Gauna
| Gauna | |
|---|---|
![]() | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Udalerria | Iruraiz-Gauna |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 42°49′29″N 2°29′46″W / 42.82472°N 2.49611°W |
| Demografia | |
| Biztanleria | 75 (2022) |
Gauna, edo Gaona (zaharkitua)[1] Arabako lautadako herri bat da, Iruraitz-Gauna udalerrikoa. 1966an Iruraizekin bat egin arte, berezko udalerria osatzen zuen, Erentxun ere barnean hartzen zuena.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1025. urteko Donemiliagako goldean Iruraiz aldeko toponimoen artean Garonna toponimoa aipatzen da.[2]
Geroago Garaona (1138) / Garona (1257) / Gaonna / Gaunna / Gauna aldaerak askotan[3][4] dokumentatuko dira.[oh 1]
Batzuek Garona edo Garaona izeneko herri hustu batez idatzi egin dute, toponimoa gaurko Gaunarekin lotu gabe.[5]
XV. mendean Gauna familiaren dorretxea egon zen baina Diego Martínez de Álava komuneroak eraitsi zuen.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Gaunako biztanleria |
|---|
![]() |
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Araba Bus sareko
lineak zerbitzua ematen dio herri honi:
|
Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:
|
Hizkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hizkuntza nagusia gaztelania da. XIX. mendearen hasieran galdu zen euskara.[6]
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- San Esteban parrokia eliza gotikoa[7]
- San Bitor ermita[8]: Itxogana mendiaren oinean dago eta XVII mendean berriztu zuten.
-
San Esteban eliza
-
San Esteban elizako ataria
-
Eliza eta baskula
-
Plazako etxea
-
Baskula
-
Baskulako pisua
Jaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Herriko jaiak uztailean izaten dira eta "El Chofi" pertsonaia ateratzen da.
- San Bitor ermitan ekainaren 12an erromeria egiten da. Arabako kirolarien patroia da.
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Gaonna, antroponimo bezala, Becerro Galicanoan dokumentatuta dago, bertan Fortun Gaonna delako bat aipatzen da. (Ikus: 1090. urte inguruan datatutako "Relación de tierras y viñas de San Justo (Viñaspre)". fol. 81v, 82)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Gauna - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-12-07).
- ↑ «Gauna - Lugares - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-04-26).
- ↑ «Gauna - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-09-30).
- ↑ «Gauna - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-04-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) «GARONA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2025-07-01).
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- «Gauna ezagutzen» Euskonews Gaztea astekaria.
- (Gaztelaniaz) «Gauna», Iruraitz-Gaunako Udalaren webgunea.

| Iruraiz-Gaunako herriak | ||
|---|---|---|
|
Alaitza • Arrieta • Azilu • Erentxun • Ezkerekotxa • Gauna • Gazeo • Gereñu • Jauregi • Langarika • Trokoniz | ||
| Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |

