Gaspard II.a Colignykoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gaspard II.a Colignykoa
Gaspard de Coligny 1517 1572.jpg
Bizitza
Jaiotza Châtillon-Coligny1519ko otsailaren 16a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris1572ko abuztuaren 24a (53 urte)
Heriotza modua gizahilketa (Erailketa)
Familia
Aita Gaspard I de Coligny
Ama Louise de Montmorency
Ezkontidea(k) Charlotte de Laval
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak frantses ertaina
Lanbidea
Lanbidea politikaria eta militarra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Gatazka Frantziako Erlijio Gerrak

Gaspard II.a Colignykoa (Châtillon-sur-Loing, 1519ko otsailaren 16a - Paris, 1572ko abuztuaren 24a) frantziar noble eta amirala izan zen. Frantziako Erlijio Gerretan higanoten buruzagia izan zen.

Gaspard I.a Colignykoa, Frantziako mariskalaren eta Louise Montmorencykoaren semea eta Odet Colignykoa kardinalaren anaia zen. Lehenbiziko hiru Erlijio Gerretan, eta hirugarrenean batez ere, parte hartze garrantzitsua izan zuen. 1569an, Luis I.a Borboi-Condékoa Jarnaceko guduan hil ondoren, oste higanoten buru bilakatu zen. Gerra amaitu ondoren, 1570eko hamarkadaren hasieran eragin handia izan zuen Karlos IX.a erregearengan. Besteak beste, Flandesen, espainiarren aurkako gerran, protestanteen alde esku hartzera bultzatu zuen. 1572ko abuztuaren 22an arkabuzez zauritua izan ondoren, San Bartolome gaueko sarraskiko lehenbiziko hildakoetako bat izan zen[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gaspard II.a Colignykoa Aldatu lotura Wikidatan