak. Esan daiteke, une honetan gizakia bere inguruan gertatzen diren bizia, heriotza eta gaixotasunaren gertaera transzendentalak argitzen saiatzen ari da.

Bestalde, gizakia urtetik urtera aldatzen doan heinean, bere zentzumenak ez dira aldatu. Esaterako, orain dela 100 urte besoa apurtzen zuen batek, edota zauri zabala egiten zuen batek ez zuen sendatzeko aparteko medikamentu edo tresnarik. Horregatik, baliteke gizakia behar ezberdinetara ohitzea, eta gaur egun medikamentu eta farmazian dauden aurrerapenei esker, edozein min edo molestiaren aurrean hauetara jotzea.

Borobiltzearren, garbi geratzen dena da, gizakiak osasuntsu egotea desio duela, eta bere gaixotasun edo arazo fisiologikoren baten aurrean dagoenean, zaila egiten zaio medikamentu edo tratamenduari ezetz esatea, badakielako irtenbidea baduela. Horregatik, gizakiaren bizi itxaropena gero eta luzeagoa da, osasuntsuagoa delako gaur egungo bizimodua antzinakoa baino. Izan ere, lehen oso ohikoa zen gaixotasunen bat izanez gero hiltzea, orain ordea, ez ohiko bihurtu da egoera hori.

Baina lehen aipatu bezala, osasuntsu egotea ez da egoera fisiologiko on batean egotea, esaterako, psikologikoki ere egoera onean egotea bada osasuntsu egotea. Adibidez, OME-k adierazi duenez, 2020ean izandako pandemiaren ondorioz jendearen osasun psikologikoa kaltetua atera da, eta profesionalen lana asko handitu da. [3]

Jarduera fisikoa eta ongizate psikikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ongizatearen ikerketa bi talde nagusitan banatu daiteke: bat zoriontasuna aztertzen duena, hau da, ongizate psikikoa (ongizate hedonikoa) eta bestea gizakiaren gaitasunen garapenarekin loturikoa (ongizate eudaemonikoa), ongizate fisiko eta soziala (Ryan eta Deci 2001). Ongizatearen ikerketa prozesuan bi etapa bereizten dira gainera. Bat, oinarria, bakoitzak bere bizitzari buruz egiten duen balorazioa da, hau pertsona bakoitzarentzat garrantzitsua denari buruz egiten den balorazioa izango da. Bigarrenik, ongizateak dakartzan prozesuak ere aztertzen dira (Cuadra eta Florenzano, 2003). Ongizatea kontzeptu subjektiboa dela esatea garrantzitsua da, bakoitzaren beharrak asetzeko gaitasunean oinarritzen da. Aurretik esan den bezala, bakoitzak ez du bizitza berdin ikusten, pertsona guztiek ez dituzte helburu berak izango. Ongizatea bakoitzak dituen helburuak betetzearekin guztiz loturik dago eta hauek dira bere osagarriak: bizitzaren satisfazioa, zoriontasuna eta sentimendu positibo eta negatiboen arteko oreka.[4] Pertsona orok, osasun fisiologikoaz gain, osasun psikologikoa ere bilatzen du. Hau da, ongizate duin batean nahiko luke bizi. Ongizatea, uste baino arlo zabalagoa da eta  ikuspuntu ezberdin askotatik ikus daiteke. (ekonomikoa, soziala, estatukoa,…), hala nola, ongizate sozialtzat jo daiteke gizarte bateko pertsonen bizi-kalitatean parte   hartzen duten faktore oro, faktore horiek eragiten baitute pertsonen edo gizartearen asebetetzea eragiten duten elementu guztiak edukitzea. Bestalde, Madrilgo estatuak egindakokan paina batek, ongizate emozionala pertsona bat ondo eta lasai sentitzea dela dio, emozioak menderatzen dituela eta eguneroko presioei aurreko egiteko gai dela sentitzen duenean.

Gainera, pertsona bakoitzak ongizate ezberdinaren bila joaten da, helburu, ideia, edo bide ezberdinak izan daitezkeelako, bakoitzaren gustu edo izateko eraren arabera. Horregatik, ongizatea zentzu subjektiboz hartu beharreko kontzeptua da.

Aurreko lerroetan aipatu dena kontrajarriz, lehen eta orain desio den ongizatea aldatu dela egia da, baina ez teknologiak ez jakinduriak ez du zerikusirik, izan ere, arlo honetan ez baitago ez aurrerakuntzarik ez eta atzera pausurik ere. Horren adibide garbia da, gaur egun jasaten ari den pandemia. Covid-19-aren aurrean, ongizate psikologikoa kaltetua atera da mundu mailan, eta jendeak profesionalengana nabarmen jo du aholku eske, izan ere, psikologikoki etapa oker batean aurkitzen baita jendea. Heraldo aldizkariak, esaterako, egin den ikerketa bateko emaitzak publikatu ditu, eta bertan jartzen duenez, gizartearen %79a orain gehiago arduratzen da osasun psikologikoaz pandemia aurretik baino. [5]

Baina horrek ez du esan nahi garai batean ongizateak ez zuela garrantziarik. Orain dela mende batzuk, gizartea oso mailakatua zegoen eta xumeenek eskubide eta tratu onak ez zituzten jasotzen, hortaz, garai hartan ongizatea nahiko kolokan zegoen behe-mailan, bizitzako kalitatea eskasa zela medio.

Gaur egun ordea, bizimodua aldatu denez, beste desio edo behar batzuk ditu gizarteak. Egia dena da, bizimodua ez dela pertsona bakarraren kontua, baizik eta planetan bizi diren guztiek pairatzen dutena dela. Horregatik, ongizate orokor bat lortu behar da bizitzak aurrera tinko eta bide honetatik jarrai dezan.

Amaituz, bai lehen eta bai gaur egun gizarte osoak merezi du zoriontsu izatea, egiten ari denarekin pozik eta ilusioz egotea, ametsak betetzea, bizitzeko gogoa eta grina izatea, eta batez ere, bizitza bizitzea.

Horregatik, ongizatea eta osasuna elkar lotu daitezke, baina mundu batek ez du bestea bete daitekeenik baieztatzen. Agian, batzuentzat, bizitza honetan ongi bizitzeko ezinbestekoak dira bi kontzeptu hauek, baina lehen esan bezala mundua kate bat da eta ekintza bakoitzak bere ondorioa dakar.

Guztia esanda, osasuna bide honetatik doa, pausuak binaka ematen ari da eta bizi itxaropena eta kalitatea gero eta handiagoa da; baina gauza bat falta zaio, mundua guztiz osasuntsua izan dadin, herrialde guztietara iritsi beharra dauka, bai txiroenetara bai eta aberatsenetara ere. Ongizatean ere berdin, jarrera berdina aplikatzen bada, bakoitzak desio duen hura eskuratzetik gertuago egon liteke, elkar lagunduz.

Ekonomilaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo egoerara iritsi baino lehen osasun esparruan lorpen handiak egin ziren, bai bizi-itxaropen maila handitzean, baita ere gaixotasun hilkor askori aurre eginez, baina oraingo pandemia dela eta garrantzitsua da higienea hobetzea, baita ere osasun zentroen sarbidea… Guztion osasuna adierazteko bizi itxaropena eta amatasuneko heriotzeek oso ondo adierazten dute.

Ez da soilik haurren hilkortasuna, bizi-itxaropena adin guztietan hobetu zen[6]

Bizi itxaropena asko hobetu egin da adin guztientzat, grafiko honetan Ingalaterra eta Galeseko azken 3 mendeetako bizi itxaropena azaltzen du. Lerro gorriak jaioberri baten bizi itxaropena adierazten du, XIX mendean 40 urtekoa zena, eta kolore lerroek pertsona batek espero zezakeena behin adin horretara iristean. XIX mendean bikoiztu egin zen ia mundu osoan, 1841an ume batek 55 urte edukitzera iristen zen, gaur egun ordez 82 urteetara iristera espero da. Nahiz eta 1918an espainiar gripea zela eta asko gutxitu zen. Gehikuntza hau errentagarria da bai adin txikikoentzat, baina baita ere helduentzat, hau da adin guztientzat.

Amaren heriotza-tasaren aldaketa 1990etik 2015era[7]

Eskuineko grafiko honek 1955-2015 arteko amatasun heriotza tasa adierazten du.  Adibidez Filipinak %25ko murrizketa lortu du, 100 000 biztanletik 35 heriotza gutxiago edukitzera. Jaitsiera handiko herrialdeak grafikoaren behekaldean daude, mundu mailan Maldivek lortu zuten murrizketarik handiena, %80.  Ikus daiteke urteak aurrera egin ahala, aldaketak sortu ahala, industria-iraultza… hilketak behera doaz. 192 Gainera murrizketa hau lortu zuten herrialde askok hazkunde ekonomiko handia lortu zuten baita ere, nahiz eta herrialde txiroek hazkunde ekonomikoa baino aldaketa gehiago behar dituzte. Maldivek, beherakada handiena lortzeaz gain, diru sarrerak handitzea lortu zuten ere, %2ko hobekuntzarekin.  Orain jaiotzen %95 baino gehiago osasun-langile kualifikatuek egin dute eta hori lortzeko Maldivetako osasun sailak berrikuspen bat egin zuten horrela heriotzen zergatia aurkitu ahal izateko.

Amaren heriotza-tasa vs biztanleko BPGa [8]

Egunero 830 emakume hiltzen dira bataz beste haurdunaldiaren arazoak direla eta, baina Osasunaren Munduko Erakundeak (OME) dioenez, herrialde guztien osasun hobea duten herrialdeetako heriotza tasa badute, 300 000 heriotza gutxiago egongo ziren munduan, nola egin dezakegu haurdunaldiagatik hiltzen diren emakumeen tasa asko txikitzea:  Herrialde guztiak aberats bihurtzea izango litzateke errazena, ikus daitekeen bezala BPG per capita handiena duten herrialdeak direla tasa txikienak dituztenak, baina honek bi arazo dakartza: ezinezkoa da herrialde txiro bat aberastea eta gainera hazkundea motela da. Rwanda eta Erresuma alderatuz ikusiko dugu; Rwandako BPG per capita 1845$koa da, Erresuman ordean 40 000$koa, honek esan nahi du 250urte baino gehiago kostatuko dela Rwandak maila hori edukitzera iristea.  Grafikotik ikus dezakegu heriotza tasa txikia duten herrialdeek diru sarreren mailari kasu eginez. Diru sarrera txikiak: Rwanda, Nepal eta Etiopia, pobreak dira eta heriotza asko dituzte, aldiz sarrera handienen herrialdeetan Grezia, Polonia eta Bielorrusian tasa oso txikia dute. Beraz lagungarria da diru sarrera handiak edukitzea tasa hori murriztu ahal izateko.

DATA BIZTANLEEN ADINA ZENBAKI INDIZEAK
1750 25 URTE 4 375
1800 35 URTE 6300
1850 45 URTE 76660
1900 55 URTE 104 500
1950 65 URTE 126 750
2000 75 URTE 150 000

Ikus dezakegu urteak pasa ahala bizi itxaropena handitzen doala eta horrek osasun sailean egin diren aurrerapen guztien ondorio garrantzitsuenetarikoa da, nahiz eta oraindik ere urrats asko gelditzen dira, beraz, Nazio Batuen Erakundearen helburuetako bat benetan bete dadin oraindik ere beste zenbait gauza aldatu beharko dira, batez ere egungo pandemia dela eta, hirugarren munduko herrialdeetan pandemia honek itxaropena gutxitu dezake eta baita mundu osoan. Ohiko garrantzi baino gehiago izango du,  Andorrak du asistentzia hoberena[9] eta okerrena Chad eta Haiti, lor daiteke berdina denentzat.

Argazkilaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. garaian oso baldintza txarretan bizi ziren osasuna eta ongizateari begiratzen badiogu. Baita ere, oso garai garrantzitsua izan zen medikuntza modernoa hasi zelako eta horrekin batera bakterien eta sendagai aurkikuntza, ondoren jendea sendatzeko beharrezkoak izango zirenak.

Garai honetako artista bakoitzak bere pentsamenduak edo errealitatea irudikatu zuen artelan batzuen bitartez eta orain erraztasun handiagoa dauka ulertzea nolakoa zen garai horietako ongizatea.

Evolución del concepto de salud[10]

XIX. mendeko mediku etxe bat ikus daiteke. Argazkian gizonezkoak ageri dira gaixo moduan eta emakumea mediku gisa. Garai hartan gizonezkoek emakumezkoak baino eskubide ‘gehiago zutenez osasun eta ongizatean ere nolabaiteko lehentasuna izan zezaketela uste dut.  Genero desberdintasunez gain, goi klaseko eta behe klaseko desberdintasunak bazirela ere antzeman dezakegu. Goi klaseko noble eta aberatsek beraien jauregietan sendatu eta hartuko lukete atseden, emakumeak zerbitzari izanda. Garai hartan diruak eskubideak ematen baitzizkizun, gaur egun bezalaxe.

El Cólera en el París de 1832: Entre la salud pública y el higienismo Estatal

XIV. mendetik aurrera, krisi feudalak eta merkataritzaren garapenak pobreziaren pertzepzio soziala aldatu zuten, baina XVIII. mendearen amaierarako miseria "gaixotasunen amatzat" jotzen da.

Kolera epidemiak eta garai hartako beste zenbait epidemiak, sukar horia kasu, tokiko osasun aurrerapenetan ez ezik, izurritearen aurkako nazioarteko borrokan ere eragin zuten. Ondorioz, XIX. mendeko epidemien aurrean egindako lan kolektibo eta koordinatuak hainbat konferentzia sanitario eta nazioarteko kongresu bultzatu zituen Europako potentzien aldetik. Lehen esanda bezala, nazioarteko osasun-mugimendu bat sortzen zen, Europako biztanleei egindako mehatxuei aurre egiteko. Etapa hori 1907an amaitu zen, Higiene Publikoaren Nazioarteko Bulegoa sortu zenean. Bulego hori Parisen finkatu zen, eta mugetako osasun-kontroletik harago zihoan lehen nazioarteko erakundea bihurtu zen.

Hala eta guztiz ere, osasun publikoa funtsezko protagonista izan da ibilbide historiko konplexu eta liluragarri honetako hainbat dinamika eta prozesu soziopolitikotan.

Una sala del hospital durante la visita del médico en jefe[11]

1830. urtean osasun publikoari garrantzia ematen hasi zitzaion, jende askok Ingalaterratik migratu zutenean. Orduan klase langilea sekulako pobrezian bizi zen eta sekulako baldintza eskasetan. Gehien ematen ziren gaixotasunak tuberkulosia, pneumonia, gorrina, pikota eta kolera. Hauek denak jende pilaketengatik transmititzen ziren askotan horren azkar. Osasun publikoak baldintza hauek hobetu eta jendea sendatzeko sortu ziren, higiene baldintzak, ur hornikuntza janari bakteriarik gabeko janaria eskaintzea bultzatzen zuen.

Hortik aurrera 1851. urtean Osasun Biltzarra ospatu zen eta OME (Osasunaren Mundu Erakundea)  taldea eratu zuten. Talde hau sortu zutenean jendearen bultzada jaso zuten eta  osasuna baldintzatzen zuten hainbat faktore hobetzearen alde lan egin ondoren, hobekuntzak izaten hasi ziren.

Denbora pasa ahala, garaiak guztiz aldatu dira. Orain erraztasun handiagoak ditugu, baldintza hobeak denean, teknologiak ere bidea errazten digu eta horregatik esan genezake errazagoa dela bizia orain, orain dela urte batzuk baino. Hala ere, gauzak aldatzen joango dira uneoro eta hobekuntzak izaten jarraituko dugu.

Se necesita un Estado de Bienestar para el siglo XXI[12]

Argazkian ageri den pertsona, bere ezintasunengatik edo arazoengatik lotuta dagoela ikus dezakegu eta libre izateko guk gure barnean sortu ditugun traumak eta beldurrekin bukatzeko begiak ireki eta soka hori poliki-poliki askatzen ikasi behar dugu, ditugun beldurrak

alde batera utziz bokazio eta pazientziaz hartuz eta helburu berrien bila joanez. Ongizate oso batera iristeko lehenik bakoitzaren ongizateari begiratu behar zaio. Ongizate txiki bat duten pertsona asko elkartuz gero, ongizate handiagoa duen mundu bat egin dezakegulako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Cabeza, Manuel Cuenca. (2012-12-31). Aisiazko Ikaskuntzak hainbat ikuspegitatik. Universidad de Deusto ISBN 978-84-9830-366-7. (Noiz kontsultatua: 2021-04-23).
  2. r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01e00000fe4e66771ba470b8d4a0e78f58078568. «Bizimodu Osasuntsua - Osasuna Saila - Eusko Jaurlaritza» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  3. (Gaztelaniaz) «Los servicios de salud mental se están viendo perturbados por la COVID-19 en la ‎mayoría de los países, según un estudio de la OMS» www.who.int (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  4. JARDUERA FISIKOA ETA ONGIZATE PSIKIKOA - GRAL Petrirena.pdf (7.orria)
  5. (Gaztelaniaz) «Los servicios de salud mental se están viendo perturbados por la COVID-19 en la ‎mayoría de los países, según un estudio de la OMS» www.who.int (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  6. «It’s not just about child mortality, life expectancy improved at all ages» Our World in Data (Noiz kontsultatua: 2021-04-23).
  7. «Change in maternal mortality ratio from 1990 to 2015» Our World in Data (Noiz kontsultatua: 2021-04-23).
  8. «Maternal mortality ratio vs GDP per capita» Our World in Data (Noiz kontsultatua: 2021-04-23).
  9. (Gaztelaniaz) Romero, Sarah. (2017-05-23). «¿Cuáles son los países con la mejor asistencia sanitaria?» MuyInteresante.es (Noiz kontsultatua: 2021-04-23).
  10. (Ingelesez) «Evolución del concepto de salud timeline.» Timetoast (Noiz kontsultatua: 2021-04-23).
  11. Sánchez, Carlos Roque. (2015-10-11). «Enroque de ciencia: 'Ciencia y caridad', 1897» Enroque de ciencia (Noiz kontsultatua: 2021-04-23).
  12. (Gaztelaniaz) «Se necesita un Estado de Bienestar para el siglo XXI - LA NACION» La Nación ISSN 0325-0946. (Noiz kontsultatua: 2021-04-23).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]