Edukira joan

Gaua (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gaua (filma)
Jatorria
IzenburuaGaua
Jatorrizko hizkuntzaeuskara
Jatorrizko herrialdeaEspainia eta Ameriketako Estatu Batuak
Ekoizpen lekuaEuskal Herria
Ezaugarriak
Genero artistikoahistorical fantasy (en) Itzuli eta folk horror (en) Itzuli
Grabazio lekua(k)Ezkio-Itsaso eta Elorrio
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Paul Urkijo
Gidoigilea(k)Paul Urkijo
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaAnder Barinaga-Rementeria
Xabier Berzosa
Ander Sagardoy


Ekoizle eragileaIrusoin
EdizioaElena Ruiz Guitart (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaAránzazu Calleja
Mursego
Argazki-zuzendariaGorka Gómez Andreu
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaEuskal Herriko arkua
Argumentu nagusiaeuskal mitologia eta sorginkeria

IMDB: tt35610805 Filmaffinity: 438801 Edit the value on Wikidata

Gaua Paul Urkijo arabar zinema zuzendariaren euskal film fantastikoa da. Zuzendariaren hirugarren film luzea izan zen Errementariren eta Iratiren ondoren.[1][2] Filma 2025eko urtarrilean zehar hasi ziren grabatzen[3], eta urte bereko azaroan estreinatu zen[4].

Irusoin, Ikusgarri Films, Gaua AIE eta Vilaüt Films enpresen artean ekoitzitako lana izan zen. Babesleak: ETB, TVE, Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia eta Gasteizko Udala.[5]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Euskal mendiak, XVII. mendea. Sorgin-ehiza betean, Kattalinek (Yune Nogueiras) atzean utziko du baserria gauaren erdian, senarrarengandik ihesi. Basoaren belztasunean galduta, haren atzetik dabilen presentzia sentitzen hasiko da. Bere bidean hiru emakume maitagarrirekin egingo du topo eta, arropa garbitzen duten bitartean, herriko beldur eta esamesen ipuinak kontatuko dizkiote elkarri. Kattalinen harridurarako, bera izango da istorio horien protagonista.[6]

Kondairetan, euskal mitologiako hainbat pertsonaia agertuko dira: Gauekori eskainita dago lehen atala; Inguma, Aideko, eta Belagilea agertzen dira bigarrenean; Mateo Txisturena kontatzen da hirugarrengoan; azkenean sorginak eta Akerbeltz agertuko dira

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Ubeda, Garbiñe. (2025-11-13). ««Izugarriaren atzean edertasuna bilatzeko joera dut»» Berria (kontsulta data: 2025-12-11).
  2. «Paul Urkijok urte hasieran ekingo dio "Gaua", bere hirugarren luzea, filmatzeari» EITB 2024-10-07 (kontsulta data: 2024-10-08).
  3. Ubeda, Garbiñe. (2025-02-10). «'Gaua' pelikularen filmaketa betean ari da Paul Urkijo» Berria (kontsulta data: 2025-11-23).
  4. Ubeda, Garbiñe. (2025-11-13). ««Izugarriaren atzean edertasuna bilatzeko joera dut»» Berria (kontsulta data: 2025-11-23).
  5. «'Irati' filma Primeran plataformara iritsi da» Berria 2024-10-08 (kontsulta data: 2024-10-08).
  6. Erredakzioa. (2024-10-07). «‘Gaua’ proiektu berriaren berri eman du Paul Urkijok» Zinea (kontsulta data: 2024-10-08).
  7. «Paul Urkijo zuzendaria "Gaua" pelikula filmatzen hasi da» EITB 2025-01-27 (kontsulta data: 2025-01-28).
  8. Eizagirre, Gorka. (2025-11-01). ««Gaur egun, zoritxarrez, Kattalin bezalako emakume asko daude gizartean»» naiz: (kontsulta data: 2025-12-11).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]