Garlic Gazteren infernua
Garlic Gazteren infernua | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1989 |
Izenburua | ドラゴンボールZ |
Jatorrizko hizkuntza | japoniera |
Jatorrizko herrialdea | Japonia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo eta direct-to-video (en) ![]() |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | ekintza-filma |
Iraupena | 41 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Telesaila | Dragon Ball (en) ![]() |
Deskribapena | |
Oinarritua | Dragoi Bola |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Daisuke Nishio |
Gidoigilea(k) | Takao Koyama |
Antzezlea(k) | |
Akira Kamiya Hiromi Tsuru Kenji Utsumi Masako Nozawa Mayumi Tanaka Shigeru Chiba (en) ![]() Takeshi Aono (en) ![]() Toshio Furukawa Yukitoshi Hori Mayumi Shō (en) ![]() Kōji Totani (en) ![]() Jōji Yanami (en) ![]() Daisuke Gōri (en) ![]() Kōhei Miyauchi (en) ![]() | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Toei Company (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Shunsuke Kikuchi |
web.archive.org… | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Garlic Gazteren infernua (japonieraz: オラの悟飯をかえせッ!! Ora no Gohan o kaese!! ) Dragoi Bola anime eta mangan oinarrituriko 4. filma da, Dragoi Bola Z-ko lehenengoa. 1989eko Uztailaren 15an estreinatu zen. Filma euskaratua izan da. Gazteleraz Garlic Junior Inmortal izenburua hartu zuen. Beste Filmak bezala, seriearen istorio paraleloa kontatzen da, kasu honetan Raditz Lurrera heldu baino pixka bat lehenagokoa.
Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Duela mende asko, Kami-samak Garlic-ren aurka lehiatu zen Lurraren ahalguztiduna izateko. Honek Garlic-en asmo txarrez ohartu eta Kami-sama aukeratu zuen bere oinordekoa bezala, Garlic Gaztek, guztiz suntsituta, jainkoaren kontra matxinatu zen, baina erbesteratua izan zen. 300 urte ondoren, bere semea Garlic Gazte mendekatzeko bueltatu egin da, Dragoi Bolak biltzea lortzen du eta bere desioa eskatu: betiko bizitza, hots, hilezkorra bilakatzea.
Dragoi Bolak bilatzen ari ziren bitartean, Son Gohan bahitzen dute, bere txanoak 4 izarretako dragoi bola bat baitu, horren ondoren, bere morroi bilakatzen ditu. Etsaia menperatzeko, Satan Txiki eta Son Gokuk indarrak batzen dituzte, baina nahiz eta borroka gogorra eta latza izan, ez dira gai Garlic Gazte garaitzeko azken honek hilezkorra baita. Amaieran Garlic Gaztek eremu hileko zurrunbilo bat zabaltzen du gure lagunak eta Lurra osoa bertan harrapatuak izan daitezen, hau ikusirik, Son Gohan bere haserre eta sumintasun guztia askatzen du, eta bera xurgatua izan beharrean, Gohan-en indar kolpe bati esker Garlic da eremu hilera xurgatua dena, betirako bertan gelditu beharko delarik, hilezkorra baita.
Honen ostean, Gohan konortea galtzen du eta esnatzean Lurraren salbatzailea bere aita, Goku, izan dela uste du.
Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Filmaren pertsonai esklusiboak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Garlic Gazte[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ginger[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ginger (jatorrizko japonieraz ジンジャー Jinjā) Garlic Gaztearen hiru gerlarietako bat da, burrukatzeko bere eskuetatik ezpatak atera ditzakeen begi gorriko deabru berde txikia da. Nikkey-rekin batera hiltzen da Son Goku-ren Kame Hame Ha baten erruz. Bere izena ingeleseko Ginger hitzetik (jatorrizko japonieraz ジンジャー Jinjā) jengibre-tik dator.
Nikkey[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Nikkey (jatorrizko japonieraz ニッキー Nikkī) Garlic Gaztearen hiru gerlarietako bat da, burrukatzeko asmoarekin bere hanketatik ezpatak atera ditzakeen ile zuriko deabrua urdina da. Ginger-ekin batera hiltzen da Son Goku-ren Kame Hame Ha baten erruz. Bere izenaren esanahia (jatorrizko japonieraz Nikki ニッキ) kanela da.
Sancho[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sancho (jatorrizko japonieraz サンショ ) Garlic Gaztearen hiru gerlarietako bat da, hiruretatik handiena. Filmaren hasieran Satan Txiki-ri erasotzeagatik hiltzen da azken honen eskuetan mendeku bezala. Bere izenaren esanahia (jatorrizko japonieraz Sanchō 山椒 ) Sichuan-eko piperbeltza eda.
Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Irekitze abestia (opening)
- "CHA-LA HEAD-CHA-LA" Hironobu Kageyamak konposaturikoa
Erdiko abestia
- "Tenka-ichi Gohan" (jatorrizko japonieraz 天下一ゴハン) Masako Nozawa (Son Gohan- en itzultzailea)
Izte abestia (ending)
- "Detekoi Tobikiri ZENKAI Pawā!" (jatorrizko japonieraz でてこいとびきりZENKAIパワー! ) MANNAk konposaturikoa
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
- 1989ko filmak
- Daisuke Nishiok zuzendutako filmak
- Takao Koyamak idatzitako filmak
- Akira Kamiyak antzeztutako filmak
- Hiromi Tsuruk antzeztutako filmak
- Kenji Utsumik antzeztutako filmak
- Masako Nozawak antzeztutako filmak
- Mayumi Tanakak antzeztutako filmak
- Toshio Furukawak antzeztutako filmak
- Yukitoshi Horik antzeztutako filmak
- Japoniako filmak
- Dragoi Bolako filmak
- Anime filmak
- Euskaratutako filmak
- Hilezkortasuna fikzioan