Gay Hotsa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gay Hotsa
Motaaldizkari
Fitxa teknikoa
HizkuntzaEuskara eta Gaztelera
Argitaratze lekuaBilbo
ArgitaletxeaEHGAM

Gay Hotsa, Euskal Herriko Gay Askapen Mugimenduaren agerkaria, EHGAMek, argitaratzen zuen aldizkaria zen.

Kultura eta informazio gay aldizkaria, 1977ko azaroan argitaratu zen aldizkariaren 0 zenbakia, EHGAMen adierazpide gisa. Xede bikoitza zuen: Euskal Herriko irakurleei, munduko edozein aldetan homosexualitatearekin nolabaiteko zerikusia izan zezakeen edozeren berri ematea, eta edozein herritako pertsona eta taldeei Euskal Herrian gertatzen zenaz eta mugimenduaren ekitaldiez informatzea[1].

Erredakzioa Bilbon kokatzen zen. Lehen zenbakia 1977an argitaratu zen eta azkena 1998an argitaratu zen. [2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gay Hotsa 50. EHGAM, 3 or..
  2. (Gaztelaniaz) «EHGAM, MOVIMIENTO DE LIBERACIÓN GAY-LES DE EUSKAL-HERRIA» Foro Derechos Humanos 2014-03-17 (Noiz kontsultatua: 2023-01-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]