Gardoš dorrea

Koordenatuak: 44°50′54″N 20°24′35″E / 44.84833°N 20.40975°E / 44.84833; 20.40975
Wikipedia, Entziklopedia askea
Gardoš dorrea
Kokapena
Estatu burujabe Serbia
Serbiaren banaketa administratiboaCity of Belgrade
Hiria Belgrad
Koordenatuak44°50′54″N 20°24′35″E / 44.84833°N 20.40975°E / 44.84833; 20.40975
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1896ko abuztuaren 5a
Arkitektura
Dimentsioak36 (altuera) m
Ondarea
Webgune ofiziala

Gardoš dorrea (Serbieraz: Кула на Гардошу) Serbiako hiriburua den Belgrad hirian eraikitako dorre ezaguna da. 1896ko abuztuaren 20an inauguratu zen. Monumentu honekin Austria-Hungariako Inperioak Panoniako haranean herri hungariarraren lehen herriaren milaurte muga ospatu nahi zuten. Dorrea Zemun gotorlekuaren erorkinen erdian dago eta horrek berez babes berezia ematen dio; kultura monumentua bezala ere babestuta dago, bestetik.[1] Bertatik Belgrad hiriaren ikuspegi oso ona dago.[2]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dorreak 36 metro ditu eta estilo desberdinak konbinatzen ditu. Behatoki naturala da eta urtetan Belgradoko suhiltzaileek horretarako erabili izan dute. Dorrea Erdi Aroko gotorleku baten erorkinen gainean eraikia dago. Toki horretan, 440 urte dorrea eraiki aurretik, Janos Hunyadi (1441-1446), Transilvaniako voivoda, hil zen.

Serbia Austria-Hungariako Inperioan zegoen eraiki zenean eta dorrea arkitekto hungariarrek proiektatu zuten. 1896ko abuztuaren 5ean bukatu zen eta 15 egun geroago inauguratu zen. 1914an, Lehen mundu gerran, dorrea oso kaltetua izan zen. Gerra bukatu ondoren zaharberritua izan zen; 1962an ere berriro zaharberritua izan zen. 2010ean, dorretik gertu, III. mendeko gorpuzkinak aurkitu zituzten.[3] Gaur egun erreklamo turistikoa bihurtu da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .
  2. .
  3. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gardoš dorrea
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gardoš dorrea