Zaintzaile-etxola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Garita» orritik birbideratua)
Ttattola bat San Migel gotorlekuan, Ciudad de Campeche, Mexiko.

Zaintzaile-etxola, ttattola edo garita arkitektura militarreko dorre txiki bat da; kanoi-zuloak edo gezilehioak dituen dorre txiki bat da, orokorrean gotorleku bateko kanporago dagoen angelu batean kokatua eta zaintzailea babesteko eginkizuna du.

Erdi Aroko gotorlekuen zaharrenetan bazeuden ttattolak, eta, ustez, hasierakoak, zurezkoak ziren, matakanak bezalakoak; gerratean jartzen zituzten.

Gaur egun, izen bera dute nazioarteko mugen sarreran erabilitakoak, esaterako, San Ysidro Tijuanako Garita, Mexiko eta AEB artekoa.

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]