Garibaldi plaza
Garibaldi plaza | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Mexiko |
Federative entity of Mexico | Mexiko Hiria |
Koordenatuak | 19°26′26″N 99°08′20″W / 19.4406°N 99.1389°W |
Historia eta erabilera | |
Izenaren jatorria | Giuseppe Garibaldi II (en) |
Garibaldi plaza Mexiko Hiriko Hirigune Historikoaren iparraldean dago, La Lagunilla auzoan, Lázaro Cárdenas ardatz nagusiaren gainean eta Allende, Peruko Errepublika eta Ekuadorko Errepublika kaleetan; Tepito auzoarekin muga egiten du.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garai kolonialetan plazaren izena Jarín plazatxoa izan zen. Geroago, 1871. urtetik, Baratillo plaza izan zen. 1921ean Independentziaren urtemuga ospatu zen eta orduan eman zitzaion egungo izena. Arrazoia Giuseppe Garibaldiren biloba, José “Peppino” Garibaldi, 1911an Mexikoko Iraultzan Francisco I. Maderoren alde borrokatu zuela gogorarazteko izan zen.[1]
1923 inguruan, Garibaldi plaza zaharrean, denda txikiak, azoka bat, pulke denda bat eta Juan Hernández Ibarraren "Tenampa" izeneko kantina bat zeuden.[2] Bertan aurkeztu zen lehen aldiz Concepción Andradek zuzendutako "Mariachi Coculense" taldea. Hortik aurrera, Garibaldi plaza ezagutzera eman zen folklore-taldeak entzutera joateko, bereziki mariatxiak eta Jaliscoko eta Mexikoko haraneko gastronomia tipikoa dastatzeko.
Turismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mariatxi taldeek, iparraldeko taldeek, hirukote erromantikoek eta musika talde verakruzarrek egiten dute ezagun, beren janzkera tipikoa jantzita eta beren musika-tresnekin hornituta. Urte askoan, mariatxi bat lortzeko aukera eskaini du plaza honek. Azken urteetan, delinkuentzia dela eta, ospe txarra hartu du.[3] Azaroaren 22an, plazan musikarien zaindaria den santa Zezilia Erromakoaren festa ospatzen da.[4]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Musikariak kontratu bat itxoiten.
-
Agaveak plazan.
-
Mariachiri monumentua.
-
Terrazak.
-
Mariatxiak "Las Mañanitas" abesten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.infobae.com/america/mexico/2022/09/04/plaza-garibaldi-el-revolucionario-extranjero-por-el-que-lleva-ese-nombre-el-iconico-lugar-de-la-cdmx/
- ↑ https://www.mexicodesconocido.com.mx/plaza-garibaldi-mejores-cantinas-y-pulquerias.html
- ↑ https://www.youtube.com/watch?v=Ay-b8pLJ25I
- ↑ https://web.archive.org/web/20221201093318/https://www.revistabuenviaje.com/conocemexico/destinos/df/garibaldi/plazagaribaldi.php
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Bideoa Youtuben.