Gastritis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gastritis

Gastritis helicobacter - intermed mag.jpg

Gastritisa duen mikrografoa
Deskribapena
Mota sabeleko gaixotasuna
Espezialitatea digestio aparatuaren medikuntza
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikak sucralfate Itzuli, lansoprazole Itzuli, pantoprazole Itzuli, esomeprazole Itzuli, Omeprazol, dexlansoprazole Itzuli eta ranitidine Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MK K29.0-K29.7
GNS-9-MK 535.0-535.5
GNS-10 K29.0-K29.7
GNS-9 535.0-535.5
MedlinePlus 001150
eMedicine emerg/820 med/852
MeSH D005756D005756 eta D005756
Disease Ontology ID DOID:4029 eta DOID:4029
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Gastritis urdailaren muki-mintzen hantura da. Larria edo kronikoa zaharra izan daiteke. Gastritis larriak sabeleko min bizia, mihi legarra, egarria, goragalea eta sukar arina izaten ditu ezaugarri; alkohol gehiegi edan edo janari bizigarri gehiegi jan izanak sortua, gai pozoitsuren batek eragindakoa edo beste eritasun baten ondorioz sortua izan daiteke. Gastritis zaharrak edo kronikoak, berriz, bihotzerrea, mihi-gaina zuria, anorexia edo jateko gogorik eza izaten ditu ezaugarri. Bestalde, gastritis atrofikoa ere bada; urdailaren kanpoaldea atrofiatu egiten da, eta gastritis kronikoaren ondorio izan daiteke, baina berez ere gerta daiteke, autoimmunizazio-arazoen ondorioz. Digestioaren gorabehera askok, hala nola goragaleak, ok egiteak, jateko gogorik ezak eta sabeleko ondoezak, gastritisari egozten zitzaizkionak, ez dute urdailaren hanturan jatorria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gastritis Aldatu lotura Wikidatan