Gaua (uhartea)
| Gaua (uhartea) | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Mendirik altuena | Mount Gharat (en) |
| Garaiera | 455 m |
| Mota | uhartea |
| Luzera | 21 km |
| Zabalera | 20 km |
| Azalera | 328,2 km² |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 14°15′54″S 167°31′12″E / 14.265°S 167.52°E |
| UTC ordua | UTC+11:00 |
| Honen parte da | Banks Islands (en) |
| Estatu burujabe | |
| Province of Vanuatu | Torba |
| Ur-gorputza | Koral itsasoa |
| Leku geografikoa | Banks Islands (en) |
Gaua (aurrez Santa Maria uhartea) Vanuatu iparraldeko uharte bat da, Banks uhartediko handiena eta bigarren populatuena, Vanua Lavaren atzetik. 2009ko erroldaren arabera 2.491 biztanle daude eta herririk handiena Jolap da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itxura borobil samarra du eta 330 km²-ko azalera du uharteak, 21 km-tako luzera eta 20 km-tako zabalera.
Uhartearen erdian Gharat sumendia dago (797 m), oraindik aktibo dagoena.[1] Azkenengo erupzioa 2013an izan zuen. Letas aintzirak inguratzen du sumendia ekialdetik, 9 km-ko luzera du eta 6 km-ko zabalera.[2] Sumendiaren ekialdeko maldan Siri ur-jauzia aurkitzen da, 120 metrotako altuera duena.[3]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]K.a. XII. mendean austronesiar nabigatzaileek kolonizatu zituzten Banks uharteak. Lapita kulturari dagokion obsidianak aurkitu dituzte arkeologoek.
1606an Pedro Fernandes de Queirós esploratzaile portugaldarra izan zen uhartea ikusi zuen lehen europarra. Santa María izenarekin kartografiatu zuen. Espiritu Santora jarraitu zuten ondoren, Vanuatuko uharte handiena, eta kolonia bat ezarri zuten han.[4]
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gauatarrek Melanesiako nekazaritzan eta arrantzan oinarritzen dute haien ekonomia. Kopra eta kakaoa dira esportazio gai nagusiak.
Azpiegitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gauak aireportua du uhartearen ipar-ekialdean.[5]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Gharat sumendia eta Letas aintzira.
-
Baravit hondartza.
-
Gauako biztanleak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Global Volcanism Program | Gaua» Smithsonian Institution | Global Volcanism Program (kontsulta data: 2025-12-29).
- ↑ (Ingelesez) «Lake Letes | Ramsar Sites Information Service» rsis.ramsar.org (kontsulta data: 2025-12-29).
- ↑ (Ingelesez) «Siri Waterfalls, Gaua Island» My Vanuatu (kontsulta data: 2025-12-29).
- ↑ Kelly, Celsus, O.F.M.. (1966). La Austrialia del Espíritu Santo. The Journal of Fray Martín de Munilla O.F.M. and other documents relating to the Voyage of Pedro Fernández de Quirós to the South Sea (1605-1606) and the Franciscan Missionary Plan (1617-1627). Cambridge, 39, 62 or..
- ↑ «ZGU - Gaua Island, Banks Islands, TOB, VU - Location - Great Circle Mapper» www.gcmap.com (kontsulta data: 2025-12-29).
