Gastiburu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gastiburu
Lekua Arratzu
Historia
Kultura(k) II. Burdin Aroa [1]
Oharrak
Arkeologoa(k) Luis Valdés
Jabetza Bizkaiko Foru Aldundia
Bisitagarria bai

Gastiburu Arratzun dagoen Burdin Aroko aztarnategia da, Marueleza Arrolako herri harresitutik 800 metrotara, mendebaldera. Luis Valdesek ikertu zuen 17 urtez eta santutegi gisa interpretatzen du.

Arrolako herri harresitutik 800 metrora, Gastiburu aztarnategia dago, santutegi funtzioa izan zezakeena[2]. Hau egitura konplexu batez osatua dago, lau harmailez integratua, anfiteatro eran. Guneak bilera espazio bat eratzen du zeinak antzekotasunak gordetzen dituen Mediterraneoko hiri askotan aurkitzen diren ekklesiasteria eta comitia-rekin. Hauen gisara, batzar politikoetara zuzendua egon zitekeen, besteak beste. Ikerketa arkeologikoek gune hau epe zabal batean kokatzen dute, k. a. VI. mendetik k. o. I. mendera, momentu desberdinetako elementuak batuz, zaharrenetarikoak nekropoli batena seguruenik.[3]

Gastiburuko aztarnategiko panoramika

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Gastiburu : el santuario vasco de la Edad del Hierro y el territorio cariete del oppidum de Marueleza Bibliotheca archaeologica hispana Real Academia de la Historia 302. orrialdea ISBN 8496849481 OCLC 663906394 .
  2.   Valdés, Luis (2005) «El Santuario Protohistórico de Gastiburu (siglos IV al I a.C.) y el calendario estacional (Arratzu, Bizkaia)» Munibe (Antropologia-Arkeologia). Homenaje a Jesús Altuna (Donostia) 57 ISSN 1132-2217 ISSN 1132-2217 . Noiz kontsultatua: 2018-08-13 .
  3. www.bizkaia.net