Edukira joan

Gather Ye Rosebuds While Ye May

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gather Ye Rosebuds While Ye May
Jatorria
Sortzailea(k)John William Waterhouse
Sorrera-urtea1909
MugimenduaPrerrafaelismoa
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta margo-oihala
Dimentsioak101 (altuera) × 82,5 (zabalera) cm
Egile-eskubideakjabari publiko
Kokapena
Bildumaezezaguna

Gather Ye Rosebuds While Ye May John William Waterhouse margolari britainiarrak 1909an egindako olio mihise gaineko lana da. Obra XVII. mendeko Robert Herrick poetak idatzitako "To the Virgins, to Make Much of Time" poeman oinarritzen da. Sotheby's-ek 2.5 milioi dolarreko balioa eman zion lanari 2007ko apirileko enkantearen aurretik. Hala ere, koadroa ez zen saldu.[1]

Herricken poema

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poema honek Carpe diem gaia adierazten du:

Gather ye rosebuds while ye may,
Old Time is still a-flying;
And this same flower that smiles today,
Tomorrow will be dying.[2]

(Har itzazue arrosak ahal duzuen bitartean;/azkar doa denbora./Gaur miresten duzuen lore bera,/bihar hilko da.)

Margolana Prerrafaelismoren estetikan kokatzen da goitik behera. Larre batean itxura klasikoko janzkera duten emakumeek loreak biltzen erakusten digu artistak. Lehen planoan bi emakume daude. Atzean, basoak eta beste bi ikus ditzakegu.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]