Gaspar Melchor de Jovellanos (margolana)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gaspar Melchor de Jovellanos (margolana)
Francisco de Goya y Lucientes - Gaspar Melchor de Jovellanos.jpg
Jatorria
Sortzailea Francisco Goya
Sorrera-urtea 1798
Mugimendua Neoklasizismoa
Ezaugarriak
Materiala(k) olio-pintura eta mihisea
Zabalera 133 zentimetro
Altuera 205 zentimetro
Genero artistikoa erretratua
Egile-eskubideak jabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
Lekua Pradoko Museoa
Bilduma Pradoko Museoa
Inbentarioa P003236

Gaspar Melchor de Jovellanos 1798an Francisco de Goyak egin zuen olio-pintura da. Lanean Jovellanos politikari, idazle eta ekintzaile ilustratua erakusten du. Lanaren dimentsioak hauek dira: 205x133.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaspar Melchor de Jovellanos, Grazia eta Justiziako Ministroa, bere jatorrizko hirian, Gijónen, deserritua egon zen nekazari erreformak eta askatasun ekonomikoa defenditzeagatik. Erretratu hau Goyak Aranjuezen egin zion, 1798an, Jovellanos Madrilera itzuli eta gutxi. Urte bereko abuztuan Jovellanosek postua utzi behar izan zuen bere erreformek sortutako iskanbilaren ondorioz.[1]

Goya eta Jovellanos arteko harreman[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1783an, Jovellanos bera Goyak Salamancako Unibertsitatea Inmaculada ikastetxeko elizaren aldare nagusian hiru margolan egiteko enkarguaren bitartekaria izan zen. Margolan horiek Iberiar Penintsulako Gerra txikituak izango ziren. Bitartekaritza hori eskertzeko Goyak Jovellanosi gaur egun Pradoko Museoan dagoen Andre Mariaren sortze garbiaren zirriborroa oparitu zion.[2]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erretratuan Jovellanos ministro bezala agertzen da, bere lan-mahaiaren aurreran. Argia idazlearen gainean erortzen da; bitartean gela iluntasunean dago, kontraste handia ezarriz. Jovellanosen arropa oso soila da: ez dauzkak kondekoraziorik ezta ere apaingarririk. Protagonista pentsakor ageri da, burua esku batean gainean jarrita. Jarrera horrek XV. mendetik sarritan malenkonia adierazi du; Jovellanos bere lagunen artean "Malenkoniatsua" bezala ezagutzen zuten. Mahai gainean Minervaren eskultura ikus daiteke, arteen eta jakinduriaren jainkosa; bere keinuak, nolabait, Jovellanos babesten du. Jainkosaren ezkutuan Jovellanosek bultzatu zuen Real Instituto Asturiano de Náutica y Mineralogía erakundearen ikurra ikus daiteke. Jovellanos lanean dago eta, horregatik, mahai gainean paperak eta dokumentuak ikusten dira.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]