Garate anaiaren etxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Garate anaiaren etxea
Kultura ondasuna
RI-51-0001479. Casa del Hermano Garate..jpg
Garate anaiaren etxearen irudia.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Azpeitia
Koordenatuak 43° 10′ 22″ N, 2° 16′ 55″ W / 43.1728617443°N,2.28189983435°W / 43.1728617443; -2.28189983435Koordenatuak: 43° 10′ 22″ N, 2° 16′ 55″ W / 43.1728617443°N,2.28189983435°W / 43.1728617443; -2.28189983435
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVI. mendea
Ondarea
BIC RI-51-0001479
61

Garate anaiaren etxea edota Errekarte baserria Gipuzkoako Azpeitia udalerrian dagoen eraikin bat da. Loiolako Santutegitik hurbil dago, Aizpuru auzora doan bidearen hasieran.

Anaia Frantzisko Garate jesuita dohatsua (Juan Pablo II.ak 1985an beatifikatua) bertan jaio zen 1857an. Gaur egun, bertan, Deustuko Unibertsitatean urte luzetan atezain izan zenaren oroimenez irekitako museo-santutegi txikia dago.

Eraikina ohiko baserri gipuzkoarra da. Behe solairuan sukaldea, ukuilua eta bodega txiki bat daude, bi logelarekin batera. Eraikina museo bilakatzean kapera txiki bat jarri zen garai bateko ukuiluan. Lehen solairuan jangela eta logela nagusiak daude, hauetako batean jaio zen Frantzisko Garate Anaia 1857an. Logela hauen aldamenean lastategia aurkitzen da, kanpotik ere irisgarria dena, bidearen altuera berdinera gelditzen baita. Lastategi honen azpian aurkitzen da ukuilua eta tranpa baten bitartez lotzen dira, lastoa animaliei bota ahal izateko[1].

1964ean Gipuzkoako kultura ondasun bezala izendatua izan zen.

Garate Anaiaren Etxea


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Garate anaiaren etxea Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Santuario de Loyola Caserío Beato Gárate.» web.archive.org 2008-09-08 . Noiz kontsultatua: 2019-09-11.