Euskal Herriko Garapen Kontseilua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Garapen Kontseilua» orritik birbideratua)
Euskal Herriko Garapen Kontseilua
Datuak
Motaerakunde publikoa
HerrialdeaFrantzia
Historia
Sorrera1994
webgune ofiziala
Paxkal Indo, elkarteko lehendakaria 2019tik.

Euskal Herriko Garapen Kontseilua (frantsesez Conseil de Développement du Pays Basque) Ipar Euskal Herriko elkarte berezia da, eztabaidagune edo ideien laborategi gisa funtzionatzen duena. Ipar Euskal Herriaren garapen orokorra, osoa eta antolatua, lurralde antolaketa eta mugaren bi aldeetako lankidetza ditu helburu.[1] [2][3]

Ideiak eta proposamen zehatzak igortzen dizkio Euskal Herriko Hautetsien Kontseiluari. Proposamen gauzagarrien egile izan nahi du egiturak, lurraldearen etorkizunaz eztabaida publikoa biziaraziz, Euskal Elkargoko politiketan ekarpena eginez eta tokiko eragileak saretuz.

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1994ko uztailean sortu zuten eta Baionan du egoitza. Ramuntxo Kanblong izan zen lehen lehendakaria. Elkarteak lurraldeko egitura nagusiak biltzen ditu, zazpi kolegiotan banatuta (121 kide ziren hasieran):[4]

  • jarduera ekonomikoetako ordezkariak,
  • irakaskuntzaren eta kulturaren alorretako kolegioa,
  • gizarte- eta osasun-jardueren kolegioa,
  • administrazioaren kolegioa,
  • hautetsien kolegioa,
  • adituen kolegioa
  • eta eskubideko kideen kolegioa.
Caroline Phillips.

2017ko aldaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017an aldaketa ulertu gertatu zen antolaketan: Ipar Euskal Herriko instituzionalizazioarekin, gizarte zibilaren eta hautetsien arteko funtzio banaketa ezagutu xuen, eta harrezkero IEHGKk ekarpena egiten du Euskal Hirigune Elkargoaren politika publikoetan.[1]

2020ko irailean abiaturiko atxikimendu kanpaina arrakastatsuaren ondorioz 430 aktorek IEHGKarekin bat egitea deliberatu zuten 2021-2023 epealdirako.[1]

Gazteen egoerari buruzko hiru urteko ikerketa egin eta gero, aho batez bozkatu zuten txostena urtarrilean. Ikerketaren emaitzez gain hainbat proposamen ere aurkeztu zituzten.[5]

Kontseiluko lehendakariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, Paxkal Indo du Garapen Kontseiluko lehendakaria. Caroline Phillips eta Jean-Baptiste Etxeto izan ziren lehenago.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Kazeta.eus. (2021-02-08). «Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseilua indarberriturik» Kazeta.eus (Noiz kontsultatua: 2021-09-24).
  2. Enbata. (2020-11-18). «Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseiluko kide bilaka» Enbata (Noiz kontsultatua: 2021-09-24).
  3. Erremundegi Beloki, Ekhi. (2021-02-09). ««10-15 urteren buruan ikusiko da Garapen Kontseiluaren lana»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-09-24).
  4. Mixel Berhokoirigoin. (2009-04-05). «Pena litzateke Garapen Kontseilua soilik gure teknikari bihurtzea» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-09-24).
  5. «Garapen kontseilua: Iparraldeko gazteriaren egoerari buruzko ikerketa.» euskalirratiak.eus (Noiz kontsultatua: 2021-09-24).