Gaueko zaintzailea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gaueko zaintzailea
Jatorria
Egilea(k)Julen Belamuno
Argitaratze-data2016
IzenburuaGaueko zaintzailea
ArgitaletxeaElkar
Ezaugarriak
Genero artistikoaeleberria
Hizkuntzaeuskara

Gaueko zaintzailea liburua 2016. urtean Julen Belamunok plazaratutako lehen eleberria da. Eleberri berritzailea, minimalismoaren eta hiperrealismoaren ezaugarriez idatzitakoak, antza, oso argumentu xumea du baina, aldi berean, beste errealitate gordinagoak ezkutatzen ditu, maitasunezko gertakizun platonikoa eta hilketa baten ingurukoak, besteak beste.

Gertakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Protagonista, gizon xaloa, aluminio-lantegi baten gaueko zaintzailea da; aita ere bertako zaintzailea izan zen eta, hark erretreta hartu behar zuenean, semeak lanpostua bere gain hartu zuen. Baina denbora aurrera doa eta, teknologiari esker, berea desagertzekotan dagoen lanbidea da. Azkenik, lantegiak zaintza teknologikoa egokitu du haren tailerretan eta zaintzaileak bere azken gauari aurre egin behar dio. Eleberriak zehaztasun guztiez haren gaueko lana, ibilbideak eta hausnarketak azalduko dizkigu, baita ere urtetan protagonistak garatu dituen obsesioak, esaterako zerua aztertzeko ohitura edo sarrerako hallean konstelazioak irudikatzeko gaueko erritoa. Orrialdeotan gizon bakartia ezagutuko dugu, ez lagunik, ez familiarik daukana. Gizon gris horrek, bizitzan porrota egin duen pertsonak, sekretu bat ezkutatzen du, Leire izenekoa, eta gau luze horretan nola ezagutu zuen gogoratuko du eta, baita ere, haren heriotzaren inguruko oroimen gogoangarriak. Amaieran hiltzailea zein izan zen ezagutarazi egingo digu.

Estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso eleberri deskriptiboa da. Egile orojakileak zaintzailearen lana zehaztasun guztiez deskribatuko digu, baita ere bere barruko arazoak eta kezkak. Idazkera erraza eta estilo garbia erakusten du liburuak.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]