Edukira joan

Gau poluzio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amets erotikoek poluzioak eragin ditzakete.

Gau poluzioa, halaber gaueko hazi-isuria eta amets hezea, [1] lo bitartean ernal-hazi nahi gabe isurtzea da. Gaueko poluzioak ohikoagoak dira nerabezaroan, baina helduengan ere agertzen dira. Amets erotikoek lagunduta gerta daitezke, edo ez. Pubertaroan, gizonezko pertsonen % 13k beren bizitzako lehen eiakulazioa izaten dute gaueko poluzio batean. [2]

Pertsona batzuk isurtzean esnatzen dira; beste batzuek, berriz, lotan segitzen dute, eta esnatutakoan eta azpiko arropa haziaz zikinduta dagoela egiaztatzean konturatzen dira, edo ez dute nabaritzen, arropa lehortu bada. Sarritan ez dute eduki sexualeko ametsik gogoratzen, ezaugarri bereziek (errealismo-sentsazioa, intentsitatea) buruan grabatzen diren kasuetan izan ezik. Amets hezeak hazkundearen zati normalak dira eta ezin dira saihestu. [3]

Ametsek nahigabe gizabanakoa sugestionatzen dutenean gertatzen da, edo horrek eiakulatu gabe denbora asko igarotzen duenean.[4]

Gaueko nahi gabeko eiakulazioen maiztasuna oso aldakorra da, eta gizabanakoa bizi den inguruneko estimulu sexualek areagotu egin dezakete. Gizon batzuek maiz izaten dituzte, batez ere nerabezaroan; beste batzuek, berriz, ez dute inoiz halakorik izan. Eskura ditugun datu estatistikoen arabera, Estatu Batuetako gizonen % 83ri inoiz gertatu zaie bizitzan zehar.[5] Gehieneko maiztasuna hamabost urteko gazteena da, eta txikiena, 50 urteko heldu ezkonduena.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]