Garuntxo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Garuntxoa (morez).

Garuntxoa edo zerebeloa nerbio-sistema zentraleko entzefaloan dagoen organoa da, garunaren atzealdean, azpialdean eta bizkarrezur-erraboilaren gainean. Bere funtzio nagusia gorputzaren oreka mantentzea da, mugimenduak koordinatuz. Halaber, gorputzaren jarrera eta muskuluen mugimenduak kontrolatzen ditu.

Garuntxoak, garunaren antzera, bi hemisferio ditu, bermis izeneko egitura baten bitartez lotuak. Garunaren antzera ere, gai grisa gainaldean dago eta zuria barnealdean; kanpoko gai grisak garuntxoaren kortexa osatzen du.

Nerbio-zuntzezko bala askok lotzen dute garuntxoa entzefaloaren beste egitura batzuekin, eta bizkarrezur-muinarekin ere.

Garuntxoaren zeregin garrantzitsuena gorputzaren mugimenduen koordinazioan datza (nahitako mugimenduak zein erreflexuak). Oreka ere kontrolatzen du. Horretarako guztirako garun-azalaren alde motorearekin lotura estua izaten du.

Zerebeloaren lesioek ez dute paralisi eragiten, baina orekaren galera eta mugimendu zehatzak egiteko ezintasuna dakartzate.

Jatorri enbriologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erronboentzefalotik metentzefaloa eta mielentzefaloa sortzen dira; metentzefalotik zubia eta garuntxoa sortzen dira.

Garuntxoa entzefalo enborraren atzealdean kokatzen da eta entzefalo enbor eta garuntxoaren artean IV. bentrikulua.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Entzefalo enbor eta garuntxoaren arteko lotura 3 garuntxo pedunkuluren bitartez ematen da.

3 garuntxo pedunkulu daude:

  • Goikoa
[1]Garuntxoa (berdez) eta entzefalo enborra
  • Tartekoa
  • Behekoa

Informazio guztia, bai aferentzia bai eferentziak, garuntxo pedunkuluen bidez garuntxora iritsiko edo hortik aterako da.

Garuntxoa garunaren eremu lobulo-okzipitalaren behealdean kokatzen da. Hainbat bihurgune eta bi hemisferio ditu. Horregatik, garuntxoa garun txikia esan nahi du, garun gehigarri bat dirudielako.

Aipaturiko bihurguneei orritxo edo folia ere deitzen zaie (zeharkako ebaketetan ikusgai).

Garuntxoak, garun kortexak bezala, gai grisa izango du kanpoaldean eta honen sakonean gai zuria egongo da. Gai zurian sartuta nukleo batzuk izango ditugu, sakoneko nukleoak deitzen direnak.

Ebaketa sagitalean, garuntxoa garun lobuluaren behealdean egongo da eta garezurraren atzeko hobian kokatzen da.

Burezurrezko goiko ikuspegian, garuntxoaren denda ikusten da. Hori duramaterrezko xafla bat da garondo lobulua eta garuntxoa banandu egiten dituena eta garondo hezurrera eta harkaitzera lotuta egongo da.

Garuntxoaren dendak zulo bat izango du aurrealdean entzefalo enborra pasa dadin.

Bertatik zain sinuak edo zain zabalguneak pasatuko dira.

Funtzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Garuntxo Aldatu lotura Wikidatan
  • Gorputzaren oreka eta jarrera mantentzea ahalbidetzen du
  • Gorputzaren mugimenduak koordinatzen ditu
  • Intentzio eta ekintzak balioztatzen ditu. Mugimendu bat egin nahi dugunean, batzuetan ez dugu behar bezala egiten; orduan, garuntxoak egin nahi duguna eta egin duguna neurtu eta horren arabera zuzenketak egiten ditu.
  • Ikasketa motorrean parte hartzen du.

Azken urteetan funtzio berriak esleitu zaizkio: kognizio eta prozesu emozionalekin erlazionatzen da gaur egun. Autismoa duten pertsonei erresonantzia magnetiko funtzionala egiterakoan ikusi da garuntxoaren atal batzuk desberdin aktibatzen direla, pertsona osasuntsuekin konparatzen badira.

Antolaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garuntxoa egitura kibildua da (bitxo bola baten modukoa), baina bere deskribapen anatomikoa egitean, ez da horrela kontuan hartzen, zabaldu egiten da eta goitik behera izendatzen da.

Kanpoko ikuspegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpotik ikusita, erdialdeko atal bat du, luzeetarakoa dena eta Vermisa (zizarea latinez) deitzen zaio. Honekiko albokoak hemisferioak dira. Vermisietik hurbilen dagoen hemisferioaren atalari eremu paravermala deitzen zaio.

[2]Garuntxoaren aurreko ikuspegia

Lehen esan bezala, garuntxoak hainbat bihurgune ditu, batzuk sakonagoak eta beste batzuk azalekoagoak. Sakonekoak kontuan hartuta, Vermisak 10 atal dituela esaten da. Zenbaki erromatarrez izendatzen dira, gorengoa I eta azkenengoa X, (animalietan horrela izendatzen dira, baina gizakietan izen propio bat izango du).

Vermiseko atal bakoitzak bere hemisferio atala izango ditu.

Egitura honetan bi atal nagusi daude, garuntxoa 3 ataletan banatzen da:

  • Aurreko lobulua
  • Atzeko lobulua
  • Flokulu-nodulu lobulua

Horien artean arteka batzuk egongo dira:

  • Lehenego arteka: aurreko eta atzeko lobuluen artean.
  • Atze-alboko arteka: atzeko lobulua eta flokulu-nodulu lobuluaren artean
  • Arteka horizontala: goiko ilargierdi eta beheko ilargierdi lobuluaren artean (benetako garuntxoetan asko ikusten da).

Garuntxo pedunkuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garuntxoaren informazio guztia (aferentzia eta eferentzia) garuntxo pedunkuluen bidez iritsi eta ateratzen da.

Loturak:

  • Goiko pedunkulua mesentzefaloarekin lotzen da
  • Erdikoa zubiarekin.
  • Behekoa erraboilarekin.

Tarteko garuntxo pedunkulua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[3]Garuntxoaren atzeko ikuspegia

Tamaina aldetik handiena da, baina homogeneoena, hortik zuntz mota bakarra pasatuko da, zubi garuntxo zuntzak, alegia. Kortexetik datorren informazioa zubi nukleoetan sinapsia egiten du; zubi nukleotik ateratzen diren zuntzak alde kontralateralera doaz eta, tarteko pedunkulura iristen dira.

Aferentziak jasoko ditu, beraz.

Beste bi pedunkuluak heterogeneoagoak dira.

Goiko garuntxo pedunkulua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Informazio desberdina eramango du, baina batez ere eferentea (baina aferentziak ere) izango da. Sakoneko nukleoetatik ateratzen den informazioa eramango du goiko garuntxo pedunkulura.

Beheko garuntxo pedunkulua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Heterogeneoena da. Bi atal ditu:

  • Errestiformea
  • Errestiformoe ondokoa.

Bi atal hauetatik garuntxoaren aferentzia zein eferentziak bidaliko dira.

Garuntxoa barnetik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurretik esan den bezala, garuntxoan gai grisa kanpoaldean dago, kortexa osatuz. Barruan gai zuria dag eta  horren barruan 4 sakoneko nukleo daude, gai grisa izango direnak.

Geruzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garuntxo kortexean, 3 geruza daude (azaletik sakonera):

  • Geruza molekularra
  • Purkinje neuronen geruza.
  • [4]Garuntxoaren goiko ikuspegia
    Bikor geruza.

Neuronak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geruza hauetan bi zelula nagusi daude:

  • Purkinje neuronak (inhibitzaileak, GABA): esku modukoak dira.
    • Soma purkinje geruzan
    • Dendritak molekula geruzara zabaltzen dira abaniko moduan.
    • Axoia beherantz doa sakoneko nukleora, salbuespen batekin.
  • Bikor zelulak (kitzikatzaileak): oso txikiak eta oso paketatua daude.
    • Soma bikor neuronak
    • Axoia gorantz doa eta T forman zabalduko da. Horiei zuntz paraleloak deitzen zaie. Zuntz paralelo horiek hainbat purkinje neuronetan sinapsia egiten du.

Garuntxora heltzen den informazio guztia garuntxora heltzen denean, 2 aferentzia mota ematen ditu:

  • Zuntz igokariak: Beheko olibatik ateratzen dira.
  • Zuntz goroldiotsuak: gainerako eremutik datoz (zubitik, bizkarmuinetik, zubi nukleoetatik…).

Zuntz hauek garuntxora garuntxo pedunkuluetatik sartzen dira eta albokideak emango dituzte sakoneko nukleoetan, baina bere ardatz nagusia kortexera (Purkinje neuronetara) bideratuko da.

  • Zuntz igokoariak zuzenean doaz Purkinje neuronekin sinpatatzera.
  • Zuntz goroldiotsuak bikor neuronetara doaz sinaptatzera eta bikor zelulen zuntz paraleloen bidez gero Purkinje neuronetara doa informazioa.

Beraz, Purkinjeren neuronak beheko olibaren informazioa (zuntz igokarien bidez) eta beste eremu guztietako informazioa (zuntz goroldiotsuen bidez) jasoko dute. Informazio hori guztia integratzen da eta bere axoia sakoneko nukleotara bideratzen du.

Hortaz, sakoneko nukleoak hartuko du informazioa: zuzena aferentzia albokideen bitartez eta prozesatua Purkinje neuronen axoien bitartez.

Informazio hori guztia berriro prozesatzen da sakoneko nukleoetan.

Sakoneko nukleoetan bi motatako neuronak egongo dira:

  • Kitzikatzaileak: goranzko eta beheranzko sistemetarantz bideratzen dira.
  • Inhibitzaileak: beheko olibara. Inhibizio honen bitartez, akasdun mugimenduak inhibitzen dira. Akats bat egotean garuntxoaren kortexak detektatu eta informazioa bidaltzen du beheko olibara burutu nahi zen ekintza hori ez egiteko.

Garuntxora informazio noradrenergiko eta serotonergikoa iritsiko da. Hauek salbuespenak dira eta, beraz, ez dira zuntz goroldiotsuen bidez garuntxora iristen.

Atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garuntxoak atal desberdinak ditu. Bi sailkapen egiten dira: filogenetikoa eta funtzionala.

  • Filogenetikoa: eboluzioan zehar garuntxoaren atal desberdinak nola agertu diren azaltzen du.
    • Paleogaruntxoa:
    • Arkiogaruntxoa. zaharrena
    • Neogaruntxoa: modernoena
  • Funtzionala (guk ikusiko duguna). Atal funtzional bakoitzak bere atal filogenetikoa izango du.
    • Bestibulu garuntxoa: orekarekin erlazionatzen da. Hau filogenetikoan, arkigaruntxoa izango da.
    • Bizkarmuin garuntxoa: informazioa bizkarmuinetik dator. Banaketa filogenetikoan, paleogaruntxoa da
    • Zubi garuntxoa: kortexetik (modu ez zuzenean, zubi nukleoan sinaptatzen duelako). Hau neogaruntxoa izango da.

Aferentzia kortexeko atal batzuetara iristen dira, Pukinjeren eferentziak antzeko kortexetik bidaltzen dira, baina ez dute zertan justo leku berdinetik atera.

Atal funtzional bakoitzak nukleo sakon batzuekin erlazionatuko da. Adibidez, zubi garuntxora iristen diren aferentzia urdinez ikusten diren eremuetara iritsiko. Eferentzia beste leku batzuetatik aterako dira. Horrekin erlazionatuta nukleo sakon bat egongo da, (zubi garuntxoaren kasuan, nukleo horzduna).

Odoleztapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi atalen odoleztapena batera ikusiko dugu oso erlazionaturik baitaude.

Bi orno arteriak zulo magnum-etik sartzen dira eta erraboil zubietako ildoan bat egiten dute arteria basilarra sortuz.

Orno arteriatik:

Arteria basilarretik:

  • Hainbat zeharkako adar zubia odoleztatzeko. Adarrak luzeak edo laburrak izan daitezke.
  • [5]Garuntxoaren beheko ikuspegia
    Garuntxorako adarrak:
    • Aurre beheko garuntxo arteria
    • Goiko garuntxo arteria. Zubi-mesentzefalotako ildo mailan.
    • Atzeko garun arteria. Hau da enbor basilarraren bukaera adarra.

Aurrerago ikusiko dugu hipofisiaren inguruan Willisen poligonoa dagoela, zeina burmuin osoa odoleztatzeko ardatza izango den. Arteria honek poligono horretan parte hartuko du.

Garuntxo arteria hauek garuntxoaz gain entzefalo enborra eta bere bizkarraldeko eremua ere odoleztatuko dute. Klinikan 3 garuntxo arteriak izendatzeko ingelesezko siglak erabiltzen dira:

Arteria bakoitzaren izenak adieraziko du zein atal irrigatzen duen.:

  • Atze beheko garuntxo arteria: garuntxoaren behealdea.
  • Aurre beheko garuntxo arteria: aurre behealdea.
  • Goiko garuntxo arteria: goialdea eta atzealdea. Horretaz gain, IV. bentrikulua ere odoleztatzen du.
  • Arteria basilarra eta bere zeharkako adarrek: zubia
  • Orno arteariak eta atzeko bizkarmuin arteriak: erraboila.

Zain itzulera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Entzefalo enborrean luzetarako eta zeharkako zainak daude:

  • Aurrealdeko zainak arkaitz zainean eta bizkarmuin zainetan drainatuko dira.
  • Atzealdekoak bizkarmuin zainetan eta garun zain nagusian.

Garuntxoaren kasuan, hainbat zain daude paraleloki kokatuta. Horiek, batez ere, zain zabalgune edo sinuetan drainatuko dute. Zain zabalgune hauek garuntxoaren dendan kokatzen dira: zeharkakoa eta zuzena.

Erraien funtzioetan garuntxoak duen eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Azken urteotan ikusi da erraietako informazioa ere heltzen dela garuntxora.
  • Badirudi badagoela hipotalamo eta garuntxoa lotzen dituen traktu bat.
  • Hipotalamoak informazioa hartuko du traktu bakartiaren nukleotik (erraien informazioa) eta garuntxora bideratuko du.
  • Modu honetan, hipotalamo-garuntxo traktuaren bidez helduko da errai informazioa garuntxora.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   , https://www.ehu.eus/eu/web/anatorama/home .
  2.   , https://www.ehu.eus/eu/web/anatorama/home .
  3.   , https://www.ehu.eus/eu/web/anatorama/home .
  4.   , https://www.ehu.eus/eu/web/anatorama/home .
  5.   , https://www.ehu.eus/eu/web/anatorama/home .