Gavi (futbolaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gavi (futbolaria)

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPablo Martín Páez Gavira
JaiotzaLos Palacios y Villafranca2004ko abuztuaren 5a (19 urte)
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Q1237834472010 / 2013
Real Betis cantera2013 / 2015
Bartzelona Futbol Kluba2015 / 2021
Catalonia autonomous under-12 association football team2016 / 201670
Catalonia autonomous under-16 association football team2019 / 202040
Espainiako futbol selekzio nazionala2021 / 275
Bartzelona Futbol Kluba2021 / 825
FC Barcelona B2021 / 202130
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria
Altuera173 zentimetro

IMDB: nm13001335 Instagram: pablogavi UEFA: 250139255 Edit the value on Wikidata

Pablo Martín Páez Gaviria (Los Palacios y Villafranca, Sevilla, Espainia, 2004ko abuztuaren 5a), Gavi ezizenarekin ezagutua, futbolari espainiar profesionala da eta erdilari aritzen da. Espainiako Ligako Bartzelona Futbol Kluban eta Espainiako futbol selekzio nazionalean jokatzen du.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere aitarekin, amarekin eta arrebarekin bizi zen. Bere familiak ostalaritzan lan egiten zuen. Berak ez zeukan lagun askorik, eta bere etxeko atarian baloiarekin jostatzen zen gehienetan.[2]

Los Palacios y Villafrancako La Liara Balompié taldean jokatzen hasi zen 6 urte besterik ez zituenean. Bere entrenatzaileen diotenez, talentu handiko jokalaria ze.n eta gol ugari sartzen zituen.[3] Ondoren, 8 urterekin, bere aitaren ezaguna zen, Manuel Albak, Real Betis Balompié-ko benjaminaren entrenatzailea zenak, eurekin jokatzera gonbidatu zuen, eta, nahiz eta Gavi pre-benjamina izan, Real Betisen benjamin mailan jokatzen hasi zen.[4]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Real Betis Balompié[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Futbol-denboraldi batean 90 gol baino gehiago sartu eta gero, futbol talde oso garrantzitsuak fitxatu nahi eben, horren artean Bartzelona Futbol Kluba, Villareal F.C. eta Real Madril. Real Betis eta Bartzelonaren artean jokatu zen partidu baten, Gavik 3 gol sartu ebazan Bartzelonaren kontra, eta, horregaitik, Jose Antonio Valdivieso, Bartzelonaren ikuskatzaile bat, fitxatu nahi izan zuen. Ivan de la Peñak, jokalari erretiratu bat, hasieratik aholkatu zuen, Bartzelonarekin harremanetan jarriz. Horregaitik, Jordi Rourak eta Aureli Altimirak Sevillara jaitsi eta fitxatzea erabaki eben. 2015ean, Bartzelona Futbol Klubera jolastera joan zan.

Bartzelona Futbol Kluba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behe-kategoriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015ean, hamaika urterekin, Bartzelonara joan zen bizitzera familiarekin. Marc Serraren Alevin ‘A’ kategorian zegoen bitartean, ezusteko batekin topo egin zuen. Talde kataluniarrak 18 urtetik beherako jokalariak kontratatzeko ezintasuna eukien, FIFAk zigortuta.

Zigorra kendu ondoren, lesio batek denbora luzatu zuen jokatu gabe. Vicente Ferrer-Saint Cugat Esport III. Txapelketan eta Espanyolen aurka, aurkariaren hankaren kontra talka egitean sudurra hautsi zuen, eta ebakuntza-gelatik igaro eta beste hilabete bat itxaron behar izan zuen osatu arte.

Itzuli zenean, ordea, maila handian jokatu zuen, eta maila horretako txapeldun izendatu zen, Preferenteko 1. Multzoko 28 partidak irabaziz. Urte horretan bertan, beste final bat jokatu behar izan zuen, Fallas Torneokoa, Burrianan, Betisen aurka, eta azkenean gol bat sartu zuen 2-1erako. Titulu bat lortzeaz gain, txapelketan proiekziorik handiena izan zuen jokalaria izan zan. Handik aurrera, nazioarteko mailan sartu zen, eta handik gutxira Manchester City agertu zen, oso eskaintza tentagarriarekin, baina Gavik nahiago izan zuen Bartzelonan jarraitu, Patrick Kluivert aurrelari nederlandarrak konbentzituta. Akordio horren zati bat lehen kontratu profesional baten eskaintza izan zen. Infantil ‘A’ kategoriara igo zan, Alex Urrestarazu entrenatzaile zela, eta ondoren Sergi Milak eta Pere Romeuk zuzendutako Cadete ‘B’ ra igo zan.

2020an bere lehenengo kontratu profesionala sinatu eban, Juvenil ‘A’-n jolasten ebanean.

2020/21 denboraldian jada bi partida jokatu zituen Bartzelona B-rekin Bigarren B Mailan (Hirugarren Espainiarra) Francesc Xavier García Pimientak Juvenil A mailatik deitu zuenean, eta horrela egin zuen debuta bigarren talde katalanean 16 urterekin, Gavik debuta egin zuen eta 6-0 irabazi eben L 'Hospitaleten aurka. Ondoren, Espanyol Bren aurka jolastu eban, eta bost hilabete geroago, lehen taldeagaz jokatzeko deitua izan zen, eta hasiera bikaina izan eban Xuttgart taldearen aurkako lagunarteko partiduan.

Lehen taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021/2022[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021eko abuztuaren 29an debuta egin eban Getaferen aurka Camp Noun, Bartzelonak 2-1 irabazi eben, eta Gavi 73 minutuan Sergi Robertoren ordez sartu zan. Egun batzuk geroago, irailaren 14an, UEFAko Txapeldunen Ligan debutatu zuen, azken ordu erdia Bayern Munichen aurka, baina 0-3 galdu eben.

Ondoren, Koemanek titular jarri zuen Cadizen aurka eta ez zen hasierako hamaikakotik atera.

Selekzio nazionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gavik Julen Guerreroren 15 urte azpikoen selekzio nazionalean jolastu eban eta gero 16 urte azpikoenean eta 18 urte azpikoenean ere parte hartu zuen.

Bartzelonako lehen taldean zazpi partida bakarrik jokatuta (Espainiako Ligako bost eta UEFAko Txapeldunen Ligako bi), Gavi 17 urterekin hasi zen Espainiako selekzio nagusian jolasten, Nations League semifinalean Italiaren aurka, urriaren 6eko partiduan, eta irabazi eta gero, Frantziaren kontra jolastu eban ere, baina galdu eben 2-1.

Hilabete bat eta gero Suediaren kontra jolastu eba, eta partidu hori irabazteagaitik futbol mundiala klasifikatu ziren.

17 urte eta 62 egun besterik ez zituela, Gavi Espainiako selekzioan debuta egin zuen jokalaririk gazteena bihurtu zen, Pedro Regueiro (17 urte eta 161 egun 1927an) eta Angel Zubieta (17 urte eta 284 egun 1936an) gaindituz.[5]

Estatistikak klubetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022ko abuztuaren 19an eguneratua.
Kluba Dibisioa Denboraldia Liga Kopa nazionalak Nazioarteko kopak Totala
Part. Gol Asist. Part. Gol Asist. Part. Gol Asist. Part. Gol Asist.
Bartzelona Futbol Klub B

 Katalunia

2. B 2020-2021 2 0 0 2 0 0
1go RFEF 2021-2022 1 0 0 1 0 0
Klubeko totala 3 0 0 0 0 0 0 0 0 3 0 0
Bartzelona Futbol Kluba

 Katalunia

1.maila 2021-2022 34 2 6 2 0 0 11 0 0 47 2 6
1.maila 2022-2023 1 0 0 1 0 0
Klubeko totala 35 2 6 2 0 0 11 0 0 48 2 6
Guztira ibilaldian 38 2 6 2 0 0 11 0 0 51 2 6

Estatistikak selekzioan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022ko abuztuaren 19an eguneratua.
Espainia
Urtea Partiduak Golak Asistentziak
2021 4 0 0
2022 6 1 0
Guztira 10 1 0

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Nacimientoagosto 5, Información personalNombre CompletoPablo Martín Páez Gavira; Apodo/PseudónimoGaviNacionalidadEspañolaEstatura1, 2004Edad17 añosOcupaciónFutbolista. (2021-12-15). «Gavi» Historia y biografía de (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  2. (Gaztelaniaz) Sport. (2021-12-26). «FC Barcelona | Gavi, el hijo del bailaor: SPORT en Los Palacios» sport (Noiz kontsultatua: 2022-06-06).
  3. (Gaztelaniaz) deportivo, Estadio. «La Liara reivindica a Gavi: "Era Oliver Atom"» www.estadiodeportivo.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-31).
  4. (Gaztelaniaz) deportivo, Estadio. «El hombre que fichó a Gavi para el Real Betis: "Era un artista"» www.estadiodeportivo.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  5. (Gaztelaniaz) de 2021, Por Sergio Levinsky20 de Octubre. «La historia de Gavi, la joya del Barcelona de apenas 17 años que en ocho meses pasó de la Segunda B a la selección española» infobae (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).