Gasteiz-Foronda aireportua
| Gasteiz-Foronda aireportua | |||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Kokapena | |||||||||||||||||||
| Herrialdea | |||||||||||||||||||
| Probintzia | |||||||||||||||||||
| Herria | Gasteiz | ||||||||||||||||||
| Koordenatuak | 42°52′58″N 2°43′28″W / 42.8828°N 2.7244°W | ||||||||||||||||||
![]() | |||||||||||||||||||
| Altitudea | 1.682 ft, itsas mailaren gainetik | ||||||||||||||||||
| Historia eta erabilera | |||||||||||||||||||
| Inaugurazioa | 1980 | ||||||||||||||||||
| Kudeatzailea | |||||||||||||||||||
| Izenaren jatorria | Gasteiz Foronda | ||||||||||||||||||
| Aireportua | |||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||
| Zerbitzu hiria | Gasteiz | ||||||||||||||||||
| Webgune ofiziala | |||||||||||||||||||
Gasteiz-Foronda aireportua — ofizialki Gasteizko aireportua / Aeropuerto de Vitoria — (IATA: VIT, NAZE: LEVT) Euskal Herriko aireportu bat da, Gasteiz udalerriaren iparraldean kokatua, Andetxako eta Forondako herrixken artean. Gasteizko hirigunetik zortzi kilometro iparraldera dago, Altube eta Gasteiz lotzen dituen N-622 autobiaren mendebaldean. 390 hektarea ditu hartuta, 2001eko Aireportuaren Plan Gidariaren arabera.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1970eko hamarkadaren amaieran, Espainiako trantsizioarekin, Eusko Jaurlaritza eratu berriak Gasteiz aukeratu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburu. Horrekin batera, hainbat eraikin ofizial eta azpiegitura ezarri ziren Gasteizen.
Azpiegitura horietako bat aireportua izan zen, 1980ko otsailaren 16an inauguratua.[1] Garai hartan Bilboko aireportuak bizi zuen gehiegizko merkataritza gaien trafikoa arindu nahian, Gasteizko aireportua Euskal Herriko merkantzia trafikoan aireportu nagusia bilakatu zen. Forondako aireportua eraikitzeko, Otatza herria eraitsi zuten 1979ko azaroan, aireko nabigazioaren segurtasuna bermatzearren.[2]
1993. urtetik aurrera, nagusigo posizio hori areagotu egin zen, nazioarteko garraio enpresa batzuk aireportuan ezarri baitziren: DHL, esaterako. Euskal Herrian, merkataritza gaien trafikoan Forondakoa aireporturik garrantzitsuena den arren, bidaiarien hegaldietan Bilbokoa da nagusi, erabat; Gasteizko aireportuak oso bidaiari gutxi zerabiltzan. Horretaz oharturik, 2004an Arabako Foru Aldundiak kostu baxuko hegazkin konpainiak erakartzeko dirulaguntzak onartu zituen. Horrela, urtebete geroago Irlandako Ryanair hegazkin konpainia Gasteizko aireportuan ezarri zen, Gasteiz eta Londres bitarteko hasierako hegaldi batekin.
Ryanairren etorrerak aireportuaren bidaiari trafikoa hirukoiztu zuen, eta 2020ko hamarkadaren lehen erdian 100.000 bidaiarik erabiltzen zuten aireportua urtero. Horrez gain, Arabako Foru Aldundiak Gasteizko autobus geltokiaren eta aireportuaren arteko autobus zerbitzua ezarri zuen, bidaiariak aireportura hurbiltzeko.
2005ean, Euskal Herrian hegazkinez garraiatutako merkantziaren % 90a Forondatik pasatu zen.
2014ko azaroaren 24an, EAEko Jaurlaritzak, Arabako Aldundiak, Gasteizko Udalak eta Arabako Merkataritza Ganberak bat egin zuten aireportua berpiztearen aldeko adierazpenarekin.[3]
Hegaldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Opor garaian eskainitako charter hegaldiez gain, gaur egun hegaldi erregular hauek dabiltza Forondan:
| |
Estatistikak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]![]() |
| Eguneratua: 2025eko urtarrilaren 15a.[4] |
| Urtea | Bidaiariak | Urtea | Bidaiariak |
|---|---|---|---|
| 2001 | 129.102 | 2009 | 39.933 |
| 2002 | 98.962 | 2010 | 42.073 |
| 2003 | 102.328 | 2011 | 28.164 |
| 2004 | 95.094 | 2012 | 24.389 |
| 2005 | 91.594 | 2013 | 6.912 |
| 2006 | 173.605 | 2014 | 7.073 |
| 2007 | 173.878 | 2015 | 11.182 |
| 2008 | 67.818 | 2016 | 36.716 |
Udan eta San Prudentzio jaietan charter hegaldiak jartzen dira. Eusko Jaurlaritza New Yorkerako hegaldi zuzenak jartzeko lanean aritu zen,[5] baina azkenean ez zen lortu.
2012ko urriaren 29an, Helitt Líneas Aereas airelineak Gasteiz eta Bartzelona arteko hegaldiak hasi zituen. Bi hilabete eta erdi geroago, ordea, 2013ko urtarrilaren 13an, bertan behera geratu ziren, eta hiru urtez ez zen hegaldi erregularrik eskaini Forondatik.
Hegaldiak bidaiarien arabera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Postua | Hiria | 2011n | 2012an | Aldaketa | Airelineak |
|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 1.683 | 5.649 | ▲%235,65 | Helitt Líneas Aereas | |
| 2 | 0 | 3.439 | Charter[6] | ||
| 3 | 5.049 | 3.384 | ▼%32,98 | Charter | |
| 4 | 1 | 2.948 | ▲%294700 | Charter[7] | |
| 5 | 170 | 1.981 | ▲%1065,29 | Charter |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Gaurko egunez, "zeru garbiz eta urdinez", inauguratu zuten Foronda» Alea 2023-02-16 (kontsulta data: 2025-08-21).
- ↑ geoEuskadi. (pdf) 01-03 Otaza. (kontsulta data: 2025-07-30).
- ↑ «Foronda suspertzea eskatu dute Jaurlaritzak eta Arabako erakundeek», Orain.eus, 2014-11-24
- ↑ (Gaztelaniaz) AENA formatua = pdf. (kontsulta data: 2025-01-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) Foronda, ya sin vuelos regulares, espera su despegue vía Nueva York. El Mundo (kontsulta data: 2010-02-28).
- ↑ Bilboko Athletic Klubak UEFA Europa Leagueko finala Errumaniara ikustera joandako zaletuak garraiatzeko jarritako charter hegaldiak.
- ↑ Bilboko Athletic Klubak Manchester United taldearen aurka jokatutako UEFA Europa Leagueko partidua ikustera joandako zaletuak garraiatzeko jarritako charter hegaldiak.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Gasteizko aireportua AENAren webgunean. (Gaztelaniaz)

