Edukira joan

Gatuzain (maskaradako pertsonaia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gatuzaina
Zuberoako maskarada gorria
Gatuzaina, Maule-Lextarreko maskaradetan, Pagolan, 2023an.
Datu biografikoak
Gatüzain pertsonaiak sorgin-guraizeekin publikoa gogaitu, zirikatu egingo du.

Gatuzaina,[1] gathüzaina,[2] gatüzaina[3] edo gateroa[3] Zuberoako maskaradetako pertsonaia bat da, maskarada gorriko kidea. Aitzindari edo dantzari nagusietako bat da. Eskuetan gatua (katua) deitu sorgin-guraizeak daramatza, lehengo denboretan neskatilak zirikatzeko, haurrei ikara emateko edo zernahi gauza hartzeko erabiltzen zituenak. Gaur egun, ordea, dantzetara mugatzen da haren eginkizuna.[3]

Janzkerari dagokionez, soinean jaka urdina, zilarrez edo urrez brodatutako bularralde zuriarekin, galtza horiak, galtzerdi zuriak eta azpantar horiak, eta buruan bonet zuria daramatza.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «gatuzain» Orotariko Euskal Hiztegia (Euskaltzaindia).
  2. «Gathüzaina» Dantzan.eus.
  3. 1 2 3 Aitzindariak. Etxahun alkartea, web.archive.org (kontsulta data: 2023-2-17).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]