Gardata

Koordenatuak: 43°21′50″N 2°31′04″W / 43.36381743°N 2.51780469°W / 43.36381743; -2.51780469
Wikipedia, Entziklopedia askea
Gardata
gune populatua
Administrazioa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
Bizkaiko eskualdeaLea-Artibai
UdalerriaIspaster
Geografia
Koordenatuak43°21′50″N 2°31′04″W / 43.36381743°N 2.51780469°W / 43.36381743; -2.51780469
Map
Demografia

Gardata Ispasterko auzoa da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artika izeneko auzune zabalaren parte bada ere, Gardatako baserri multzoak izaera propioa du gutxienez XV. mendetik, agiriek erakusten dutenez. Gaur egunean, Ispasterko udal agirietan auzunea "Artika-Gardata" izendatu ohi da.[1] Euskaltzaindiaren EODAn Gardata-Artika ageri da[2]. Auzune horiei eta Kurtziagakoari zerbitzatzeko, 20. mendean auzo-eskola egon zen Gardatan; etxe berriztua hantxe da 21. mendean ere.

Gardata ondoko dolina batean, Armintxeko kobazuloarekin bat egiten duen leize nagusietako bat dago, labar-arte aztarnategia suntsitzen ari den uholdeen arazoarekin zerikusi zuzena duena.[3]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Demografia eta biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 93 biztanle ditu.

Gardatako biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
96 97 99 97 98 93 89 93

Bestelako jakingarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historian zehar Lekeitioko herrian bertako txakolinaren salerosketa sustatzeko neurri protekzionistak hartu izan dira behin baino gehiagotan: herriko erreserbak amaitu arte, ezin izaten zen herrian kanpoko ardoa saldu. Hori zela eta, garai batean herriaren irteera guztietan tabernak egon ziren; haietako bat Gardatan.[1]

Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, Mikel Laboa bere familiarekin (ama eta zazpi anai-arrebak) Gardatan errefuxiatua egon zen urte eta erdiz, Juli Zeberio etxeko neskamearen familiaren etxean.[4] Artean Mikelek hiru bat urte baino ez zituen arren, bertako jendearen hizkeraren doinua bizitza osoan oroituko zuen, Lekeitioak izeneko kantu-bilduma sortzeraino.[5]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  1. a b 1914-, Zubikarai, Augustin,. (1987). Ipazter. J. Fernandez Egiguren PMC 33157357. (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).
  2. «EODA - Bilaketa - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-30).
  3. Ades. (2018-12-17). «El arte rupestre de la Cueva de Armintxe en grave riesgo de inundación» Albisteak (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).
  4. [https://gara.naiz.eus/paperezkoa/20081202/109785/es/Lo-que-hago-no-es-transgradir-es-sacar-que-tengo «�Lo que hago no es transgredir, es sacar lo que tengo� - GARA»] gara.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).
  5. Zabala, Juan Luis. «Orain mitoa da, betiko» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).