Garapen txikieneko herrialdeak
Garapen txikiko edo gutxi garatutako herrialdeak, garapen ekonomiko eta sozial maila baxua duten nazioak dira. Herrialde hauek, oro har, diru-sarrera baxuak, industrializazio-maila mugatua, azpiegitura ahulak, zerbitzu publiko gutxi eta bizi-kalitate txikiagoa dutenak dira. Horren ondorioz, biztanleriaren zati handi batek pobrezia, osasun arazoak eta hezkuntza maila eskasa dute. [1]
Garapen txikieneko herrialdeen sorrera eta sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kontzeptu hau XX. mendearen erdialdean sortu zen, Bigarren Mundu Gerraren ondoren, mundua bi bloke nagusietan banatu zenean: Batetik, herrialde kapitalistak zeuden, Lehen Mundua deiturikoa eta herrialde sozialistak, Bigarren Mundua. Testuinguru horretan, hirugarren multzo bat geratu zen. Talde hau osatzen zuten herrialdeak garapen ekonomiko txikikoak ziren, independentzia lortu berri zutenak edo baliabide propioak garatzeko zailtasunak zituztenak, herrialde garatuen menpekotasun handia izanik. Hortaz, herrialde talde honi “Hirugarren Mundua” edo “garapen txikiko edo azpigaratutako herrialdeak” terminoa erabiltzen hasi zitzaion. Gaur egun termino hauek neurri batean saihesten dira, eta “garapen bidean dauden herrialdeak” edota “Hego Globala” bezalako kontzeptuak erabiltzen dira. [2]
Hori esanda, garapen txikiko herrialde gehienak Afrika eta Asiako hegoaldean kokatu arren, gaur egungo munduan kontinente guztietan aurki daitezke, esaterako Latinoamerikako eta Karibeko zenbait herrialdeetan. [3]
Herrialdeen sailkapena egiteko erakunde bakoitzak bere irizpide propioak erabiltzen ditu. Erakunde garrantzitsuenak Nazio Batuen Erakundea, Munduko Bankua eta Nazioarteko Diru Funtsa dira, eta herrialdeen sailkapenerako gehien erabilitako adierazleak BPG per cápita eta Giza Garapen Indizea (GHI) dira. [3]
Nazio Batuen Erakundearen Giza Garapen Indizea aztertuz gero, garapen maila txikieneko herrialdeak ondorengoak dira: Hego Sudan, Somalia, Afrika Erdialdeko Errepublika, Chad, Niger, Mali, Burundi, Burkina Faso, Sierra Leone eta Yemen. Herrialde hauek Giza Indize oso baxua dute, 0,5 baino baxuagoa, 0tik 1erainoko eskala batean. Indize hau herrialde baten garapen maila neurtzeko erabiltzen da, faktore ekonomikoez gain (BPG), osasuna eta hezkuntza-maila kontuan hartuz.[3]
Hori esanda, herrialde bakoitzaren faktore historiko, ekonomiko eta ingurumenekoek garapena baldintzatu dute, modu positiboan nazio garatuen kasuan, eta modu negatiboan herrialde azpigaratuei dagokienez.[2]
Garapen Iraunkorreko Helburuak herrialde azpigaratuetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herrialdeen garapena sustatzeko eta kontrolatzeko, Garapen Iraunkorreko Helburuak funtsezkoak dira. Herrialde bat garatuta dagoela ziurtatzeko, 17 helburu hauen eskakizunak bete behar dira. Herrialde baten 17 arlo kontuan hartzen dituzte, hainbat aspekturen arabera neurtzen dute herrialdeen garapena. Helburu sorta honekin herrialde baten pobrezia baita desberdintasunak (genero, diru-sarrera, lan-baldintzetan... etab.) ezabatzea lortu nahi da.[4][5]
Helburu hauek lortzeko irizpideak 15 urteko aurreikuspenarekin argitaratzen dira. Denbora tarte horretan, politika ekonomiko edota sozialak ezarri egiten dira, herrialde batean dagoeneko egoera hobetzeko eta garapena bultzatzeko nahian.[4]
Herrialde azpigaratuek garapen helburu hauek lortzeko zailtasunak izan ohi dituzte. Izan ere, azken urteetan emandako zenbait gertaera arriskuan jarri zuen herrialde azpigaratuen garapenerako bidea.[4][5]

Aurrean aipatutako gertakariak honako hauek dira:
- BPG per cápita beste herrialde garatuetan baino askoz gutxiago hazi zen. Hain zuzen ere, herrialde garatuen erdia hazi zen azpigaratutako herrialdeetan.
- Hezkuntza sisteman, desberdintasunak ere badaude. Irakaskuntzaren kalitatea zeharo baxua izan ohi da. Alfabetatze-tasetan ikusgai dagoen emaitza da hau.
- Lan arloan, emakume-gizon arteko desberdintasun ugari nabarmentzen dira, soldata edota lan-postuaren mailan.
- Osasun arloan, desberdintasuna nabaria da ere. Izan ere, umeei jarritako txertoen kopurua baxu mantendu da urteetan zehar.
- Krisi klimatikoa herrialde baten garapenean eragina duen faktorea da ere, natura eta biodibertsitatea zuzenki kaltetzen.[4][5]
Honen aurrean, funtsezkoa da erakundeen parte-hartzea, finantzazio iturri gisa edota baita garrantzia administratiboa hartzeko garatutako herrialdeen aurrean ere. [4]
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Ramírez, Héctor E.. (2008). «Desarrollo, subdesarrollo y teorías del desarrollo en la perspectiva de la geografía crítica» Revista Escuela de Historia (Universidad Nacional de Salta. Facultad de Humanidades. Escuela de Historia).
- 1 2 «Shibboleth Authentication Request» ehu.idm.oclc.org (kontsulta data: 2025-12-02).
- 1 2 3 (Ingelesez) Nations, United. Human Development Index. (kontsulta data: 2025-12-02).
- 1 2 3 4 5 (Ingelesez) «Objetivos de Desarrollo Sostenible - aecid.es» aecid.es (kontsulta data: 2025-12-02).
- 1 2 3 González, Raimundo; Valdivia, Victoria. (2017-06-06). «De los Objetivos del Milenio a los Objetivos del Desarrollo Sostenible: la integración de países en vía de desarrollo por medio de la intensificación del uso de las tecnologías» OASIS (25): 149. doi:. ISSN 2346-2132. (kontsulta data: 2025-12-02).