Edukira joan

Gasteizko harresia

Koordenatuak: 42°51′N 2°40′W / 42.85°N 2.67°W / 42.85; -2.67
Wikipedia, Entziklopedia askea
Gasteizko harresia
Erdi Aroko Gasteizko harresiaren irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGasteiz
Koordenatuak42°51′N 2°40′W / 42.85°N 2.67°W / 42.85; -2.67
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XI. mendea
Arkitektura

Gasteizko harresia Erdi Aroan Arabako Gasteiz hiribildua inguratzen zuen harresia da, XI. mendearen amaieraldean eraiki zen. Gasteizko Alde Zaharrean dago.

Gaur egun bere bolumen osoaren erdia mantendu da, XXI. mendearen hasierako lanei esker berreskuratu zen, 2010ean berreskurapen lan horiek Europa Nostra erakundearen saria jaso zuten.

Erdi Aroko gotorleku harresitua XI. mendearen amaieraldean eraiki zen, 1181ean Antso IV.a Nafarroakoak Gasteiz hiribildua Nova Victoria izenpean sortu baino mende bat aurretik.[1][2] Eremu harresi hau jada hiribilduaren sorreraren urte berean emandako foruan ageri da.[3]

Azken mendeetan zehar Alde Zaharreko eraikinen artean ezkutatuta egon zen, 2001ean Euskal Herriko Unibertsitateko arkeologia ikerketa talde batek Santa Maria Katedralaren lurpean arkeologia indusketa batzuk burutzen ari zela antzinako harresiaren zapaten hondakinak topatu zituen arte.[4]

Hondakin hauek azertu ostean aipatutako zapatak hiribildua inguratzen zuen lehen harresiarenak zirela frogatu ahal izan zen, baita hiribilduaren sorrera aurreko antzinatasuna zuela ere. Honek nolabaiteko ahalmen ekonomikoa eta buruzagitza adierazten zuen, gaur egun arte harresiaren bultzatzaileak nortzuk ziren edota hainbeste baliabide erabiliz nortaz defendatzen ziren ezezaguna da.

Nahiz eta eremu harresituak denera 900 metroko luzera eta 22 dorreoi izan, gaur egun gutxi gorabehera erdia kontserbatzen da. Katedraleko indusketetan burututako aurkikuntzaren ondoren mendebaldeko hegalean dauden harresiaren hondakinak birgaitzea erabaki zen.

  • Lehen aldia: 2006an jazo zen eta Hedegile kaleko 98tik 104ra doazen etxebizitzetako atzealdeetan barna doan zatia bistaratu zuen, bai eta XIX. mendeko hiltegia eta merkatuaren antzinako hondakinak ere.
  • Bigarren aldia: 2010ean jazo zen eta San Migel kaleko etxebizitzen atzealdeetan datzan harresiaren 160 metro luzeko zatia jada kontserbatzen ez den harresia imitatzen duen zursare baten bidez ikusteko aukera eskaintzen du.
  • Hirugarren aldia: lehenbiziko bi aldien artean datza eta oraindik egokitu gabe dago.

Santa Maria Katedrala Fundazioaren bidez aurretik bisita gidatuak hitzartu eta turista nahiz interesa dutenek jada birgaituak dauden bi guneak bisita ditzakete.[5] Hauetan 1960ko hamarkadako estiloan ez oso era zuzenean burututako birgaitzeak, birgaitze konstruktibo ezberdinak, eta garairik onenean harresiaren neurriak birsortzen dituzten gaur egungo zedrozko zursare modernoak ikus daitezke.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. María Zabaleta (2009): Gasteizek datorren urtan harresiaren beste 160 metroren berreskuratzea bultzaraziko du, El Correo (azaroaren 15a). (Gaztelaniaz)
  2. Gasteizko Udala: Turismoa Gasteizen- Historia apur bat[Betiko hautsitako esteka].
  3. Euskonews: Gasteizko harresiak. Euskonews.com (Gaztelaniaz).
  4. Gasteizko harresia[Betiko hautsitako esteka]. (Gaztelaniaz)
  5. Gasteizko Katedrala, erreserbak.

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gasteizko harresia
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gasteiz