Garrotxako Sumendi-Lurraldearen Parke Naturala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Garrotxako Sumendi-Lurraldearen Parke Naturala

Catalonia-FagedaDenJorda3.jpg

Map Garrotxa.png
Kokalekua Katalunia Garrotxa, Katalunia
Azalera 150
Sorrera 1982-1985

Garrotxako Sumendi-Lurraldearen Parke Naturala (katalanez Parc Natural de la Zona Volcànica de la Garrotxa) Kataluniako Garrotxa eskualdean dagoen parke natural bat da.

Iberiar penintsulako sumendi eremu garrantzitsuenetako bat da. Denera berrogeiren bat sumendi kono ditu, hauek 100.000-700.000 urte dituztelarik, gainera bertan 10 krater, ongi kontserbatutako 23 kono eta basalto labaz osatutako 20 kolada ere badaude. Orografia, eguzki eta klimak bertako landaredi ugaritasunaren eragina izan dute, edertasun handiko artederreta, harizti eta pagadi ugari daudelarik.

Klima oso hezea du, sarritan klima atlantikoan ohikoak den landaredia duelarik. Bertan ugariena den zuhaitza artederra da. Denera 150 km²-ko azalera du, barnean 11 udalerri eta 28 erreserba natura ditu, naturaren kontserbazioa eta garapen ekonomiko jasangarria uztartu nahi dira, aurre egin behar dien bere arazo larrienak meatzeak, hiri hazkundea eta kontrolik gabeko hondakinak direlarik.

Parke natural honen barnean honako udalerri hauek daude: Castellfollit de la Roca, Mieres, Montagut i Oix, Olot, Les Planes d'Hostoles, Les Preses, Sant Aniol de Finestres, Sant Feliu de Pallerols, Sant Joan les Fonts, Santa Pau eta La Vall de Bianya.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Garrotxako Sumendi-Lurraldearen Parke Naturala Aldatu lotura Wikidatan