Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Garapen iraunkor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

garapen iraunkorra

Garapen iraunkorra, jasangarria edo sostengagarria garapen mota bat da (ekonomiarena, hiriena, gizartearena eta abarrena), ondorengo belaunaldien garapena eragozten ez duena, baliabide naturalen eta ondarearen kalitatea eta kantitatea gordetzen baititu.

Helburua, hiru zutabe hauek bateratzea da:

Bateratze hau hiru zutabeen edo kontzeptuen arteko harremanean datza. Harreman hau 3 B kontzeptuak dira:

  • Bideragarria (ingurumenaren eta ekonomiaren arteko oreka).
  • Bidezkoa (ekonomiaren eta gizartearen arteko oreka).
  • Bizigarria (gizartearen eta ingurumenaren arteko oreka).

3 B hauek betetzen badira, garapena iraunkorra izango da.

Izenaren inguruan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontzeptu hau izendatzeko Euskaltzaindiak garapen iraunkor terminoa hobetsi du 2004ko urtarrilaren 30ean, frantsesaren bidetik: devéloppement durable (hala ere, Frantzian eztabaida handia piztu da termino egokiena zein den, eta askok devéloppement soutenable darabilte).[1] Izan ere, terminoa ingelesez sortu zen, eta hizkuntza hartan sustainable development du izena kontzeptu honek. Gaztelaniak bide horri jarraitu dio: desarrollo sostenible. Eta euskaraz ere bada bide horretatik sortutako termino bat: garapen sostengagarri.

Euskaraz, hala ere, hainbat adituk eta hiztegigilek garapen jasangarri terminoa darabilte; eta zenbait adituk nahiago dute kudeaketa jasangarri terminoa, haien ustez dena ez baita garapena.

Horiez gain, bada kontzeptu hori izendatzeko erabili den beste aukerarik, hala nola garapen eutsigarri, garapen iraungarri, iraunbidezko garapen eta abar.

Arloak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garapen iraunkor edo jasangarriaren hiru arloko banaketa 1979. urtean proposatu zuen René Passet ekonomialariak.[2] Eztabaida ugari egon da antolaketa honi dagokionez, bai arloak zeintzuk izan behar diren erabakitzeko orduan zein laugarren zutabea ezartzerakoan

Gizartearen garapenaren eta aztarna ekologikoaren arteko harremana.

Ingurumena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizakiaren oinarrizko beharrak, airearen kalitatea eta eskuragarritasuna, ura, janaria eta aterpea, garapen iraunkorraren oinarri ekologikoak dira. Giza garapena beraz, gizakia eta hurbileko ingurune-natural, sozial eta eraikitako ingurunearen[3] arteko harremanaren parte da.

Garapen iraunkorra ingurune natural, aberats eta oparoa bermatzeaz arduratzen da. Ingurunetik eskuratzen diren baliabideen urritasuna kezkagarria den momentutik, gizarteak baliabide-iturriak zainduta, baliabide horiek eskuratzeko plan jasangarri bat prestatu behar du. Hori lortzeko, badaude modu ezberdinak, hala nola, energia-berriztagarrien erabilera eta uraren kontsumo kontrolatua.

Arazoa ondasun naturalaren ustiapena hornikuntza-naturala baino azkarragoa denean dator. Hau da, eskaria asetzeko, baliabide-naturalak, horiek modu naturalean berriz agertzeko behar duten denbora baino azkarragoan hartzea. Egoera horren ondorioa, gizartearen heriotza-tasa handitzea litzateke. Biztanleriak behera egingo luke, ingurumen degradatua egoera egonkor eta jasangarri batera iritsi arte. Egoera horrek aurrera jarraituko balu, giza arrazaren desagertzea eragingo luke.

Baliabide naturalen kontsumoa Ingurumenaren egoera Jasangarritasuna
Ustiapena hornikuntza baino azkarragoa Ingurumenaren degradazioa Ez jasangarria
Ustiapena hornikuntza bezain azkarra Ingurumenaren egonkortasuna Ekonomia egonkorra
Hornikuntza ustiapena baino azkarragoa Ingurumenaren berritzea Jasangarria

Garapen iraunkorra sustatzeko zenbait proiektu jarri dira martxan, adibidetzat, Europako ingurumen ikerketa eta berrikuntza politika dago. Horren helburua, ekonomia eta gizarte-ekologiko baten definizioa eta inplementazioa da. Horizon 2020 programak bultzatua, mundu osora dago zabalik[4], sistema malgu eta itzulgarri bat lortu nahian.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

70. hamarkadan, jasangarritasun kontzeptua, funtsezko ekologia-sistemarekiko ekonomiaren oreka deskribatzeko erabiltzen[5] zen. Arlo askotako zientzialariek The Limits to Growth[6][7] azpimarratu dute, eta ekonomialariek alternatibak aurkeztu dituzte; adibidez, egoera egonkorreko ekonomia,[8] planetan zehar gizarteak duen hedapenaren kezkari izena emateko. 1978. urtean, Edward Barbier ekonomialariak "The Concept of Sustainable Economic Development"[9] ikerketa argitaratu zuen, lan horretan, ingurumenaren kontserbazioaren eta ekonomiaren garapenaren abantailak antzeman eta kontzeptuak elkar indartu zitezkeela adierazi zuen.

Ikerketa ugarik, energia-berriztagarri eta kutsadurarekiko-politika eraginkorrek gizartearen ongizatean eragin zuzena eta positiboa dutela adierazi dute.[10][11][12][13]

"Interpreting Sustainability in Economic Terms" ikerketak hiru oinarri bereiztu zituen arren, Gilbert Rist-ek horren aurka egin zuen. Honela idatzi zuen: "From this angle, 'sustainable development' looks like a cover-up operation. (...) The thing that is meant to be sustained is really 'development".[14] Laburbilduz, garapen iraunkorra aitzakia dela dio eta garapena bera dela jasangarria izan behar dena. Hala ere, "World Bank"-ek ekonomia eta oreka-ekologiko oparoa, biak erlazionatutako kontzeptuak direla, bultzatzen jarraitu du.[15]

Energia eolikoa, energia berriztagarria.

Energia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomiaren barne atala da energiarena. Energia jasangarria da denbora luzean erabili daitekeena eta garbia dena. Energia iturri fosilak eta bioerregaiak munduan gehien erabiliak izan arren, indarra hartzen doazen hidroelektrikak, eguzki energiak eta eolikak gutxiago kutsatzen dute.[16][17] Energia berriztagarriek normaltasuna lortzen duten bitartean, iturri fosilak ordezkatzen ari dira. Aldaketa hori onuragarria da, adibidez ekonomia eta komunitatearen segurtasunaren jasangarritasuna indartzeko.[18]

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garapen iraunkorraren hiru oinarrizko kontzeptuen banaketa ez da nahikoa gaur egungo gizarte konplexua definitzeko. Hori horrela, zenbait erakundek laugarren zutabe bat bultzatu dute "Culture: Fourth Pillar of Sustainable Development" adierazpenarekin, kultura. Dokumentu honek kulturaren eta garapen jasangarriaren arteko erlazioarekiko ikuspuntu ezberdinak aurkezten ditu.[19][20][21]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1968: Erromako Kluba sortu zuten Aurelio Peccei Fiat enpresako administrazio kontseiluko kideak, Alexander King zientzialari eskoziarrak eta beste hainbatek, munduaren garapen eta eboluzioa ikertzeko helburuarekin, batez ere hazkunde globalaren mugak aztertu nahian.

1972: Erromako Klubak txosten bat plazaratu zuen, Hazkundea gelditu? edo Hazkunderako mugak izenekoa (The limits to growth), klubaren enkarguz Massachusetts Institute of Technology erakundeko ikerlariek idatzia. Txosten honek gizadiaren eboluzioaren simulazio informatikoak ematen ditu, baliabide naturalen ustiapenaren arabera, 2100 urtea arte. Txostenak dioenez, orduko hazkunde ekonomikoak jarraituz gero XXI. mendean zehar munduko biztanleria neurrigabeki gutxituko zen, batez ere kutsaduraren handitzea, landa lurren antzutzea eta energia fosilen urritzea dela-eta.

1972: Giza ingurumenari buruzko Nazio Batuen batzarra Stockholmen. Eko-garapena kontzeptua agertu zen, hau da, garapen ekonomikoa ezin dela kontuan hartu horrekin batera gizarte garapenik eta naturaren babesik ez badago. Lehen Lurraren Goi Bilera izan zen. 1970eko hamarkadan, ingurumena munduko ondaretzat hartzen hasi zen, hurrengo belaunaldiei pasarazteko oinarrizko ondarea. Hans Jonas filosofoak ardura hau adierazi zuen Erantzukizun printzipioa liburuan (1979).

1973: Ernst Friedrich Schumacher ekonomialariak Small is beautiful liburu eraginkorra plazaratu zuen, non lehen aldiz kapital naturalaren kontzeptua agertu zen. Horrenbestez, gizateriaren kapital osoa hiru kapital ezberdinen batuketa gisa ulertuko zen, alegia, kapital naturala, kapital soziala eta kapital artifiziala. Gaur egun onartua dago garapen iraunkorrak ezin duela kapital naturala inondik ere murriztu.

1980: Naturaren Kontserbaziorako Nazioarteko Batasuna erakundeak txosten bat plazaratu zuen, Kontserbaziorako estrategia globala. Bertan agertu zen lehen aldiz garapen iraunkorra kontzeptua, ingelesezko sustainable development hitzekin.

1987: Brundtland txostena. Garapen iraunkorra garapen mota bat da, oraingo beharrei erantzuten diena baina ez dituena ondorengo belaunaldienak eragozten. Honi bi kontzeptu atxiki zaizkio: "beharren kontzeptua", batez ere probreenen oinarrizko beharrei lehentasuna ematea, eta gure teknikak eta gizarte organizazioaren "mugek" duten eragina ingurumenaren gaitasunean oraingo eta geroko beharrei erantzuteko.

1992: Rio de Janeiroko Goi Bilera (ekainaren 3tik 14ra). Garapen Iraunkorra kontzeptuaren garrantzia eta hau ezagutarazteko/mediatizatzeko ahalegina. Agenda 21 delakoen sorrera. Brundtland txosteneko definizioa, ingurumenaren babesa eta baliabide naturalen arrazoizko kontsumoa ardatz zuena, aldatu egin zen. Horrela, hiru zutabe edo kontzeptuak agertu ziren, garapen iraunkorraren arabera lortu beharrekoak, beti ere garapen ekonomikoa, gizarte justizia eta ingurumenaren babesa elkarrekin batuz.

2000: Johannesburgoko Goi Bilera (abuztuaren 26tik irailaren 4ra). Estatuburuek, gobernu ordezkariek eta Gobernuz Kanpoko Erakundeek itun bat hitzartu zuten, baliabide naturalen eta bioaniztasunaren babesa bultzatzeko.

2005: Kiotoko protokoloa. Berotegi efektua sortzen duten gas isuriak murrizteko ituna.

2007: Baliko goi-bilera, Kiotoko protokoloa eguneratzeko. AEBek eta Txinak ez zuten itunik sinatu nahi izan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Frantsesez) Developpement Soutenable webgunea.
  2.   Passet, René (1996) L'Économique et Le Vivant Economica (programme ReLIRE) ISBN 9782717831047 . Noiz kontsultatua: 2018-09-28 .
  3. (Ingelesez)  Scerri, Andy; James, Paul (2010-02) «Accounting for sustainability: combining qualitative and quantitative research in developing ‘indicators’ of sustainability» International Journal of Social Research Methodology (1): 41–53 doi:10.1080/13645570902864145 ISSN 1364-5579 . Noiz kontsultatua: 2018-09-28 .
  4. (Ingelesez)  «European Commission - PRESS RELEASES - Press release - Horizon 2020 – the EU's new research and innovation programme» europa.eu . Noiz kontsultatua: 2018-09-28 .
  5.   Simmons, Paul D. (1980-02) «Book Review: III. Historical Theological Studies: The Sustainable Society: Ethics and Economic GrowthThe Sustainable Society: Ethics and Economic Growth, by StiversRobert L.. Philadelphia: Westminster Press, 1976. 225 pp. $5.25.» Review & Expositor (1): 128–128 doi:10.1177/003463738007700131 ISSN 0034-6373 . Noiz kontsultatua: 2018-09-28 .
  6.   The Limits to growth; a report for the Club of Rome's project on the predicament of mankind Universe Books [1972] ISBN 0876631650 PMC 307838 . Noiz kontsultatua: 2018-09-28 .
  7.   H., Meadows, Donella (2004) The limits to growth : the 30-year update Chelsea Green Publishing Company ISBN 1931498512 PMC 54035081 . Noiz kontsultatua: 2018-09-28 .
  8.   Prato, Tony; Daly, Herman E. (1992-05) «Steady State Economics» American Journal of Agricultural Economics (2): 503 doi:10.2307/1242508 ISSN 0002-9092 . Noiz kontsultatua: 2018-09-28 .
  9.   Barbier, Edward B. (1987-06) «The Concept of Sustainable Economic Development» Environmental Conservation (02): 101 doi:10.1017/s0376892900011449 ISSN 0376-8929 . Noiz kontsultatua: 2018-09-28 .
  10.   Ayong Le Kama, Alain D. (2001-12) «Sustainable growth, renewable resources and pollution» Journal of Economic Dynamics and Control (12): 1911–1918 doi:10.1016/s0165-1889(00)00007-5 ISSN 0165-1889 . Noiz kontsultatua: 2018-09-28 .
  11.   Chichilnisky, Graciela; Heal, Geoffrey; Beltratti, Andrea (1995-08) «The Green Golden Rule» Economics Letters (2): 175–179 doi:10.1016/0165-1765(95)00662-y ISSN 0165-1765 . Noiz kontsultatua: 2018-09-28 .
  12.   ENDRESS, LEE H.; ROUMASSET, JAMES A. (1994-09) «Golden Rules for Sustainable Resource Management» Economic Record (210): 267–277 doi:10.1111/j.1475-4932.1994.tb01847.x ISSN 0013-0249 . Noiz kontsultatua: 2018-09-28 .
  13.   Endress, Lee H.; Roumasset, James A.; Zhou, Ting (2005-12) «Sustainable growth with environmental spillovers» Journal of Economic Behavior & Organization (4): 527–547 doi:10.1016/j.jebo.2004.09.003 ISSN 0167-2681 . Noiz kontsultatua: 2018-09-28 .
  14.   «Artistic EffortsArtistic EffortsLindzeyG.ThompsonR. F., & SpringB.Psychology(3rd ed.). New York: Worth, 1988, 734 + xvii pp.Artistic EffortsBuckS. L.Study guide to accompany Psychology(3rd ed.). New York: Worth, 1988.Artistic EffortsInstructor's resource manual to accompany Psychology(3rd ed.). New York: Worth, 1988.Artistic EffortsNorrisJ., & MorrisonD. Test bank to accompany Psychology(3rd ed.). New York: Worth, 1988.» Teaching of Psychology (4): 232–233 1989-12 doi:10.1207/s15328023top1604_19 ISSN 0098-6283 . Noiz kontsultatua: 2018-09-28 .
  15.   Castillo, Daniel P. (2016-05-12) «Integral Ecology as a Liberationist Concept» Theological Studies (2): 353–376 doi:10.1177/0040563916635781 ISSN 0040-5639 . Noiz kontsultatua: 2018-09-28 .
  16. (Ingelesez)  Doyle, Environment Correspondent Alister «Biofuels cause pollution, not as green as thought - study» U.S. . Noiz kontsultatua: 2018-09-28 .
  17.   Fainstein, Susan S. (2000-03) «New Directions in Planning Theory» Urban Affairs Review (4): 451–478 doi:10.1177/107808740003500401 ISSN 1078-0874 . Noiz kontsultatua: 2018-09-28 .
  18.   Campbell, Scott (1996-09-30) «Green Cities, Growing Cities, Just Cities?: Urban Planning and the Contradictions of Sustainable Development» Journal of the American Planning Association (3): 296–312 doi:10.1080/01944369608975696 ISSN 0194-4363 . Noiz kontsultatua: 2018-09-28 .
  19.   United Cities And Local Governments, Committee on Culture of (2011-03-08) «United Cities and Local Governments (UCLG) Policy Statement: 'Culture: Fourth Pillar of Sustainable Development'» Culture and Local Governance (1): 161 doi:10.18192/clg-cgl.v3i1.194 ISSN 1911-7469 . Noiz kontsultatua: 2018-09-28 .
  20. (Ingelesez)  «Principles for a Positive Urban Future» UCLG - United Cities and Local Governments . Noiz kontsultatua: 2018-09-28 .
  21. (Ingelesez)  James, Paul Assessing Cultural Sustainability: Agenda 21 for Culture . Noiz kontsultatua: 2018-09-28 .

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Garapen iraunkor