Gaur Egungo Artearen Galiziako Zentroa
Gaur Egungo Artearen Galiziako Zentroa | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Galizia |
Probintzia | Coruñako probintzia |
Galiziako udalerrien zerrenda | Santiago de Compostela |
Koordenatuak | 42°52′57″N 8°32′22″W / 42.882529°N 8.539354°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1993 |
Inaugurazioa | 1993 |
Kontaktua | |
Helbidea | Rúa Valle-Inclán, s/n |
E-posta | mailto:cgac@xunta.gal |
Telefonoa | tel:+34 981-546619 |
Webgune ofiziala | |
Gaur Egungo Artearen Galiziako Zentroa[1] (CGAC; galizieraz: Centro Galego de Arte Contemporánea) Santiago de Compostelan dagoen arte-museoa da, arte-sorkuntza garaikidearen joerak eta korronteak erakutsiz, gozatuz eta ezagutuz Galiziako kultura sustatzea helburu duena. CGAC Galiziako Autonomia Estatutuaren 27. artikuluaren 19. paragrafoaren babesean eta 308/1989 Dekretuaren bidez sortu zuten. 1993an inauguratu zuten, eta 1995etik aurrera programazio egonkorra izan du.
Álvaro Siza Vieira arkitekto portugaldarrak diseinatu zuen 1988 eta 1993 artean, Galiziako administrazioaren enkargua jaso ondoren.[2] Santiago de Compostelako hiri monumentalaren mugan dago, Santo Domingo komentuaren ondoan dagoen gune batean, Galego Ospetsuen Panteoia eta Museo do Pobo Galego ondoan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Laburtzapenak Hiztegia] [2009]
- ↑ Montaner, Josep María. (1994). Museos para el nuevo siglo. Gustavo Gili ISBN 8425216311..