Garfield

Wikipedia, Entziklopedia askea
 Garfield
Jatorria
Sortzailea(k)Jim Davis (en) Itzuli
Egilea(k)Jim Davis (en) Itzuli
Argitaratze-data1978
IzenburuaGarfield
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Ekoizpen lekuaMuncie (Indiana)
ArgitaletxeaRandom House
Ezaugarriak
Hizkuntzaingelesa
Emanaldia
Hasiera-data1978ko ekainaren 19a
Fikzioa
Fikzio-unibertsoaGarfield universe (en) Itzuli
garfield.com

Garfield 1978an Jim Davis estatubatuar komikigileak sortutako egunkariko komiki tira bat da. Komikiaren protagonista nagusia izen bereko Garfield katu ilegorri, ziniko eta patxadatsua da, gainontzeko pertsonaia nagusiak Odie txakur zintzo baina zeharo xalo eta ergeltxoa, eta bien jabea den Jon Arbuckle gizon gazte ezkongabe eta maiz axolakabea. Davisen esanetan, Katuari izena bere aitona James Garfield Davis deitzen zelako ipini zion, azken honek era berean bataio izena AEBtako James A. Garfield presidentearen omenez jaso omen zuen.

Garfieldek jan eta lo besterik ez du egiten. Bere jaki gogokoena lasagna da. Komikiaren istorioetan bere ingurukoekiko mespetxuzko iritzia izan ohi du, bai eta izaera berekoi eta zorrotza ere. Astelehenak eta saguak jatea gorrotatzen du, bere jokaera katua izateko ezohikoa, sibarita eta oso gizatiarra da.

Komiki honetan oinarrituz Garfield and Friends ("Garfield eta Adiskidea", 1988-1994) marrazki bizidunetako telesailaz gain bi film burutu dira, Garfield: The Movie ("Garfield: Filma", 2004) eta Garfield: A Tail of Two Kitties ("Garfield: Bi Katemeen Ipuina", 2006). Guztietan oinarrituz merkatal produktu ugari atera eta salgai jarri dira, gaur egun bere komiki tirak mundu osoko bi milatik gora egunkaritan argitaratzen dira.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]