Edukira joan

Garazi Kamio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Garazi Kamio

(2012)
Bizitza
JaiotzaAndoain1979ko irailaren 21a (45 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Facebook: garazi.kamio.5 Literaturaren Zubitegia: 870 Edit the value on Wikidata

Garazi Kamio Anduaga (Andoain, Gipuzkoa, 1979ko irailaren 21a) euskal kazetaria, irakaslea eta idazlea da. 2011 urteko Igartza saria irabazi zuen, Beste norbaiten zapatak lanarekin.

2013an XIII. Augustin Zubikarai Saria eskuratu zuen, "Orube abandonatuak" lanarekin.[1]

Garazi Kamio Ikus-entzunezko komunikazioan lizentziaduna da, eta arlo horretan egin du lan Sautrela telebista saioko erredaktore edo Berria egunkariako Matraka gehigarrian, besteak beste. Igartza Beka Saria eskuratu zuen. Eta sari hori izan zen `Beste norbaiten zapatak´ (Elkar, 2012) liburuko zortzi ipuinen pizgarri nagusi.

  • Berria egunkarian hainbat zutabe idatzi ditu.[2] hala nola, "31" izenburua duena.[3]
  • Orube abandonatuak, Elkar 2014, Augustin Zubikarai Beka-saria
  • Bideguretzeko larritasunak, 2012
  • Beste norbaiten zapatak, 2012, Igartza Beka-saria

Igartza beka-saria: Beste norbaiten zapatak (2012)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012an Beste norbaiten zapatak (Elkar 2012) izeneko narrazio liburua plazaratu zuen. Eguneroko kontuak, ustez txikikeriak direnak, hartu zituen mintzagai. Eta uneko pertsonaiak, ustez gu bezain normalak direnak, gorpuztu istorio horien bueltan. Igartza Beka Saria eskuratu zuen lan hori osatzeko.[4]

Garazi Kamiok uste du bakoitzak badituela «bere istorio propioak», besteentzat, agian, «huskeriak» direnak. Baina kontu horiek kontatzeko gogoa zuen, eta Beste norbaiten zapatak (Elkar) ipuin liburua idatzi du, «beste norbaiten zapatetan jartzeko gaitasuna ba ote dugun» frogatu nahi zuelako. Bidegurutzean dauden pertsonak dira liburukoak, «beste horiek», eta bidegurutzean, zirt edo zart egin beharraren ondorioz, egonezina sortzen da. Kamioren aurreneko liburua izan zen, «lehen haurra», eta 2010ean irabazitako Igartza Sariaren bultzadarekin kaleratu zuen.

Xabier Mendiguren Elkarreko editoreak, Donostian egindako aurkezpenean hauxe esan zuen:

Liburuaren izenburuak berak larritasuna sortzen du. Batetik, iradokitzen zaigu idazleak baduela beste batzuen barruan sartzeko gaitasuna. Eta bestetik, batzuetan baino ez zaizkigula zapata horiek ondo egokituko. Horregatik, sortzen du desosegu bat irakurleengan. Kamiok ipuin kontalari bat dauka barruan . Eta sortzen dituen pertsonaiek erreakzio bat eragiten dute irakurlearengan, sinesgarriak direlako. Baina ez dira zu zeu pertsonaia horrekin identifikatzeko modukoak, ez, distantzia bat hartuta bezala aurkezten baititu. Begiratzaile ona da Kamio. Besteoi oharkabean pasatzen zaizkigun gauzei erreparatzen die, beharbada, kazetari lan egin duelako. Kazetaria behatzailea da, eta horrek lagundu dezake idazterakoan.[4]

Kamiok izenburua aldatu zion, Gerizpeko panpinak baitzen hasiera batean. Castillo Suarez poetaren poema baten izenburua hartuta jarri zitzaion Beste norbaiten zapatak izenburu berria. Egilearen erreferentzietako batzuk Suarez bera, Leire Bilbao, Eider Rodriguez eta Joseba Sarrionandia dira, besteak beste.[4]

Agustin Zubikarai beka-saria: Orube abandonatuak (2013)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013an Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak elkarrekin antolatzen duten Augustin Zubikarai sarian Garazi Kamio nagusitu zen eta beka lortu zuen. Hogeita hamabost lan aurkeztu zirenaurten, ordura arteko kopururik handiena eta horien artean Kamioren proposamena aukeratu zuen Leire Bilbao, Xabier Mendiguren eta Ana Urkizak osaturiko epaimahaiak. Bederatzi urtez nobela laburrentzako lehiaketa izan zena, 2010ean formatuz aldatu eta nobelak sortzeko beka bihurtu zen Augustin Zubikarai saria. Aurreko irabazleak, Joxean Agirreren “Zwei Frauen (Bi emakume)”, Itxaso Araqueren “Damutzen ez direnak” eta berehala aurkeztekoa den Garbiñe Ubedaren “Hobe isilik” sortu ziren laguntza horri esker. Lortutako bekari esker, handik gutxira, Garazi Kamiok "Orube abandonatuak" argitaratu zuen.[4]

Sariak eta aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2011 urteko Igartza saria irabazi zuen, Beste norbaiten zapatak (2012) liburua argitaratu zuen.
  • 2013an XIII. Augustin Zubikarai saria eskuratu zuen, "Orube abandonatuak" (2014) liburua argitaratu zuen

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Saioa Alkaiza Guallar, «Hiru dosi bakardade», Berria, 2014-11-26
  2. Kamio, Garazi. «Garazi Kamio» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-09-21).
  3. Kamio, Garazi. «31» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-09-21).
  4. a b c d «Garazi Kamio - Euskal idazleen elkartea» idazleak.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-21).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]