Gauekoa: urdin eta urrea – Batterseako zubi zaharra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gauekoa: urdin eta urrea – Batterseako zubi zaharra
(
Nocturne: Blue and Gold – Old Battersea Bridge)
Jatorria
Sortzailea(k)James Abbott McNeill Whistler
Sorrera-urtea1872
IzenburuaNocturne: Blue and Gold - Old Battersea Bridge
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak51,2 (altuera) × 68,3 (zabalera) cm
Genero artistikoapaisaia margolaritza
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Iconclass25I1, 46C112, 25I, 25H213 eta 23R14
Kokapena
LekuaTate Britain (en) Itzuli
Tate
BildumaTate, Tate eta National Gallery
InbentarioaN01959 eta NG1959

Gauekoa: urdin eta urrea – Batterseako zubi zaharra James Abbott McNeill Whistler estatubatuar margolariaren margolan bat da, 1872 eta 1875 artean egina. Trilogia baten bigarren lana da. Besteak biak hauek dira: Gauekoa: urdin eta zilarra – Chelsea (Nocturne: Blue and Silver – Chelsea, 1871) eta Gauekoa beltz-urrean – erortzen ari den suziria (Nocturne in Black and Gold – The Falling Rocket, 1877). Margolan hau Londresko Tate Galerian dago ikusgai. Lan honetan, trilogia osoan bezala, ekialdeko margolaritzaren eragina nabaria da. Hokusai margolari japoniarrak, Whistlerren oso gustukoa, antzeko margolana egina zuen aurretik, hau da, zubi batena suzirien argipean.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolan honetan, 1872 eta 1875 artean egina, Tamesis ibaiaren gainean dagoen Battersea zubia erakusten digu margolari estatubatuarrak. Ikuspegia gauekoa da eta oso giro berezia jasotzen du. Irudian eraikuntza ezagunak ikus daitezke, esaterako Chelseako eliza zaharra. Agertzen den Battersea zubia, bestetik, ez da gaur egun ezagutzen dena, zaharra baizik. Zubiaren atzean suziriak ikusten dira. Zubiaren ikuspuntua, bestetik, ikusleari honen ikuspegi handiena emateko aukeratua izan da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]