Edukira joan

Gastroenteritis

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Gastroenteritis
Deskribapena
Motagaixotasun gastrointestinala, digestive sign (en) Itzuli
eritasuna
Espezialitateadigestio aparatuaren medikuntza
Arrazoia(k)Errotabirus, Campylobacter
Norobirus
Sintoma(k)oka, beherakoa, goragalea, sukarra, tripako mina, Bihotzerrea, muskuluetako arranpa, deshidratazioa
abdominal cramps (en) Itzuli
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakEritromizina, Ondansetron, Ziprofloxazino eta Ibuprofeno
Identifikatzaileak
GNS-10-MKK52.9
GNS-9-MK558.9
GNS-9008.8, 009.0, 009.1 eta 558
DiseasesDB30726
MedlinePlus000252 eta 000254
eMedicine000252 eta 000254
MeSHD005759
Disease Ontology IDDOID:2326
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Gastroenteritisa[1] heste meharraren eta urdailaren aldibereko hantura da. Gai pozoitsuak hartzearen, elikagaiak behar bezala ez mastekatzearen, edari alkoholdunak edo oso hotzak edatearen edo kutsaduraren baten ondorio izaten da. Goragalea eta beherakoa eragiten ditu; gorputzak ura galtzen duenez, oso arriskutsua izan daiteke. Sintoma nagusiak beherakoa, oka, sabeleko mina eta karranpak dira[2].

Mundu mailan, haurrengan, kasu gehienak errotabirusak eragindakoak dira[3]. Helduengan, berriz, kausa ohikoenak norobirusa[4] eta Campylobacterra[5] dira.​ Badira hain ohikoak ez diren kausak, hala nola beste bakterio-mota batzuk (edo haien toxinak) eta bizkarroiak. Modu desegokian prestatutako elikagaiak, ur kutsatua edo kutsatutako pertsonekin kontaktu fisikoa izanez transmiti daitezke. Zeliakoen krisia zeliakiaren konplikazio edo aurkezpen akutu eta bat-batekoa da, hilgarria izan daitekeena, eta, askotan, gastroenteritisarekin nahasi ohi da[6][7].

Gastroenteritis terminoa 1824an erabili zen lehen aldiz[8].​ Data hori baino lehen, sukar tifoideoa edo morbus txolera esaten zioten, besteak beste, eta, horrez gain, hain espezifikoa ez zen erraien estutzea, gehiegikeria, fluxua, hestearen kexa edo beherako akutuarentzako eman zitezkeen beste izen arkaiko batzuk[9].

Gastroenteritisa lagunarteko izen askorekin lotuta dago, besteak beste, «Moctezumaren mendekua», «Delhiren sabela», «turista» eta «atzeko ateko lasterketa»[10]. Kanpaina militar askotan, paper garrantzitsua jokatu du, eta ingelesezko «No guts, no glory» (triparik gabe ez dago loriarik) terminoaren jatorria dela uste da [10].

Epidemiologia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2004an, potentzialki, beherakoagatik galdutako bizitza-urteak 100.000 biztanleko.
██ ez dago daturik ██ 500 baino gutxiago ██ 500–1000 ██ 1000–1500 ██ 1500–2000 ██ 2000–2500 ██ 2500–3000
██ 3000–3500 ██ 3500–4000 ██ 4000–4500 ██ 4500–5000 ██ 5000–6000 ██ 6000 baino gehiago

Kalkuluen arabera, urtean, hiru eta bost mila milioi arteko gastroenteritis kasu izaten dira munduan[11], batez ere haurrei eta garapen bidean dauden herrialdeei[12] eragiten dietenak,​ Horrek esan nahi du 2008an 1,3 milioi heriotza izan zirela bost urtetik beherako haurretan[13].​ Horietatik gehienak munduko herrialderik pobreenetan gertatu ziren[10].​ Errotabirusak 450.000 heriotza baino gehiago eragin ditu 5 urtetik beherako haurretan[14][15].​​ Kolerak, berriz, hiru eta bost milioi kasu artean eragiten ditu, eta, urtero, 100.000 pertsona inguru hiltzen ditu[16].​ Garapen-bidean dauden herrialdeetan, bi urtetik beherako haurrek sei infekzio edo gehiago izaten dituzte urtean, eta, ondorioz, gastroenteritisak garrantzi klinikoa izaten du[10]. Helduengan, ez da hain ohikoa, neurri batean hartutako immunitatea garatzen delako[17].

1980an, era guztietako gastroenteritisak 4,6 milioi haur hil zituen, gehienak garatze-bidean dauden herrialdeetan gertatuak[18]. 2000. urterako, hilkortasun-tasa nabarmen murriztu zen (urtean 1,5 milioi heriotza, gutxi gorabehera), batez ere, ahotik berriz hidratatzeko gatzak sartu eta asko erabiltzen direlako[19]. AEBn, gastroenteritisak eragiten duen infekzioak bigarren infekzio ohikoenak dira (hotzeri arruntaren ondoren), 200 eta 375 milioi beherako akutuko kasu[17][10] eta, urtean, hamar mila heriotza inguru[10];​ heriotza horietatik, 150-300 bost urtetik beherako haurrak dira[2].

Gastroenteritisa dela eta, urtean 3,7 milioi bisita egiten zaizkio medikuari Estatu Batuetan[2], eta 3 milioi bisita Frantzian[20].​ Ameriketako Estatu Batuetan uste da gastroenteritisak, oro har, urtean 23.000 milioi dolar-eko kostua duela[21]​ eta errotabirusak soilik eragindakoak 1.000 milioi ingurukoa[2].

Sarrera anatomikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urdaila (gastro) eta heste mehearen (entero) hantura (itis) eragiten duen gaixotasuna da. Sintoma nagusiak beherakoa, okadak, min abdominala eta karranpak dira[22]. Normalean, birusek sortzen dute gastroenteritisa; dena den, bakterioek, bizkarroiek edota onddoek ere sor dezakete.

Urdaila digestio aparatuko atalik zabalena da, hestegorriaren beheko muturretik duodenoraino hedatzen dena. Lau atal ditu:

  • Fornixa edo fundusa: urdailaren eta hestegorriaren artean kardias zuloa dago, eta horren gainetik geratuko den zatia izango da.
  • Kardia atala: kardias zuloaren alboan dago.
  • Gorputza: atal nagusia.
  • Atal pilorikoa: bi atalez osatuta dago: antro pilorikoa eta hodi pilorikoa. Hodi pilorikoa piloro zuloan bukatzen da duodenoarekin komunikatuz.

Horretaz gain, urdailean bi aurpegi bereizten dira: aurrekoa eta atzekoa.

Gainera, urdailak bi ertz ditu:

  • Eskuinekoa edo makurdura txikia: Ahurra da, eta hestegorriaren eskuineko ertzaren jarraipena da. Hor ildo angeluarra dago, non atal pilorikoa hasten den.
  • Ezkerrekoa edo makurdura handia: Ganbila da. Hori ez da hestegorriaren ezkerreko ertzarekiko jarraikia. Izan ere, tartean, kardia ildoa dago.

Epiploi handia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Makurdura handiari lotuta dagoen atzeko mesogastrioa da epiploi handia.

  • Epiploiaren amantala: Egitura hori sortzeko, bi orri jaisten dira, eta beste bi igotzen dira. Hasiera batean jaisten eta igotzen diren orrien artean, espazio bat dago; ondoren, ordea, guztiak elkartzen dira. Gainera, aurrerantz eta beherantz abiatzean, zeharkako kolonaren aurreko paretarekin fusionatzen da. Handia eta zabala da, eta, jaistean, heste meharreko lakioak estaltzen ditu. Gantzez beterik dago.
  • Lotailu gastroesplenikoa: Ezkerrerantz abiatu eta barera heltzen da. Hemen, horren inguruko errai peritoneoarekin jarraitzen du.

Epiploi txikia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jarraikiak diren bi zati ditu, .

  • Lotailu gastrohepatikoa: Urdailaren eta gibelaren artean kokatzen da. Urdailaren makurdura txikitik sortzen da.
  • Lotailu duodenohepatikoa: Gibelaren eta duodenoaren hasierako zatiaren artean dago. Izan ere, azken hori ere peritoneo barneko egitura da. Duodenoaren hasierako zatiaren goiko aldetik sortzen da.

Bi lotailu horiek gibeleraino helduko dira, non gibelaren inguruko errai peritoneoarekin jarraituko duten.

Epiploi txikiaren eskuineko ertz librean, bi orrien artean, gibelaren pedikuluko egiturak kokatzen dira: porta zaina, koledokoa eta gibeleko arteria propioa. Atzean, berriz, zulo epiploikoa edo Winslow hiatoa dago. Horren bitartez poltsa omentalera heltzen da.

Geruza mota ezberdinak bereizten dira urdaileko paretan:

  • Mukosa: tolesdurak makroskopikoki ikus daitezke. Hauek mota ezberdinetakoak dira:
    1. Luzetarako tolesdurak: makurdura txikian daude, eta pilororaino hedatzen dira.
    2. Tolesdura irregularrak: makurdura handian daude, eta atal ezberdinetan zehar desberdinak dira. Fundusean, txikiak izaten dira, eta gorputzekoak, aldiz, handiagoak.
  • Azpimukosa edo mukosa azpiko geruza
  • Geruza muskularra:
    1. Laprana: barnekoena. Geruza hori osatzen duten zuntzak fundusean eta gorputzaren goiko-aldean kokatzen dira, batez ere. Ez dute urdailaren pareta osoa estaltzen.
    2. Zirkularra: Tartean kokatzen da. Urdaileko pareta guztietan dago eta, piloroaren inguruan, oso lodia da. Hor esfinter zirkular bat osatuko du. Esfinterrean, zuntz zirkularrak eta luzetarakoak egongo dira.
    3. Luzetarakoa: Kanpokoena da, eta ez da osoa. Hestegorriko luzetarako zuntzek bi banda osatzen dituzte kardias zuloaren mailan. Bat, makurdura txikira abiatzen da, eta, bestea, handira. Ondorioz, urdaileko aurreko eta atzeko paretetan, erdiko ataletan, ez dago luzetarako zuntz muskularrik. Atal pilorikora heltzean, bi bandak berriro elkartzen dira, atal hori estaliz.
  • Errai peritoneoa: Peritoneo barruko egituretan agertzen den geruzarik kanpokoena da. Peritoneo kanpoko egituretan, berriz, adbentizioa edo serosoa antzematen da. Urdaila peritoneo barruko egitura da, eta, beraz, errai peritoneoz inguratuta dago.

Heste mehea duodenoak, jejunoak eta ileonak osatuko dute[23], eta urdailaren ondoren kokatuko dira. Heste mehearen funtzio nagusiak nutrienteak xurgatzea eta digeritzea dira, baita immunitate barrera bezala jokatzea ere. Gorputzeko zelula gehienak berritzen dituen organo bat da. Hori bost egunero gertatzen da[24].

Urdaila jarraituz, duodenoa dago. Duodenoak 4 atal ditu:

  • Atal horizontala edo goiko atala: Duodenoaren bulbo ere deitzen zaio. Duodenoaren 4 ataletatik peritoneo barrukoa den atal bakarra da. Horren garezur aldetik, lotailu duodeno-hepatikoa irteten da, epiploi txikiaren eskuineko atala dena. Goiko atal hori eskuinera abiatzen da. 1. orno lunbarraren mailan kokatu eta tolestu egiten da (duodenoaren goiko tolestura deitzen zaio).
  • Beheranzko atala: Peritoneo atzeko egitura da. Beheranzko atala L1 mailatik L3 mailaraino hedatzen da. Berriro tolesten da duodenoaren beheko tolestura eratuz. Beheranzko ataleraino, hurrengo atalak iristen dira:
    1. Vater anpulua edo karunkula handia: Beheranzko atalaren atze-erdialdeko paretan dago. Hona, bi iraizpen hodi iritsiko dira enbor komun bat sortuz: areatik datorren iraizpen hodi nagusia edo Wirsung-ena eta gibeletik datorren koledokoa.
    2. Karunkula edo papila txikira: 2 cm gorago kokatzen da. Horra iritsiko da areatik irteten den beste iraizpen hodia, laguntzailea edo Santorini-rena.
  • Beheko atala: Peritoneo atzeko egitura da. Beheko kaba zainaren eta aortaren aurrealdetik gurutzatzen da aortaren ezkerreko aldean gorantz eta ezkerralderantz abiatuz.
  • Goranzko atala: Peritoneo atzeko egitura da. 2. orno lunbarraren ezkerreko aldera iristen da, non tolestura bat eginez heste meharreko jejunoarekin jarraitzen duen.

Angelu duodeno-jejunal horretan, 2. orno lunbarraren ezkerrean kokatuta, heste meharra berriro peritoneo barrukoa egiten da. Beraz, jejunoa peritoneo barruko egitura izango da; daukan atzeko mesoa mesenterio deitzen da.

Zelula geruzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duodenoaren zelula geruzak hurrengoak izango dira:

  • Geruza mukosoa: Atal horizontalean, nahiko leuna izaten da. Baina, gainerako ataletan, tolestura zirkularrak ikusten dira: Kerckring balbulak. Horren eraketan, mukosak zein mukosa azpiko geruzak hartzen dute parte.
  • Mukosa azpiko geruza: Geruza horretan, Brunner guruinak bereizten dira.
  • Geruza muskularra: Hemen, bi azpi-geruza muskular bereizten dira, barruko zelula zirkularrak eta kanpoko luzetarako zuntzak.
Gastroenteritisaren birus batzuk.

Gastroenteritisaren jatorri nagusiak Escherichia coli eta Campylobacter generoko bakterioak eta errotabirus generoko birusak dira[25][12]. Hala ere, badira sindrome hori eragin dezaketen beste agente infekzioso asko[10]. Halaber, gaixotasun horrek jatorri ez infekziosoak izan ditzakeela ere ikusi da, baina ez dira etiologia birala edo bakterianoa bezain probableak[2]. Gehien bat, umeengan ematen da haien immunitate sistema garatuegi ez dagoelako, eta haien higiene ez oso nabarmenagatik[2]. Birusak dira umeen gastroenteritisen % 70 kasuen eragile.

Jatorri birikoa

  • Lehen esan dugun moduan, birusen barruan errotabirusa da ume gehien kutsatzen dituena, herrialde garatuetan zein azpigaratuetan. Horrez gain, badaude beste birus batzuk gaixotasun horren eragile direnak; hala nola adenobirusa, astrobirusa[26] eta norobirusa.
  • Norobirusa[27] da Estatu Batuetan bizi diren helduengan gastroenteritis kasu gehien eragiten duena, gaixotasunaren agerraldien % 90 baino gehiago eraginez. Normalean, epidemia horiek gertatzen dira pertsona asko, leku edo inguru murriztu batean daudenean, adibidez, ospitaletan edo jatetxeetan. Gainera, kontuan izan behar da gaixotasuna pairatu dutenek kutsakorrak izaten jarrai dezaketela nahiz eta bere sintomak jada ez izan.
    Gastroenteritisaren birusa mikroskopio bidez ikusita.

Jatorri bakterianoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Salmonella enterica serovar Typhimurium (ATCC 14028), mikroskopio batean 1.000 aldiz handituta ikusiten den moduan eta Gram tindaketa baten ondoren.

Herrialde garatuetan, Campylobacter jejuni bakterioa da gastroenteritis bakterianoaren jatorri nagusia. Bakterio horrek eragindako kasuen erdia hegaztien okelarekin erlazionatuta dago[28]. Umeen gastroenteritisean, % 15 izango da bakterioek duten agerrera.

Kutsatzeko modurik errazena jakien bitartez da. Jakiren bat kutsatu egiten bada eta giro tenperaturan mantendu, bertako bakterioak biderkatu egiten dira. Horrelako jakiren bat janez gero, kutsatzeko arriskua askoz ere handiagoa da. Mota horretako jakien artean, hurrengoak dira ezagunenak: haragi gordina, oilaskoa, arrautzak, pasteurizatu gabeko esnea, gazta freskoa, fruituak eta barazkiak.

Clostridium difficile bakterioak pertsona helduengan eragingo ditu kasu gehienak[10]. Umeak bakterio horren eramaileak izan daitezke sintomarik pariatu gabe[10]. Normalean, antibiotikoen erabilerarekin lotuta dago[29]. Staphylococcus aureusak eragindako beherako infekziosoa antibiotikoak hartu dituzten pertsonek probabilitate handiagoa dute bakterio horrek eragiten duen gastroenteritisa pairatzeko[30]. Kontuan izanda zein antibiotiko kontsumitu duzun, probabilitatea ere aldatu egiten da. Bidaiariaren beherakoa gastroenteritis bakteriano mota bat izan ohi da. Dirudienez, azidoak kentzen dituzten sendagaiek infekzio adierazgarri bat garatzeko arriskua areagotzen dute, zenbait organismoren eraginpean jarri ondoren, Clostridium difficile, Salmonella eta Campylobacter espezieak barne[31].​ Arriskua handiagoa da protoi-ponparen inhibitzaileak kontsumitzen dituztenengan H2 antagonistak hartzen dituztenengan baino.[31]

Jatorri parasitoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Umeengan agertu diren kasuen % 10 Entamoeba histolytica eta Cryptosporidium generoko protozoo parasitoek eragin dituzte.

Jatorri ez-infekziosoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Talde horren barruan, antibiotikoak (hanturaren aurkako antibiotiko ez esteroideoa) eta glutena sartzen dira, baita Crohn gaitza[32] ere.
  • Batzuetan, jandako arrain mota ezberdinekin lotuta egon daiteke. Adibidez, badaude uretan toxinak sortzen dituzten mikroorganismoak. Koralak kolonizatzen dituzte, eta, gero, arrain belarjaleek koral hori jaten dute. Arrainek ez dute inongo sintomarik pairatzen, baina toxikoak bilakatzen dira. Beraz, guk arrain hori jatean, toxinak gure organismoan sartuko ditugu, eta gastroenteritisa eragingo digute.

Gastroenteritisak, normalean, beherakoak eta okadak edota bietako bat (kasu gutxitan) eragiten ditu. Gainera, pazienteak karranpa abdominalak izan ditzake. Sintomak agente infekziosoa bereganatu eta 12-72 ordutara hasten dira pairatzen. Agentea birikoa den kasuetan, gaixotasuna aste bat igaro ondoren desagertzen da. Kausa biral batzuk sukarra, nekea, zefaleak eta min muskularrarekin lotuta egon daitezke. Beherakoan odol-galerarik baldin badago, ziurrenik agente bakteriano batek eragindakoa izango da.

Horrez gain, infekzio bakteriano batzuek min abdominal zorrotza eragin dezakete, eta aste batzuetako iraupena izan. Hala ere, garapen maila txikiagoko lurraldeetan, infekzio zorrotzekiko tratamendua ez dago eskura. Horrenbestez, ohikoa da beherako kronikoa pairatzea.

Hari beretik, beherakoaren konplikazioetako bat deshidratazioa da, eta horrek sintoma hauek ekar ditzake: larruazaleko hanpadura eskasa eta ez-ohiko arnasketa. Herrialde pobreetan horrekin batera datorren desnutrizioak epe luzeko hazkuntza-atzerapena eta gutxiegitasun kognitiboa ekar ditzake.

Alde batetik, infekzioa Campylobacterrek eragindakoa bada, kaltetuen % 1ek artritis erreaktiboa sufritzen du gastroenteritisa izan eta gero.

Bestetik, gaixotasuna Escherichia Coliren Shiga toxinek eragindakoa bada, Sindrome Uremiko Hemolitikoa ager daiteke; hau da, plaketopenia, giltzurrunen funtzionamendu eza eta eritropenia. Umeek horretaz kutsatzeko arrisku gehiago dituzte.

Orokorrean, ez dago kausa zehatza ezagutzearen beharrik, gaixotasuna era berean maneia daitekeelako agentea ezagutzen bada edo ez bada ezagutzen. Hala ere, gorotzetan odola aurkezten dutenen pertsonen kasuetan, kultibo bat egitea beharrezkoa litzateke janari intoxikazio bat pairatu badute edota hirugarren munduko herrialdeetan egon badira.

Edonola ere, deshidratazio zorrotz baten susmoa izanez gero, kontrolerako diagnostikoak egin daitezke elektrolito mailak eta giltzurrun funtzioak neurtuz.

Deshidratazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso garrantzitsua da pazienteak deshidratazioa pairatzen duen ala ez zehaztea. Deshidratazio-maila desberdinak daude: arina (% 3–5), moderatua (% 6–9), eta zorrotza (≥% 10).

Umeetan arnaste-zailtasun, gehiegikeria kapilar eta azal arazoengatik detekta daiteke. ​Oso zaila da deshidratazioa diagnostikatzea analisi biokimikoen bitartez.  

Diagnostiko diferentziala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso garrantzitsua da apendizitisaren, gernu-infekzio eta antzerako gaixotasunen sintomekin ez nahastea. Pazienteak okadak edo beherakoak baino ez aurkeztuz gero, diagnostiko diferentziala zailtzen da.

Apendizitisarekin ez nahasteko, beherako kantitate handia gastroenteritisaren bereizgarria dela jakitea oso garrantzitsua da.

Zetoazidosi diabetikoak ez du beherakorik aurkezten.

Higienea zaintzea eta elikadura egokia mantentzea neurri garrantzitsuak dira gaixotasuna sendatzeko eta ez transmititzeko. Horrez gain, galdutako likido guztia berreskuratzeko, pixkanaka pixkanaka ur asko edan behar da. Horretarako, seruma[34] edateaz gain ere, ura bikarbonato eta gatzarekin edan daiteke.

Ondorengo faktoreak kontuan hartu behar dira gaixotasuna tratatzeko orduan:

Lehen aipatu den moduan, berriro hidratatzea oso garrantzitsua da haur eta helduetan. Hau, batez ere aho bidez, berriro hidratatzeko gatzak (SRO)[33] hartuz lortzen da. Kasu larrienetan, aldiz, zuzenean zainetatik sartu behar izaten dira gatz horiek (pertsonak konortea galtzen duenean, adibidez). Gainera, karbohidrato konplexuak dituzten elikagaiak hartzea komeni da (hau da, garia eta arroza dituzten elikagaiak). Beste aldetik, ez da gomendagarria azukredun edariak hartzea, bost urte baino gutxiago dituzten umeetan sintomak areagotu daitezkeelako.

Gomendatzen da amaren esnea edaten duten haurrek eta oraindik biberoia hartzen duten haurrek berdin jarraitzea (azken horiek hidratatzeko gatzak ere hartu behar dituztela kontuan hartuta). Halaber, azukre sinpleak dituzten elikagaiak hartzea saihestu behar da. Gainera, probiotiko batzuek gaixotasunaren iraupena eta sintomak murriztu ditzakete.

Antibiotikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Normalean, gaixotasun horretan ez da beharrezkoa antibiotikoak hartzea, baina, sintomak oso larriak diren kasuetan edota kausa bakterianoa denean, hartzea gomendatzen da. Makrolidoak[35] dira antibiotiko gomendatuenak.

Antiespasmodikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Farmako horiek arazo gehiago sorrarazten dituzte normalean; horregatik, ez da oso gomendagarria horiek erabiltzea nahiz eta arazo horiek jasateko probabilitatea baxua izan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindiaren hiztegia «gastroenteritis» Euskaltzaindia
  2. a b c d e f Singh, Amandeep. (2010eko uztaila). Emergency Medicine Practice 77.
  3. Tate JE, Burton AH, Boschi-Pinto C, Steele AD, Duque J, Parashar UD. (2012ko otsaila). The Lancet Infectious Diseases 122: 136–41.  doi:10.1016/S1473-3099(11)70253-5. PMID 22030330..
  4. Marshall JA, Bruggink LD. (2011ko apirila). International Journal of Environmental Research and Public Health 84: 1141–9.  doi:10.3390/ijerph8041141. PMID 21695033..
  5. Man SM. (2011ko abendua). Nature Reviews. Gastroenterology & Hepatology 812: 669–85.  doi:10.1038/nrgastro.2011.191. PMID 22025030..
  6. (Ingelesez) Balaban, Daniel Vasile; Dima, Alina; Jurcut, Ciprian; Popp, Alina; Jinga, Mariana. (2019-02-06). «Celiac crisis, a rare occurrence in adult celiac disease: A systematic review» World Journal of Clinical Cases 7 (3): 311–319.  doi:10.12998/wjcc.v7.i3.311. PMID 30746372. PMC 6369385. (kontsulta data: 2025-08-08).
  7. Waheed N, Cheema HA, Suleman H, Fayyaz Z, Mushtaq I, Muhammad, Hashmi A. (2016). J Ayub Med Coll Abbottabad 284: 672-675. PMID 28586591..
  8. Oxford English Dictionary 2011 (kontsulta data: 15 de enero de 2012).
  9. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 9 de julio de 2007) (kontsulta data: 2013-06-03).
  10. a b c d e f g h i Mandell 2010 Chp. 93
  11. Elliott, EJ. (2007 Jan 6). BMJ (Clinical research ed.) 3347583: 35–-40.  doi:10.1136/bmj.39036.406169.80. PMID 17204802..
  12. a b (Ingelesez) Webber, Roger. (2009). Communicable Disease Epidemiology and Control: A Global Perspective. Cabi ISBN 978-1-84593-505-4. (kontsulta data: 2025-08-08).
  13. Black, RE. (2010-06-05). Lancet 3759730: 1969–87.  doi:10.1016/S0140-6736(10)60549-1. PMID 20466419..
  14. Tate, JE. (2012 Feb). The Lancet infectious diseases 122: 136-41.  doi:10.1016/S1473-3099(11)70253-5. PMID 22030330..
  15. World Health Organization. (2008ko azaroa). Weekly Epidemiological Record 4783: 421-428. (kontsulta data: 10 de mayo de 2012).
  16. (Ingelesez) Charles, Richelle C.; Ryan, Edward T.. (2011-10). «Cholera in the 21st century:» Current Opinion in Infectious Diseases 24 (5): 472–477.  doi:10.1097/QCO.0b013e32834a88af. ISSN 0951-7375. (kontsulta data: 2025-08-08).
  17. a b Eckardt AJ, Baumgart DC (January de 2011). «Viral gastroenteritis in adults». Recent Patents on Anti-infective Drug Discovery 6 (1): 54-63. PMID 21210762
  18. Mandell, Gerald L.; Bennett, John E.; Dolin, Raphael. (2004). (6. argitaraldia) Churchill Livingstone ISBN 0-443-06643-4. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 18 de octubre de 2013) (kontsulta data: 2013-06-03).
  19. Victora CG, Bryce J, Fontaine O, Monasch R. (2000). Bull. World Health Organ. 7810: 1246-55. PMID 11100619..
  20. Flahault, A; Hanslik, T. (2010 Nov). Bulletin de l'Academie nationale de medecine 1948: 1415–24; discussion 1424-5. PMID 22046706..
  21. Albert, edited by Neil S. Skolnik ; associate editor, Ross H.. (2008). Totowa, NJ: Humana Press, 66 or. ISBN 978-1-58829-520-0..
  22. Craig, Sandy A.; Zich, David K.. (2010). «Gastroenteritis» Rosen's Emergency Medicine – Concepts and Clinical Practice (Elsevier): 1200–1227. ISBN 9780323054720. (kontsulta data: 2019-10-30).
  23. Díaz Oquendo, Yanela. (2013-06). «Funciones de enfermería en la unidad quirúrgica de nefrología» Enfermería Nefrológica 16 (2): 121–128.  doi:10.4321/s2254-28842013000200009. ISSN 2254-2884. (kontsulta data: 2019-10-30).
  24. Salvo Romero, Eloisa; Alonso Cotoner, Carmen; Pardo Camacho, Cristina; Casado Bedmar, Maite; Vicario, Maria. (2015). «The intestinal barrier function and its involvement in digestive disease» Revista Española de Enfermedades Digestivas 108  doi:10.17235/reed.2015.3846/2015. ISSN 1130-0108. (kontsulta data: 2019-10-30).
  25. (Ingelesez) Szajewska, Hania; Dziechciarz, Piotr. (2010-01). «Gastrointestinal infections in the pediatric population:» Current Opinion in Gastroenterology 26 (1): 36–44.  doi:10.1097/MOG.0b013e328333d799. ISSN 0267-1379. (kontsulta data: 2025-08-08).
  26. «Astrovirus - Diagnóstico molecular (RT-PCR). - IVAMI» www.ivami.com (kontsulta data: 2019-10-30).
  27. «Infecciones por Norovirus» medlineplus.gov (kontsulta data: 2019-10-30).
  28. Galanis, E. (2007 Sep 11). CMAJ : Canadian Medical Association 1776: 570–1.  doi:10.1503/cmaj.070660. PMID 17846438..
  29. Moudgal, V; Sobel, JD. (2012 Feb). Hospital practice (1995) 401: 139-48.  doi:10.3810/hp.2012.02.954. PMID 22406889..
  30. Lin, Z. (2010 May). Digestive diseases and sciences 555: 1200-7. PMID 19609675..
  31. a b Leonard, J. (2007 Sep). The American journal of gastroenterology 1029: 2047–56; quiz 2057.  doi:10.1111/j.1572-0241.2007.01275.x. PMID 17509031..
  32. «Crohn-en gaixotasuna - Wikia-Elika» wikia.elika.eus (kontsulta data: 2019-10-30).
  33. a b (Gaztelaniaz) «Solución de rehidratación oral (SRO) con polímeros de glucosa para el tratamiento de la diarrea aguda» www.cochrane.org (kontsulta data: 2019-10-30).
  34. (Gaztelaniaz) «Diccionario de cáncer» National Cancer Institute 2011-02-02 (kontsulta data: 2019-10-30).
  35. (Gaztelaniaz) «Macrólidos - Enfermedades infecciosas» Manual MSD versión para profesionales (kontsulta data: 2019-10-30).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]