Gautegiz Arteaga

Koordenatuak: 43°22′06″N 2°39′08″W / 43.3682°N 2.6522°W / 43.3682; -2.6522
Wikipedia, Entziklopedia askea
Gautegiz-Arteaga
 Bizkaia, Euskal Herria
Gautegiz-Arteagako bandera

Gautegiz-Arteagako armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaBusturialdea
Izen ofiziala Gautegiz-Arteaga
AlkateaMiren Lourdes Bilbao (EAE-ANV)
Posta kodea48314
INE kodea48041
Herritarraarteagatar
Kokapena
Koordenatuak43°22′06″N 2°39′08″W / 43.3682°N 2.6522°W / 43.3682; -2.6522
Map
Azalera13,57 km²
Garaiera- metro
Distantzia38 km Bilbora
Demografia
Biztanleria889 (2023)
23 (2022)
alt_left 415 (%46,7) (%47,4) 421 alt_right
Dentsitatea64,04 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 3,23
Zahartze tasa[1]% 20,86
Ugalkortasun tasa[1]‰ 49,72
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 81,97 (2011)
Genero desoreka[1]% 1,73 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 7,19 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 73,53 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera [3]% 62.27 (2016)
Datu gehigarriak

Gautegiz-Arteaga Bizkaiko barnealdean eta iparraldean dagoen herria da, Busturialdea eskualdekoa da.

Oka ibaiaren ekialdean kokaturik dago.

2005. urtean 869 biztanle zituen.

Mugakideak

Iparraldean Ibarrangeluko udalerriarekin egiten du muga, mendebaldean Oka ibaiarekin, ekialdean Ereño eta hegoaldean Kortezubirekin.

Inguru naturala eta Klima

Herriaren ikuspegia.

Itsasadarra

Udalerri hau Urdaibaiko biosferaren erretserbaren barnean aurkitzen. Herria errepidearen bi alboetan zehar hedatzen da, bertan pilatzen dira biztanle gehienak.

Bestela, Gernikako itsasadarraren ezkerraldean dago kokatuta. Bertan, Euskal Herrian oraindik ikusgai dagoen marea-errota bakarrenetarikoa dugu, Lekeitiokoa eta beste gutxi batzuekin batera.

Klima

Gautegiz-Arteagako klima ozeaniko hezea da, korrente bero baten eraginarekin, eta urte osoan zehar temperatura lasaiekin. Ipar eta Iparmendebaldeko haizeak ohikoak dira urte osoan zehar. Euriak udazkenean eta udaberrian ugariak izaten dira, negu onberarekin eta uda ez oso beroekin. Itsasoko brisek tenperaturetan eragina dute urte osoan, eta barrualdeko beroak nekez iristen dira kostaldera udan.

Auzoak

Herriaren erdigunea Zelaietako auzoan aurkitzen da, bertan daude udaletxea, eliza eta Herriko Plaza. Horrez gain, erdigunetik bananduta hainbat auzo desberdin daude, adibidez:

Basetxeta, Isla Goikoa, Isla Bekoa, Muruetagane, Orueta eta Tremoia.

Gaztelua

Arteagako dorretxea

Gautegiz-Arteagako eraikinik garrantzitsuena "Arteagako dorrea" edo gaztelua da.

Erdi Aroko dorretxe baten hondarren gainean berreraiki zen, Eugenia Montijokoaren aginduz, Napoleon III.a bere senarraren garaian. Gaur egun, Arteagako dorretxean jatetxe eta hotel txiki bat daude.

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).